Story Transcript
EKOLOGISMOA Sarrera:
Bizidunen eta beren inguruaren arteko harremanen azterketaz arduratzen den biologiaren alorra da. Fisika zein biologia alderdiak hartzen dira kontuan azterketa horretan. Bizi ahal izateko animalia eta landare mota guztiek moldatu behar dute ingurunera, behar dituzten energia, elikagaiak, babesa, etab. ingurunearen baldintzen araberakoak bait dira. Ekologian autoekologia eta sinekologia bereizi izan dira. Lehenak organismo batek edo organismo mota batek ingurunearekin duen harremana aztertzen du. Bigarrenak, berriz, organismoek eratutako taldeak eta horien eta ingurunearen arteko harremanak aztertzen ditu: ekosistemak, komunitateak, etab. Dena dela, gaur egun bizidunaren ekologia, mota bereko izaki bizien taldearen ekologia, komunitatearen ekologia (izaki bizien hainbat taldek osatutako komunitatea) eta eta ekosistemarena hartzen dira kontuan. Biologiaren alor honi Haeckelek eman zion ekologia izena 1869an eta 1900ean antolatu zen zientzia berezi gisa. Talde ekologistak:
1972an sortu zen ekologiaren alorrean eragin gehien izan duen nazioarteko talde ekologista, Greenpeace. Urte hartan bertan ekintza xume batzuk egin zituen Bikini atoloian egiten hari ziren saio nuklearren kontra, baina zenbat eta ingurugiroaren aurkako mehatxuak gehiagotu, orduan eta ekitaldi gogor eta eragin handiagokoak egin izan ditu Greenpeacek, gaur egun 3 bat milioi kide dituen nazioarteko sare bihurtzeraino. 1977an Rainbow Warrior (Ortzadarraren Gerraria: ortzadarra baita Greenpeaceren ikurra) deritzan itsasontzia erosi zuen, erakunde horren nolabaiteko sinbolo bihurtu dena, eta gaur egun ontzidi handi bat du, itsasoko eta ibaietako ontziz eratua. Ekintza zuzena da Greenpeaceren alderdi agerikoena baina ez du inoiz indarkeria erabiltzen, bere jatorriaren eta gizarte aldaketaren aldeko beste higikunde handi batzuekin duen loturaren ispilu. Haren mezua erraza eta 1
indar handikoa da: mundu guztiak du aire garbia, ur garbia eta arriskurik gabeko etorkizuna izateko eskubidea. Amazoniako baso suntsiketa:
Munduko basoak emaitza jorienetako bat dira, eta Amazonia da, inondik ere, ingurugiroaren ikuspegitik munduko lekuri interesgarriena eta erakargarriena. Zoritxarrez, tropikoko baso asko gero eta lur eremu gehiago ari da galtzen larretarako eta laboretarako erabiltzeko. Gizakiaren eragina:
Lurreko landare eta animalia aniztasuna (bioaniztasuna) da gizakiaren eragin kaltegarria izan duen gizadiaren ondarearen alderdietako bat. Landare, animalia eta mikroorganismo asko desagertzeko zorian dira gizakiak neurriz gain ustiatu dituelako. Paisaiak aldaketa handiak izan ditu, oro har, biztanleria kopuruz gero eta handiagoaren eragin hondatzailearen ondorioz. Eremu jakin batzuetan, nekazaritzako lurren urritasunaren ondorioz baso asko bota dira, leku heze asko agortu dira eta bazkaleku leku handiak ureztatzen hasi dira. Bestalde, gizakiaren hondakinak uretara botatzeak eragin zuzena izan du ur gezaren erabilgarritasunean. Gauza bera gertatzen da lur azpiko urekin, akuiferoak ezin gehiago ustiatu izanaz gainera, geologo batzuk uraren urritasunaz kezkatzeraino, gizakiaren jarduerak pozoindu egin baititu ur horiek, eta ezin erabilizko bihurtu. Era horretara kolokan jarri da ura, izatez funtsezko baliabide dena. Lur azaleko geruza ere gehiegi ustiatu izan du, berez berritzeko ahalmena duen arren, nekazaritza produkzioa bultzatzeko ahalegin gehiegizkoak. Lurra babesteko behar bezalako neurriak hartu ez direnez, azaleko geruzaren zati hadi bat urak edo haizeak eraman du. Lurra ezin ordezkatuzko ondasun du gizarteak, mende asko behar baitira lur zentimetro gutxi batzuk sortzeko. Ekosistema naturaletan higiduraren eraginez izan diren ur galerak, bazkalekuak eta basoak adibidez, ez dira garrantzi handikoak, eta izadiak berak berdintzen ditu lurra sortzeko dituen prozesu naturalen 2
bidez. Ingurugiroari dagozkion arazoaren artean ozonoa da XXI mendearen hasieran oso modan dagoen beste arazo bat. Badirudi estratosferako ozono kopurua gutxitu egin dela, baina faktore asko daude tartean. Zientzialari asko kezkatuta dauka arazo horiei ematen zaion garrantzi gehiegizkoak, komunikabideetan albisteak oso azalekoak baitira, eta nahasmen handia eta azkenik errealitatearen ezjakintasun erabatekoa sortzen dute. Zientzialari horiek ez dute ukatzen ingurugiroa hondatua dagoenik ez eta hondamen hori gelditzeko neurriak hartu behar direnik ere, baina informazio egiazkoago baten alde daude eta zeharo gaitzesten dituzte gai horretaz ezer ez dakiten kazetariek idatziriko albiste alarmistak. Berotegi efektua:
Berez gertatzen da eta horri esker bizitzari ematen dion muga jakin batzuen baitan mantentzen da tenperatura. Baina berezko gertaera horri industriaren jardunak eguratsera kopuru handian igotzen dituen gasen eragin kaltegarria gehitzeak arazo handi bat sortzen du. Gas horiek (CO2, Ch4, NO, lurrina…) eguratsean kontzentratzen direnean ez diote kanpora ateratzen uzten lurraren gainaldeak islatzen duen irradari, jotzen du beraz irradak gas geruza moduko honi negutegi bat bailitzan), itzultzen da berriz lurraren gainaldera, eta lurra egoki dena baina gehiago berotzen du. Bibliografia: Lur Entziklopedia tematikoa
3