2022-AurkeztuZureHerriaX Flipbook PDF

2022-AurkeztuZureHerriaX

14 downloads 121 Views 3MB Size

Recommend Stories


Porque. PDF Created with deskpdf PDF Writer - Trial ::
Porque tu hogar empieza desde adentro. www.avilainteriores.com PDF Created with deskPDF PDF Writer - Trial :: http://www.docudesk.com Avila Interi

EMPRESAS HEADHUNTERS CHILE PDF
Get Instant Access to eBook Empresas Headhunters Chile PDF at Our Huge Library EMPRESAS HEADHUNTERS CHILE PDF ==> Download: EMPRESAS HEADHUNTERS CHIL

Story Transcript

Ekipoko jatorri ezberdinak topatu

Ariketa: zure familiaren ardatz genealogikoa egin dezkezu eta zure familiakoen jaiolekua adierazi.

Martos

Ainzarnazabal

Zarautz

Ariketa: aukeratu zure familiarentzat garrantzitsua den tokia, familiaren jatorria delako edo…

Oiartzun Adibidez, nik Oiartzun aukeratu dut, Olaizola familia guztien jatorria han dagoelako…

Olaizola baserria Olaizola guztiak Olaizola baserritik gatoz

Oiartzun

Olaizola baserria

Gaur egun jatetxe bat dago, han kroketa oso gozoak jan daitezke.

Oiartzun

Olaizola baserria

Oiartzun

Aukeratu duzun herriari buruz datu batzuk bilatu ditzakezu interneten eta aurkezpen batean jarri…

Biztanleria Oiartzun Gipuzkoako ipar-ekialdeko udalerri bat da, Oiartzualdekoa. Mendiz inguratua dago, Aiako Harria irudi eta oinarri duela. Harana Oiartzun ibaiak zeharkatzen du, eta herria haren inguruan altxatuta dago, baina erdigune historikoa (Elizalde auzoa) ibaitik urruti dago. Oiartzunek 10.211 biztanle zituen 2016. urtean

Klima…

Gaurko eguraldiaren datuak jarri ditzakezue…

Oiartzun

Klima ozeanikoa

…eta ahal baduzue herriaren klimograma bat bila dezakezue.

Oiartzun

Oiartzun

Historia

Erromatarren garaian Arditurriko meategiak ireki zituzten, eta hainbat mendez ustiatu ziren. 1200. eta 1214. urteen bitartean Alfontso VIII.a Gaztelakoak herri titulua eman zion Oiartzuni, nahiz eta dokumentua ez den ezagutzen.

Aurkezpenaren datuak wikipediatik hartu ditut.

Politika

Oiartzun

2019ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EH Bilduk 3.616 boto. EAJk 1.452 boto. PSEEEk 234 boto. PPk 61 boto.[21] Jexux Leonet izendatu zuten alkate bigarrenez.[

Hizkuntza Oiartzungo euskara gipuzkera da; zehatzago esanda, sortaldeko gipuzkerakoa den Bidasoko euskara. Hala ere, Oiartzunek izandako lotura administratibo historikoa dela eta, goi nafarreraren eragin nabarmenagoa du bertako euskarak, eta Bidasoko hizkeran kokatzen diren beste herriengandik bereizten du horrek. Bidasoko hizkera erdialdeko euskararen, nafar euskararen eta nafar-lapurtarraren tarteko hizkeratzat har daitezke. Hala ere, azkenaldian erdialdeko euskararen ezaugarriak gaina hartzen ari dira eta gehiago zabaltzen ari dira. 2016an herritarren %76,25 euskalduna zen.

Kultura

Jaiak Abuztuaren 3a: San Esteban, herriko jaiak. Ihotik: Inauteriak, herriko jaiak. Ekainaren 13a: San Antonio, Ergoien. Ekainaren 29a: San Pedro, Altzibar. Uztailaren 25a: Santiago eta Uztailaren 31 San Inazio, Iturriotz. Abuztuaren 15a: Igokundeko Ama Birjina, Karrika. Abuztuaren 28a: San Agustin, Gurutze. Irailaren 29a: San Mikel, Ugaldetxo.

Oiartzun

Ondasun ikusgarriak

Oiartzun

Eraikin erlijiosoak •San Esteban eliza: XVI. mendeko eliza gotikoa. •Erromesen Ospitalea eta San Joan Bataiatzailearen basilika, egun Udal Liburutegia. XVI. mendekoa. Eraikin zibilak eta defentsakoak •Udaletxea: 1678an eraikia. •Iturriotz dorretxea: Iturriotz auzoari izena ematen diona. XVI. mendekoa. •Ihurrita errota, Ugaldetxo auzunean dagoena. •Beloaga gaztelua, Arkaleko harkaitzetan dauden Erdi Aroko gotorlekuaren aztarnak •Arpidenea etxea. XVII. mendekoa. •Don Felizenea etxea. XVIII. mendekoa.[41] Museoak •Lizargarate etxea. XVII. mendea. •Soinuenea, Herri Musikaren Txokoa: herri musikaren •Garaño baserria. inguruko agiritegi eta ikerketa gunea. Musika tresnak •Garbuno baserria erakusgai diren museo txiki bat ere badu.[47] •Makutso baserria. XVI. mendekoa. •Luberri, Oiartzungo Ikasgune Geologikoa: Aiako •Olaberria burdinola, Ergoien auzunean. Harriaren inguruan antolatu museo txikia. Historia aurrea eta antzinaroa •Torre leizea: Goi Paleolitoko aztarnategi arkeologikoa. •Harrespilak: Kauso I eta II, Arritxurrieta, Munere, Errenga, Arritxulangaina, Egiar eta Oianleku. •Arditurriko meateagia: Antzinako Erromaren garaitik XX. mendea arte ustiatuak, oraindik ere erromatar galeriak ikusgai daude.

Oiartzun

Hau da San Esteban eliza

Gastronomia

Zoritxarrez, Zuberoa jatetxea aurten itxi dute.

Oiartzun

Oiartzun

Oiartzuar ospetsuak Txomin Perurena (1943), txirrindularia. Xabier Lete (1944-2010), idazle, poeta, kantari eta politikaria. Miguel Mari Lasa (1947), txirrindularia. Hilario Arbelaitz (1952), sukaldaria, Oiartzungo Zuberoa jatetxearen jabea. Alaia Martin (1987), bertsolaria. Ander Imaz (1994), pelotaria.

Ariketa: amaitu duzu lana? Orduan miresten duzun zure familiako kide baten deskribapena egin dezakezu. Nik nire arreba aukeratu dut. Nik nire arreba aukeratu dut. Nire arrebak Norma Olaizola du izena eta ni baino urtebete zaharragoa da. Argala da eta ez oso altua, nire neurrikoa da gutxigorabehera. Ilea beltza dauka, baina tintatzen duelako, bestela nik bezala ilea urdinduta dauka. Begiak beltzak ditu eta ahoa txikia, Luisek bezala. Izaeraz nire arreba irekia da, arduratsua eta oso inteligentea. Txikia zenean eskolan esan zioten ez zituela ikasteko gaitasunak, baina eskola publikora aldatu zen eta irakasle onak topa zituen, ikasleen gaitasun onak nabarmentzen dituzten maisuak, eta ez akatsakbakarrik ikusi eta zigorrak jartzen dituzten irakasle txarrak. Gaur egun Normak unibertsitate publikoan mikroekonomia irakasten du. Irakasle zorrotza da, baina bere ikasleek asko apreziatzen dute, oso ondo erakusten duelako.Gora eskola publikoa!!!

Get in touch

Social

© Copyright 2013 - 2024 MYDOKUMENT.COM - All rights reserved.