DBH 1 TESTU PROZESADOREA: WRITER. APUNTEAK eta ARIKETAK

DBH 1 TESTU PROZESADOREA: WRITER 2011-12-11 APUNTEAK eta ARIKETAK SARRERA Writer testu prozesadorea, OpenOffice.org programa multzoaren barnean dag

22 downloads 82 Views 1MB Size

Recommend Stories


1º ESO-DBH 1 (A) 1º ESO-DBH 1 (B) TESTULIBURUAK LISTA DE LIBROS
TESTULIBURUAK – LISTA DE LIBROS 1º ESO-DBH 1 (A) TÍTULO Lengua y Literatura – Serie Comenta Matemáticas EDITORIAL Santillana ISBN 9788491081319 SM

KONPLETIBOAK ARIKETAK
http://www.elkamaleon.net16.net KONPLETIBOAK ARIKETAK http://www.elkamaleon.net16.net Ariketa 1 1. DA 2. DITUGU 3. DITU 4. DAUKAT 5. DABIL 6. DAG

UNIDAD 1. writer PRIMEROS PASOS. CURSO: LibreOffice
UNIDAD 1 PRIMEROS PASOS CURSO: LibreOffice writer Ud01 1 La interfaz En primer lugar vamos a familiarizarnos con los componentes de la pantalla

CD Writer
Creación de DVD y CD Con su grabadora DVD Writer/CD Writer La información de este documento puede modificarse sin previo aviso. ® Hewlett-Packard Co

Story Transcript

DBH 1 TESTU PROZESADOREA: WRITER

2011-12-11

APUNTEAK eta ARIKETAK

SARRERA Writer testu prozesadorea, OpenOffice.org programa multzoaren barnean dago. Writer-ez aparte, kalkulu orria Calc, datu baseen kudeatzailea Base, marrazteko programa Draw eta diapositibak aurkezteko programa Impress aurki ditzakegu. Doako programak dira, eta kode irekia dute. Horrek esan nahi du erabiltzaileek, nahi izanez gero, eta erabiltzen jakinez gero, aldaketak eta hobekuntzak egin ditzaketela.

1. OPENOFFICE.ORG WRITER LAN- INGURUNEA Estandar tresna-barra Formatua tresna barra: botoiek dokumentuaren itxura aldatzea ahalbidetzen dute.

Lerro gris honek zehazten du orrialdeko zein eremutan idatz daitekeen.

Egoera-barra

Lan eremua

2. DOKUMENTUAK SORTU ETA GORDE Testu-prozesadore abiarazi eta gero, dokumentuan idazten has gaitezke. Idatzi duguna pantailan ikusteko modu bat baino gehiago dago. Horretarako ikusi aukera erabili behar dugu. Aukera honetan gainera zer gauza ikusi nahi ditut hautatu ditzaket: zer tresna barrak bistan egon, erregela ikusi ahala ez, testuaren mugak ikusi ala ez eta abar.

1

Idatzitako dokumentuak gordetzeko Fitxategia/Gorde honela aukera erabili behar da. Ondoren hautatu behar duzu gorde nahi duzun karpeta, idatzi izen bat fitxategi gordetzeko eta egin klik gorde aukeran. Zure dokumentua behin gorde baduzu, aldaketak gordetzeko botoi honen gainean klik eginez nahikoa da.

3. LETRA ITURRIAK: LETRA MOTA, TAMAINA ETA ESTILOA. KOLOREA. Letra mota (Arial, Courier, Times New Roman...) tamaina (10, 14, 24…) eta estilo (Lodia, Etzanda, Azpimarratua…) mota askotako letrak egiteko aukera ematen digu writeko formatua tresna barrak:

Kolore desberdineko hitzak egin nahi baditugu: aukeratu hitza + duguna aukeratu dezakegu). Hitzak nabarmendu nahi badituzu, aukeratu hitza + aukeratu dezakegu).

Aukera gehiago edukitzeko, erreminta barra izaten dugu eta Formato/Karaktere-tik joan gaitezke. Ikusi eta froga desberdinak egin itzazu.

(kolore paletatik, nahi

(kolore paletatik, nahi duguna

DBH 1 TESTU PROZESADOREA: WRITER

2011-12-11

APUNTEAK eta ARIKETAK

 Ariketa 1 1. Idatzi ezazu ondoko hau dagoen bezala: Normal Lodia (negrita) azpimarratua

etzana (berdean)

ezabatua azpimarra bikoitza (gorrian) goi indizea 452 azpi indizea 452

Arial(26) Arial(22) Arial(10) Arial(8)

Arial(18) Arial(14)

Arial (4)

n

10 10b

Times New Roman, 18 GEORGIA, 10 Book Antiqua, 10 Times New Roman, 10, Lodia Times New Roman, 10, Lodia, Azpimarratuta, Etzana

RomadD, 12, Gorria

Arial, 14, Urdina, Marratua [Tachado]

Bookman Old Style, 14, Berdea H2O, x6+x5-3x3+x2-5=0 Estrangelo Edessa, 12, [Keinukaria] Times New Roman, 10, Azpimarra uhina

2. Gorde ezazu USB memorian Ariketa1_letra iturriak izenarekin eta bidali kopia bat e-postaz irakasleari.

3

4. PARAGRAFOAK LERROKATU Paragrafoak lerrokatzeko, lau mota desberdin dauzkagu:

Ezkerrean

Eskuinean

Zentratua

Justifikatua

Aukera hauek formatua tresna barran aurkituko dituzu zuzenean.

Paragrafoa kontrolatzeko askoz aukera gehiago Formatua/paragrafoa atalean aurkituko dituzu.

5. TESTUAK MUGITU EDO KOPIATU Kopiatu, ebaki eta itsatsi ekintzak askotan erabili behar ditugu. Testu prozesadore baten kasuan, honetarako erabiltzen dira:  Paragrafoak lekuz aldatzeko dokumentu baten barruan.  Paragrafoak dokumentu batetik bestera eramateko.  Dokumentu bereko eta dokumentu batzuetako paragrafoak kopiatzeko, berriz ere idatzi beharra izan gabe. Testu atal bat kopiatzeko edo ebakitzeko hiru forma erabil ditzakegu testua hautatu eta gero: 1. Klikatu Editatu, ebaki edo kopiatu hautatu eta gero itsatsi. 2. Saguaren eskuineko botoia sakatuz aukera berberak erabili. 3. Teklatua erabiliz: CRLT+C (kopiatu), CRLT+X (ebaki) eta CRLT+V (itsatsi).

DBH 1 TESTU PROZESADOREA: WRITER

2011-12-11

APUNTEAK eta ARIKETAK

6. PARAGRAFOAK ZENBAKITU Batzuetan, dokumentu bateko paragrafoak nabarmendu behar izaten dira; horretarako, bi aukera daude: 1. Elementu grafiko bat (buleta) gehitzea paragrafo bakoitzaren hasieran. Paragrafo hautatuta egin daiteke eragiketa hau, botoi honen bidez:

2. Zenbaki bat (numerazioa) gehitzea paragrafo bakoitzean, segida bat emateko. Kasu horretan, kurtsorea paragrafoan jarri ostean, botoi hau erabili behar da:

Bestalde, buletetan erabilitako sinboloa, edo paragrafoei jarritako zenbaki mota aldatu egin daiteke Formatua/buletak eta numerazioa aukera erabiliz.

5

 Ariketa 2 1. Egin zerrenda bat buletak erabiliz estutxean dituzun gauzekin. 2. Egin beste zerrenda bat numerazioa erabiliz, dituzun ikasgaiak adierazteko. 3. Gorde ezazu USB memoria ariketa2_zerrendak izenarekin eta bidali emailez kopia bat irakasleari.

7. IRUDIAK TXERTATU Irudi bat txertatu nahi badugu, irudi hori non dagoen jakin behar dugu: gure karpeta batean, interneten,… Hori jakinda, menu barran dagoen “txertatu + irudia” klikatzean, aukera desberdinak azaltzen zaizkigu. Nahi dugun aukera hartu eta nahi dugun irudia non dagoen esan beharko diogu. Beste modu batera ere egin daiteke. Txertatu nahi dugun irudia aukeratu + kopiatu ; eraman sagua txertatu behar duzun dokumentura eta lekura, klikatu +itsatsi.

DBH 1 TESTU PROZESADOREA: WRITER

2011-12-11

APUNTEAK eta ARIKETAK

 Ariketa 3: 1. Kopiatu ezazu testu hau: Ordenagailua, gizakiaren egunerokoan aldaketa izugarria eragin duen gailua da. Zer gertatuko litzateke munduko ordenagailu guztiak desagertuko balira? Oso zaila da egoera horretan jartzea, edonon aurki baititzakegu: gure etxean, ikastetxean, industrian, garraioan,… Horregatik esaten dugu beste aro baten hasieran gaudela: INFORMATIKAREN AROA.

2. Jarri ezazu guztia Comic Sans hizki motan eta 14 neurrian. (aukeratu testu guztia, edizioa + aukeratu dena, hizki mota agertzen den laukitxoko gezia sakatu eta aukeratu esandakoa. 3. Txerta ezazu ordenagailu baten irudia. Ondoren internetetik jaitsi irudia eta zure karpetan sartu. Ondoren Txertatu/irudia aukera erabiliz jarri testuan. 4. Kopiatu ezazu 4 aldiz testua eta irudia. 5. Aukeratu testu hau: INFORMATIKAREN AROA eta jarri izenburu gisa lodiz (negrita) eta azpimarratua. 6. Kopiatu duzun testu bakoitza, lerrokatze modu desberdinean jarri ezazu (ezkerrean, eskuinean, zentratua eta justifikatua). 7. Gorde ezazu USB memorian ariketa 3_informatikaren aroa izenarekin eta e-postaz bidali kopia bat irakasleari.

7

8. TAULAK EGIN Errenkadek (horizontalak) eta zutabeek (bertikalak) osatzen dute taula, eta bien arteko ebakidura, Gelaxkak sortzen ditu. Oro har, taulekin lan egiteak honakoa dakar: taula bera sortzea, egitura bat (gelaxkak) edukitzeko; nahi den testua idaztea gelaxka horietan; eta, azkenik, testuaren eta taularen beraren itxura (ertzak, koloreak...) aldatzea, itxura egokia emateko. Taula bat sortzeko aukera desberdinak daude: - Zuzenean taularen ikurraren gainean gezia jarriz taularen tamaina erabakitzeko.

- Taula/txertatu/taula aukerarekin. Modu honek konfiguratzeko aukera gehiago ematen digu.

Taula sortu ondoren testua idatziko dugu eta taula tresna barrarekin apainketak eta nahi ditugun aldaketak egin ditzakegu.

 Ariketa 4: egin ezazu zure ordutegia orri etzanean. Ikasgai bakoitzaren gelaxka jarri ezazu kolore desberdinez. Gorde ezazu USB memorian ariketa 4_nire ordutegia izenarekin eta e-postaz bidali kopia bat irakasleari.

DBH 1 TESTU PROZESADOREA: WRITER

2011-12-11

APUNTEAK eta ARIKETAK

9. DOKUMENTUA INPRIMATU Dokumentua inprimatu baino lehen guztia zuzendu eta doitu behar da. Oso baliogarria izan daiteke Formatua/orrialdea atala. Bertan orrialdeko neurriak eta norabidea, ertzak eta atzeko planoa alda ditzakezu beste gauzen artean.

Dokumentu osoa aztertu eta gero, amaitutzat eman daiteke, eta, paperean kopia bat nahi izanez gero, inprimagailua erabili beharko da, horrela: Fitxategia/inprimatu

Lehenengo gauza inprimagailua hautatzea izango da. Beste aldetik, dokumentuaren zer orrialde inprimatu nahi dituzu zehaztu dezakezu edo kopia kopurua. Beste hiru esteketan dauden aukerak probatu itzazu ikusteko zer aukera ematen dituzten.

9

 Ariketa 5: prestatu ezazu honako faktura hau. BEZEROA:

FIZ: Kale Nagusia,22 Burlata Nafarroa Tfono: 948254562-637849563 e-mail: FIZ:

FAKTURA Zkia:

DATA:

KOPURUA

AZALPENA

UNITATEAREN PREZIOA

BEZ

KOSTEA

25 15

60 Wko bonbilak 3tomako lapurrak

0,72 0,9

%16 %16

18 13,5

Oinarri zergagarria BEZ zerga

FAKTURA GUZTIRA

31,5 5,04

36,54 €

Gorde ezazu USB memorian, ariketa 5_faktura izenarekin eta e-postaz bidali kopia bat irakasleari.

Get in touch

Social

© Copyright 2013 - 2024 MYDOKUMENT.COM - All rights reserved.