Story Transcript
ficha pedagógica
Telefoniari
Telefono mugikorrak EGIN GOGOETA... Telefono mugikorraren fenomenoak egundoko gorakada izan du espainiar estatuan azken urte hauetan. Orain bertan gehiago dira telefono mugikorrak finkoak baino. 10-15 urteko haurren %50ek eta 16-17 urteko gazteen %80k badute telefono mugikorra. Telefono mugikorra oraindik urte asko ez dela sortu zen luxuzko artikulu gisa, baina berehalaxe orokortu da bere erabilpena. Desplazamenduak egin beharra saihesten digute, urruti dauden pertsonekiko harremana ahalbidetzen digute, inoiz, © 2009 HAAP Media Ltd
argazkien bidez haiek ikustea ere bai, eta oso baliagarriak gerta daitezke zenbait larrialdi kasutan. Telefonia mugikorrak suposatu duen iraultza teknologikoari bere
fenomeno soziala gehitu behar zaio. Gaur egun ez da harrigarria gertatzen, edozein hiritako kalean gabiltzala, beren poltsikoko telefonoarekin hizketan edo mezuak idazten ari den jendea ikustea. Baina baditu bere alderdi txarrak ere, telefono mugikorraren erabilpenak intimitatearen galera ekarri baitu: lehen zenbait leku publiko zein pribatutan egon ohi zen isiltasuna orain noiznahi eteten dute era guztietako zarata, soinu eta melodiek edo modan dagoen idolo musikalen baten abestiek. Azken urte hauetan agertu dira mugikorrarekiko adikzio kasu batzuk ere eta adituak aztertzen ari dira mugikorra ez ote den bihurtuko gazteriarentzako droga berri bat. Arazo honen aurrean, ikerlan batek ondorioztatu zuen 10-18 urteko gazte espainiarrek batez beste astean 12 ordu ematen dutela telefonoz hizketan. Badago negozio bat ere etekin ederra ateratzen duena mugikorretara zuzentzen diren dei eta mezuekin lehiaketaren baterako jokalariak harrapatzeko, melodiaren bat jaisteko, edo ospetsuren batek bere latako ahotsaz bidaltzen dizun agurra jasotzeko. Mugikorreko munduak sortua du bere hizkuntza ere. Poltsikoko telefonoaz bidaltzen diren mezu idatzi eta txat-etan idazkera laburtu eta ia hieroglifiko bat erabiltzen da. Gazte eta helduek gutxieneko ezagutza batzuk eduki beharra daukate poltsikoko telefonoak zuhur eta segurtasunez analizatu, erosi eta erabili ahal izateko. Ezinbestekoa da hain bizkor eboluzionatzen duen teknologia berri hau ezagutzea: bere xehetasunak, erabiltzeko modu eta premiak, segurtasuna, erabilpen praktika okerrak eta zuzenak eta eskaintzen dituen edo eskain ditzakeen zerbitzuak. Bestalde, kontzientziatu beharra dago lilurapen teknikez, lehiaketa, zozketa, sare eta.etan mugikorra erabiltzeko; mugikorraren ondorio kaltegarriez eta hauek prebenitzeko moduaz; ongi informatua egoteak daukan garrantziaz eta indarrean dagoen araudiaz.
ficha pedagógica
Telefono mugikorrak
BA AL ZENEKIEN... Osasuna eta mugikorrak Telefono mugikorrek erradiazioak igortzen dituzte eta, txikiak badira ere, gorputzetik oso hurbil daude. Erradiazio hauek handiagoak dira telefonoa seinaletik urrun dagoenean eta konexioa ezartzen den bitartean. Erradiazioak igortzen ditu piztuta egote hutsarekin ere, nahiz eta hauek txikiagoak diren. Erradiazio horiek gure osasunean dituzten ondorioei buruz hainbat azterketa eta irizpide daude. Dena dela, eta kontrako efektu posibleak saihesteko, hobe da neurri soil batzuk ezartzea, adibidez, beharrezko ez den guztietan itzaltzea, gorputzaren kontra ez edukitzea, estaldura baxua dagoen lekuan ez erabiltzea, etab. Arriskutsuak al dira mugikorrak osasunerako? Erakunde mediko eta zientifiko batzuek azken urte hauetan zenbait lan aurkeztu dituzte telefono mugikorraren erabilpenaren eta zenbait minbizi mota eta beste gaixotasun batzuen arteko erlazioa ezartzen saiatuz. Alderantziz, telekomunikazioetako konpainiek diote mugikorrak erabat kaltegabekoak direla eta berauen erabilpena segurua dela. Segurtasuna eta mugikorrak Gaur egun, mugikorren lapurreta salakuntza kausa ohikoenetako bat bihurtu da. Hori dela eta, hainbat segurtasun neurri ezartzea komeni da, ahal den heinean mugikorraren lapurreta saihesteko. Segurtasun neurriei dagokienez, aparatu bat erosten dugunean bi babes maila dauzkagu: identifikazio pertsonaleko zenbakia edo PIN kodea eta terminalaren identifikazio zenbakia edo IMEI. PIN kodeak lau digitu ditu eta beti eskatzen da mugikorra pizterakoan, eta hiru aldiz oker markatzen bada, telefonoa blokeaturik geratzen da, telefonoaren aukera hau aktibatua edukiz gero. Idatzirik gorde behar dira telefonoaren datuak, identifikazio kodea edo IMEI (zein den ez badakizu, telefono gehienetan nahikoa izaten da *#06# markatzea), ekipoaren segurtasun kodea (erabiltzen baduzu) eta zeure tarjeta SIMaren PIN kodea. Lapurreta kasuan datu hauek erraztu egiten dute identifikazio lana eta gainera telefono hori beste inor erabili ahal izatea eragozten dute. Beste segurtasun neurri batzuek telefono mugikorrarekin, batez ere leku publikoetan, egiten dugun erabilpenarekin daukate zerikusia, eta zentzu horretan, neurri horietako batzuk hauek dira: 4 Establezimendu publikoetan ahal dela ez utzi mugikorra mahai, jarleku, mostradore eta horrelako lekuetan.
2
ficha pedagógica
Telefono mugikorrak
4 Jende asko dabilen lekuetan ez ibili zure mugikorra zeinen ederra den erakusten ez eta erabili ere, beharrezko ez bada, eta oro har, zaindu despistatu gabe zeure gauzak. Mugikorreko iruzurrak Segur aski inoiz jasoko zenituen zeure mugikorrean honelako eskaintzak: melodiaren bat “dohainik” deskargatzea, mezu bati erantzutea “norbait dagoelako” zerbait esan nahi dizuna, argazkiren bat erakutsi nahi dizuna, etab. Mezu horiek guztiak iruzurra izaten dira eta kasu eginez gero, ia beti oso garesti ordaindu beharreko zerbitzuren bat ematen dute. Ez erantzun inoiz horrelako mezuei.
INFORMAZIO INTERESGARRIAK Terminalaren hautaketa Telefonia mugikorreko konpainia guztiek gauza bera eskaintzen dutela ematen badu ere, badaude desberdintasunak. Garrantzitsua da erosi aurretik datu hauek ezagutzea: bere sareen estaldura, mugikorraren prezioa, gazteentzako tarifak, plan bereziak, etab. Prezioa Diru asko aurreztu daiteke geure premiei ongien dagokien dei plana aukeratzen bada. Aurreneko gauza operadorea zein den jakitea da eta, horien artean, erabiltzaile mota bakoitzaren premietara ongien egokitzen den prezio plana ezagutzea (dei gehien egiten diren egun eta orduen arabera). Beharrezkoa da tarifak konparatzea eta kontsumo ohiturei buruzko gogoeta egitea, izan ere horrek eragin dezake planaren aldaketa bat gauden konpainia berean edo konpainiaz aldatzea. Erabiltzaileak beste operadore batera joan nahi badu bere mugikorraren zenbakia eraman ahal izatea eskatu behar du (lehengo zenbaki bera kontserbatzea alegia) eta bere terminala liberatzea (mugikor gehienak blokeaturik egoten dira telefoniako operadore bakar batekin erabiliak izan daitezkeen eran). Tarifa guztiei deiaren ezarpenaren kostua gehitu behar zaie (deia egiten duenari kobratzen zaio lehenbiziko minutuan hartzaileak telefonoa desesekitze hutsagatik). Plan gehienetan, tarifa desberdina izaten da telefono finko batera deitzen den, konpainia bereko beste mugikor batera deitzen den edo beste operadoreko batera deitzen den arabera. Kasu gehienetan beste konpainia beteko mugikorretara deitzea operadore berekoetara deitzea halako bi kostatzen da.
3
ficha pedagógica
Telefono mugikorrak
Bestalde, roaming (literalki «itinerantzia») deritzona, telekomunikazioen munduan onarturiko kontzeptu bat da, eta zera adierazten du: telefonia mugikorreko erabiltzaile bat, atzerriko herrialde batean egonik, bere jatorriko herrialdera deitzen duena edota handik eginiko dei bat jasotzen duena. Mota honetako deiak oso garestiak izaten dira baldin aurretiaz aztertzen ez badira operadore nazionalek erabiltzailea aurkitzen den herrialdekoekin ezarriak dauzkaten hitzarmenak. Modalitatea: hitzarmena edo txartela Behin mugikorraren eredua hautatutakoan, informatu beharra dago zer oradaiketa modalitate dauden: hitzarmena edo txartela. Tarifak eta promozioak ere konparatu egin behar dira. Txartela establezimendu askotan eros daiteke. Mugikorrari sartzen zaion kargaren prezioa ordaintzen da. Saldoa agortzen denean, ez dago ez deitzerik eta ez mezurik igortzerik (112 emergentzietara salbu) telefonoa berriro kargatu arte. Hitzarmena telefono finkoko fakturaren antzekoa da: hilero kobratzen da banku kontuko zenbaki batera kargatuz. Konpainiak gutxieneko kontsumo kuota bat kobratzen du, horrenbeste kontsumitu ez bada ere. Zerbitzuak Telefono mugikorraren bitartez zerbitzu asko balia daitezke: ahots eta testuzko mezu laburrak bidaltzea, bideodeiak egitea, irudiak deskargatzea, edota Interneterako konexioa ere bai. Baina arreta berezia eduki behar da konexio prezioekin eta deskargatzen diren artxiboekin (baliteke kostu gehitu bat edukitzea). Beraz, ezinbestekoa da aurretiaz prezioez informatzea eta faktura arretaz begiratzea behar bezala kobratu digutela egiaztatzeko. Beste ezaugarri batzuk Mugikorraren neurriak, pisua, bateriaren autonomia, etab. ere asko aldatzen dira dira, modeloaren arabera. SMS bada fenomeno bitxi bat gazteak mugikorretako hizkuntza (mezuak) egokitzera eraman dituena denbora eta dirua aurrezteko. Hainbat hitz eta emotikoi gero eta gehiago erabiltzen dira. Askotan hizkuntzak eskatzen dituen arau ortograsfiko eta gramatikalak hautsi egiten dira.
4
ficha pedagógica
Telefono mugikorrak
Mugikorraren bitartez, 160 karaktere bidal daitezke letra eta zenbakizko teklatu txikian dauden 12 tekla txikiak hatz lodiarekin sakatuz, beste lau hatzekin aparatuari eusten zaion bitartean. Honek negozio garrantzitsu bati eman dio sorrera, medioetan, testuzko mezuen inguruan, batzuetan iruzurtia gerta daitekeena. Oso ondo erreparatu beharra dago SMS bat (Short Message System, edo Mezu Laburren Sistema) bidali aurretik: iragarkia oso ongi identifikatua egon dadila zerbitzu hori eskaintzen duen enpresarekin. Hau funtsezkoa da edozein erreklamazio egin ahal izateko. Edozein zerbitzu (logo edo melodia) jaitsi aurretik egiaztatu beharreko beste gauza bat da gure telefono modeloa zerbitzu horrekin bateragarria dela. Askotan SMS bat bidaltzean, ez da inolako erantzunik jasotzen. Beste batzuetan amai gabeko joan-etorri bihurtzen da, lortzen den gauza bakarra erantzun beharreko beste mezu bat izaten baita, eta horrela hainbat SMS bidali behar izaten dira azkenean ezer ez lortzeko. “Txat lengoaia” edo “sms lengoaia” Txat edo sms lengoaia, batez ere gazteek, mugikorrean edo Interneten erabili ohi duten komunikazio mota berri bat da. Marrazkiak egiten dira teklatuko ikurrekin (emotikoiak) sentimenduak adierazteko, hitzak eta esaldiak ahal den guztia murriztuz (160 karaktere bidal daitezke gehienez). Horrek sorrarazi du alfabeto berezia dei liezaiokeen zera bat, amaigabeko konbinazioak ahalbidetzen dituena. Oro har onartzen diren arauak: 4 Azenturik ez erabiltzea. 4 Kendu egiten dira h letra eta hitzen hasierako e letra ere bai. 4 Asko erabiltzen diren hitzetan, ez dago bokalak erabili beharrik. 4 Kontsonanteen soinua aprobetxatzen da bokalak ezeztatzeko. 4 Ch eta ll letra bikoitzak x eta y letrez ordezkatzen dira. 4 Harridura eta galdera ikurrak esaldiaren amaieran bakarrik. 4 Espazioa aurrezten duen edozein ikur matematiko erabil daiteke. 4 Maiuskulak oihuka ari garela adierazteko bakarrik erabiltzen dira. 4 Areagotu egiten da laburduren erabilpena. 4 Ohiko esaldiak letra bakar batzuetara murrizten dira.
5
ficha pedagógica
Telefono mugikorrak
Emotikoiak eta txat eta sms alfabetoa :-)
irribarrea
:-|
serio
:-(
tristura
[]
:’(
negarra
;-)
nd
nada
ymm llámame
besarkadak k hcs?
¿qué haces?
mxo
mucho
XX
musuak
¿qué tal?
tqm
te quiero mucho
begi keinua
mñn
mañana(*) qdm+trd? ¿quedamos más tarde? txt texto
XD
barre algara
stoy
estoy
xq?
¿por qué?
+ trd más tarde
:-O
sorpresa
hr
hora
k qrs?
¿qué quieres?
vt
:->
sarkastikoa
gnl
genial
salu2
saludos
qdcs? ¿qué dices?
:-@
oihua
kdms quedamos
xfa
por favor
n
en
0:-)
aingerua
msj
ksa
casa
d
de
mensaje
ktl?
vete
(*) Hemendik aurrerakoekin ez dakit zer egin beharko den. Ez dakit euskaraz baden horrelakorik
Erabilpen aholkuak Consejos de utilización 4 Itzali mugikorra zine, antzerki, erakustaldi, hitzaldi eta horrelakoetara zoazenean. Eskola zentrora eramaten baduzu, han ere itzalita eduki behar duzu klaseetan. 4 Garraiobideetan: busa, kotxea, taxia... ez erabili, behar beharrezko ez bada, eta hitz egin behar baduzu, isilka mintzatu, inguruan duzun jendea ez gogaitzeko. 4 Ahal baduzu ez erabili beti mugikorra gorputzaren kontra. Hobe da aurikular egokituak edo esku libreak sistema erabiltzea telefonoa burutik eta gorputzetik aparte dela hitz egiteko. 4 Ez erabili mugikorra estaldura seinalea baxua denean, edo kotxearen barruan, bere igorpenen potentzia areagotu egiten delako. 4 Mugikorra ez da jostailua; ez utzi ume txikien eskuetan. 4 Ahal baduzu, erabili erradiazio baxuko mugikorrak. 4 Ez aldatu aparatua beharrezko ez bada, badakizu botatzen diren mugikorrak kutsapen iturri direla. 4 Ez “despistatu” mugikorra leku publiko eta jendetsuetan erabiltzen duzunean. Mugikorra erosteko aholkuak 4 Denda espezializatu batera zuzendu. 4 Konparatu eskaintzen diren terminal ereduen eta konpainien artean. 4 Erreparatu bateriaren autonomian, neurrietan, pisuan, fidagarritasunean, zerbitzu teknikoan eta bermean. 4 Espainian zein atzerrian daukaten estalduraz informatu, batez ere bidaiatzeko asmotan bazara.
6