Gaki? GAILURRERANTZ. NAFARROA OINEZ 2015eko BOLETINA. OINEZ GAILURRA: mendizaletasuna euskaraz. 3.zkia.2015ko ILBELTZA

NAFARROA OINEZ 2015eko BOLETINA | 3.zkia.2015ko ILBELTZA www.nafarroaoinez.net | www.baztanikastola.eu Gaki? GAILURRERANTZ OINEZ GAILURRA: mendiza

9 downloads 106 Views 6MB Size

Recommend Stories


Irungo Udaleko zazpi agiri euskaraz
Irungo U daleko zazpi agiri euskaraz (1721)* FIDEL ALTUNA OTEGI (EHU-UPV) PALOMA MIRANDA DE LAGE (EUSKO IKASKUNTZA) Abstract The authors of this art

ARABA EUSKARAZ 2016 MENDI-MARTXA
ARABA EUSKARAZ 2016 MENDI-MARTXA Euskaraz Gazteleraz Edukia HASIERA ...............................................................................

ARABA EUSKARAZ 2017 BASTIDA. ekainak 18
ARABA EUSKARAZ 2017 BASTIDA ekainak 18 WOW! Leloarekin adierazi nahi dugu, horrenbeste Araba Euskaraz jarraian egin ostean, oraingoan ere gogo handi

Story Transcript

NAFARROA OINEZ 2015eko BOLETINA

| 3.zkia.2015ko ILBELTZA

www.nafarroaoinez.net | www.baztanikastola.eu

Gaki? GAILURRERANTZ

OINEZ GAILURRA: mendizaletasuna euskaraz Mendian, sasoian, pauso sendoak emanez, eta giroa lagun, urrun ailegatzen da. Helmugara. Gailurrera. Aurtengo OINEZ GAILURRA proiektua berriz abiatzekotan da. Hondar ukituak eman eta aurkezpena eginen dugu, Iruñean, NIEren egoitzan. OINEZ GAILURRA iaz pentsatu eta gauzatu zuten Zangozako Nafarroa Oinezen, eta erantzun aparta izan zuen: ekainetik urrira bitartean 200dik goiti mendi gailur eta eskalada-bide babestu zituzten Euskal Herri osoko mendigoizaleek, baita kanpoko batzuek ere. Banakoek, bikoteek, familiek, lagun taldeek... Aurten, iazko ehunka mendi eta eskalada-bideez gainera, bi atal berri ekarriko du proiektuak: BAZTAN MAILAN: 15 herrietako ibilbideak, haurrendako eta helduendako. Ez dira denak batera aurkeztuko, kuartelka baizik. Hasteko, Baztangoizakoak. NAFARROA MAILAN: kontserba marka ezagun batek babestuta, Nafarroako hainbat herritako ibilbideak. Tokian tokiko barazkiei lotuta: alkatxofa, potxa, zainzuria, piperra... Hitz batean, mendian ibiliz gozatzen dugun sasoia elikagai osasungarriekin lotzea. Eta bertakoak baldin badira, hobe. Eta zer erranik ez gure hizkuntza ere ibilaraziz, bidenabar. Arnasa hartzen eta ematen. Aurkezpenean emanen dira azalpen eta xehetasun guztiak. Soilik gaineratu Baztango Mendigoizale Taldea parte hartzen ari dela, laguntzaile gisa. Primeran etorriko da, lan handia egin behar baita, ibilbideak prestatzen, proiektua zabaltzen, animatzen... Gonbidatu guztiak, beraz, mendizaletasuna, natura eta euskara uztartzera!

2015 betean gara jada, eta gure Nafarroa Oinezen hirugarren etapan. Luzeena, eta zailena, agian, Sanferminetako Oinez Txokoa pastu artio. Ekimen eta ekitaldiz betea, prestatu, garatu eta burutu beharrak. Neurri handi batean, etapa honetan dugu jokoan aurtengo Nafarroa Oinezen arrakasta. Nahiz eta urriaren 18an “ziklogenesi leherkari” bat gertatu... Etxeko lanak ongi eginak, udan. Hondar ahalegina baino ez da faltako. Gain...saria, gailurra. Estamos ya en pleno 2015, y en la tercera etapa del nuestro Nafarroa Oinez. La más larga, y la más difícil, quizás, hasta pasar el Oinez Txokoa, en Sanfermines. Una etapa llena de iniciativas y actividades, que hay que preparar, desarrollar y llevar a cabo. En gran medida, en esta etapa nos jugamos el éxito del Nafarroa Oinez de este año. Aunque el 18 de octubre ocurra una “ciclogénesis explosiva”... Los deberes hechos, para el verano. Ya sólo faltará un último esfuerzo. El sobrepremio, la cumbre.

BAZTAN IKASTOLA Mendinueta z.g. 31700 Elizondo Nafarroa (EH) | T. 694 48 46 66 [email protected]

NAFARROA OINEZ 2015eko BOLETINA Ekonomia

PILOTA JAIALDIA Otsailaren 7an (larunbata), arratsaldeko 17:00etan, Elizondoko Baztan pilotalekuan. PAXAKA ERAKUSTALDIA “Joko zuzena” erakoa, hau da, paretaren kontra jo gabe. Pilota modalitate arrunt zaharra, gehien jokatzen zena XIX. mende bukaera arte. Duela 30 urte ia erabat desagertu zen, baina orain berreskuratzen ari dira, gure zonaldean LAXOA ELKARTEA ari da honen mantentze lanean. Jaialdian emanen dizkigute azalpen gehiago. Soilik erran laxoaz edo esku hutsez jokatzen ahal dela. Bi bikote edo bi hirukote elkarren kontra, metro bateko sarea tartean. Eta tantoak kontatu beharrean kintzeak kontatzen direla, tenisean bezala (15, 30, 45, kintzea). Pilota ere berezia da, handiagoa, astunxeagoa, guriagoa. Baina jokoa bizi-bizia.

Aiki? NAFARROA OINEZ 2015 | EKONOMIA-BABESLETZA BATZORDEA

“Proiektu honekin errazagoa da babesleak lortzea”

Ezinezkoa izan da batzordekide guztiak argazki batean biltzea. Izan ere, 18tik 26ra goititu da kide kopurua. Eta buru-belarri dabiltza, lau taldetan: Oinez Basoa (6) eta Oinez Gailurra (5) proiektuetan, babesleekin (9), eta ekonomia kontuetan (5), Koordinatzaile batekin. Lehen proiektua ongi errotu behar da, Baztanen landu, basogintza sektorean, ikastoletan... 5-Oro har, zer nolako harrera izaten ari da 2015eko Nafarroa Oinez?

Ekonomia-Oinez Basoa

1-Oinez Gailurra proiektua prest-presta duzue. Nolako itxaropena duzue, iazkoaren arrakasta ikusita?

ESKUZ BINAKAKO PARTIDA

Asier Olaizola - Pascual Mikel Goñi - Otxandorena Lau pilotari ezagun, eta haien artean arras ezberdinak, arituko dira. Seguru partida berdindua eta ikusgarria izanen dela. Zein bikote nagusituko ote da? Gorria edo urdina? PORRA: apustuak egiteko aukera egonen da, 2 eurokoak (eraman lapitza). Bikote irabazlea zein den asmatuko dutenen artean saski eder bat zozketatuko dugu, Oinez materialarekin eta Pedro Luis artisau kontserbekin osatua. AFARIA: partiduaren ondotik pilotariekin afaldu nahi baduzu, Ordoki jatetxean 20 euroko menua prest dugu (kafea eta kopa barne). Izen-ematea: Futbolin ostatuan, Intzan, Pirrintenean edo Ordokin (10 euroko fidantza ordainduta). Ekonomia-Babesletza

Azken kontuak lotzen ari gara, azken probak web-gunean... Iazkoa maiatzean abiatu zela kontutan hartuta, emaitzak bikoiztea da erronka.

Proiektu eta jardueren ariora lantzen ari gara, eta orain arte arras ongi: Eguberrietako saskienak arras ongi funtzionatu du, Oinez Gailurrerako, pilota jaialdirako...Baina hasi baino ez gara egin, lan handia dugu aitzinean: tonbola, Oinez aldizkaria, jarduera ezberdinak.... 6-Kontabilitate lanak ere bai, sarrera eta gastuak, ordainketak... Dena administratiboki zuzen egin behar da. Eta segimendua, nola egiten ari diren gauzak, deus bere bidetik ez ateratzea.

2- Aurtengo Oinez Basoaren ideia NIEn, Udalean, zonaldeko zenbait tokitan aurkeztu eta harrera arras ona izan du.

7- Ez dago aztertuta Nafarroa Oinez batek zonaldean duen eragina, baina handia da. Arlo ekonomikoan ere bai.

Bi landare espezie berri sartu ditugu, Baztan aldean soilik topatzen ahal direnak, eta galtzeko arriskuan daudenak. Jendea harrituta gelditu da, ez zituen ezagutzen. Bi partzela utzi dizkigute, Gainekola aldean, Otsondotik kostalderantz.

Zangozakoek diote herria arras konten zegoela. Turismon, ostalaritzan, komertzioan... nabari dela.

3-”Minditze” ohitura ere atzenduta dago, eta berreskuratu nahi da. Bilera batean atera zen, ia inork ez genuen horren berri. Ari gara baserritarrekin informazioa biltzen, bideoak grabatzen... 4-Aurkezpena otsailerako egin nahi dute. Hor ere web-gunea berritzen ari dira. Kanpoan bizi diren baztandarrengana ere zabaldu nahi da.

Ekonomia-Gailurra

OINEZ DENDA

Web gunea

IRUÑEKO DENDA: Ilbeltzaren 15ean itxi zen, Aste Santura arte

http://www.nafarroaoinez.eus

hortxe dugu jada, ikusgarri:

Iratxe gazte elizondarrak eraman du, hilabetez. Badira urte batzuk Eguberrietan irekitzen dela, baina ordutegi ezberdinekin. “Jendeak ohitura du Olentzerorako, jostailuekin batera, Oinezko arropa-eta oparitzea”. Haurren eta gizonezkoen materialak mugitu dira gehien. Baina denetariko jendea pasa da dendatik. “Batzuek galdetzen dute Oinezko zirkuitua Elizondon izanen den, non...” Baita “Hama bortz, ama bat” leloaren erranahiaz ere.

Paratu ezazue lehenbailehen zuen “faboritoetan”, esku har. Bi hitz helbideaz, .eus domeinuan. Aurten abiatu da, baina lehen urte hau trantsiziozkoa da, nolabait. Horregatik agertzen da batzuetan “.net”, oraindik. Berdin ailegatzen da bertara, akabaila batekin edo bertzearekin.

LAGUNTZAILEAK Begoña eta Ana: Begoñak lehen eguna zuen Errege bezperako arratsaldea. Anak bigarrena, goizean. Lehentxeago itxiko zutela uste zuten, kabalgata hastearekin, baina hondar momentura arte ibili zen jendea: “Mugimendua handia izan da egun guztian. Goizean ordu biak arte gelditu gabe aritu gara.” Gero, arratsaldean Ana amari bisita egitera joan, ea zer gisa, eta gelditu behar izan zuen, jende aunitz zebilen eta. Baina gustura, nabarmendu digute biek ere.

Maria Josefa: Esperientzia luzea du denda lanetan, nahiz eta arropa salmentan ez. Arras ongi moldatu da. “Badugu adin pittet ere”. Bigarren ortziral arratsaldea zuen, eta lehenean alimaleko mugimendua. Arazo bakarra, kobratzerakoan eta paketeak egiterakoan ez zegoela lekurik. “Baina bortz lagun ginen, eta ongi, arras konten joan nintzen etxera.” Adin guztietako jendea pasa da, kanpotar aunitz... baina batez ere, baztandarrak.

IRTEERAK

SALMENTA PUNTU FINKOAK

Mordoxka bat egin dira jada. Salmenta gehiago edo gutxiagorekin, baina garrantzitsuena da gure Oinez Nafarroako bazter guztietara ailegatzea. Gure logo eta leloa nonahi agertzea, salmenta postura hurbiltzen den jendeari informazioa ematea... Hauek dira hurrengo irteerak: Doneztebe eta Iturengo azokak, Tafallako feria, Mendigorriako besta txikiak, inauteak Agoitz, Bera, Lantz, Unanu, Altsasun... GOGORATU: Ezagutzen baduzue besta, feria, ekitaldi... bereziren bat, Nafarroan barna, mezu bat igorri: materiala15@nafarroaoinez. net

Goizuetako Amaia kafetegikoa eta Aran­ tzako Pablonea ostatukoa martxan dira jada, eta bertze bat hastekoa da, Dantxarineako Montxo ostatuan. Beren burua eskaini dute Nafarroa Oinezko jantziak erakusgai paratzeko. Hamar bat modelo ezberdin igortzen dizkiegu, taila guztietan, jendeak ikusi, probatu eta eskaerak egin ditzan. Gero, Baztan aldean dabilen herriko kontaktu baten bitartez igortzen dizkiegu eskatutako jantziak. Zinez eskertzekoak, holako kolaboratzaileen borondate eta lana.

IRRISTALDIA, 2. Brintxen: Iraunkorreko kide guztiak zerrendatu eta pasa zitzaigun Elena Zabaleta eta Iosune Ortega aipatzea. Nortzuk eta Baztan Ikastolako Lehendakaria eta Zuzendaria. Barkatu! Ordezkaritza eta Protokolo kontuetan, bertzeak bertze, berebiziko lana eta erantzukizuna dituzte: mota guztietako bileretan, ekitaldietan, hedabideekin... Hurrengo Brintxe batean hori guztia nola bizi duten pixka bat kontatzeko eskatu diegu.

TXIKIAK HANDI, webgunea Sarean da hau ere:

http://www.txikiakhandi.com Hau ere arras polita, eta horntua: bideoak, argazkiak... Eta kaxubiarren eta gure arteko harremanen garapena. Baita MANIFESTUA ere, hizkuntza txiki-handien alde. Irakurri, eta ados bazaude, SINATU. 18 hizkuntzetan dago jada, eta 3.646 sinadura zeuden jada iaz. Baietz 1.000 atxikimendu gehiago lortu aurten!

AUZOLANA:

Otsailaren 7an, larunbatean, Zozaiako biltegian. Zangozatik hondar gauzak ekarri eta gero, bai Material bai Ostalaritza batzordekoek inbentarioa egin dute. Grafismoko materialena ari dira egiten orain: kartelak, seinalizazioak... Ikusi zer dagoen, nola dagoen, zer baliatzen ahal den, zer ez... Gezurra dirudi Nafarroa Oinez batean zenbat gauza eta azpiegitura behar diren!

BAZTAN IKASTOLA NOLA SORTU ZEN

Merendu-afari goxo, hunkigarria zan genuen, ilbeltzaren 15ean, Baztan Ikastola sortu eta hazten hasi zen garaiak gogoratzen. Joaquin, Mili, Begoña, Maria Lourdes, Marcos, Sari, Gabriela, Socorro eta Mariluk gurekin partitu zituzten hainbat kontu eta pasadizo. Pena, “andereño Mari Carmen” ez zela etorri ahal izan -ea hurrengoan-. Gure Ikastolak duen historia, eta memoria! Altxor bat. 1970. Lagun talde bat ideiari bueltak ematen: Pablito, Javier, Luis... Lanari ekin, Don Miguel erretoreak emandako laguntza (“esku bat ez, biak”). Miserikordiako erretore Don Franziskorena. Zizurko Verbo Divinoko ikastolara informatzera, Cortes Izal, Atxa... Baina batez ere trabak. Dena kontra. Eta urteetan luzatuko zen mehatxua: itxi, itxi, itxi… Haur txikiak zituzten gurasoekin solas egitera. Haien kezkak. Frankismo garaiko beldur giroa. Guraso baten erantzuna: “Zertarako? Haurrek gero erran dezaten ¡Viva Rusia!”. Ez, erran dezatela nahi dutena, baina euskaraz. Urtero guardiak ikastolara, beti berak: “Buenos días, María Carmen, ¿me da su nombre?”. Haurren zerrenda ere bai. Heriotza mehatxuak, andereñoen kontrako pintadak... “Benetako beldurra, ez ginen gure artean ere horretaz solasten”. “Ez dakit nola eutsi zenioten andereñoek, zartakoak hartzen, mantso kobratzen...” Kontrako kanpainak, ez zutela titulurik, haurrek ez zutela titulurik lortuko... Kartilak Eskola Unitarioen bidez sinatzen zizkieten garaia. “Gu ez ginen existitzen”. Lehen urteetan familia batzuk sartzen, bertze batzuk ateratzen... “Hura pasa eta familia bat bihurtu zelarik, garai arras polita izan zen”. Oroitzapen onak gailentzen dira, txarren gainetik. Makiteneko bazkari hura, 3. maila arte ematea lortu zutela ospatzeko (“andereño Mari Carmen” haurdun zegoela ohartu zen norbait hartan). Legeztatzeko paper guztiak sartu zituztela, “polizak” eta guzti. Baztandarren Biltzarrean taberna paratu zuten lehen urtearen arrakasta. Gorramendiko besta hura, familia handi bat... Eta finean, ikustea Ikastolak nola egin duen aitzinerat. Ikastolaren oraina. Liburua etxean ez duenarendako, Ikastolan badaude ale batzuk, uzteko. Guraso Elkartearen Blogean, “Ikastolako argazki zaharrak” atalean: http://baztanikastolagurasoelkartea.nirudia. com

2014ko OINEZ BASOA Nafarroa Oinezen hondar lekukoa hartu genuen, ilbeltzaren 17an, Zangozan. Oinez Basoaren lekukoa. Celadako zabortegi zaharrean 1.000 zuhaixka landatuak. Eta ia 3.000 izanen dira, guztira, hiru eremutan, beren proiektuarekin segituz. Guk heldu den hilean aurkeztuko dugu aurtengo Oinez Basoa. 2016ko Nafarroa Oinezi pasako diogun azken lekukoa. Arnasa hartu eta unetxo batez imajinatu, non egonen garen orduan...

Bazenekien...? ...Gerra ondoan Nafarroan ikastola irekitzeko lehen saialdi “ofiziala” 1963an izan zela, “Nuestra Señora de Irantzu” ikastola, Agoitz kaleko pisu batean (arratsean Gau-eskola izatekoa, Xavier Akademia). 24 haur apuntatuak. Ireki bezperan kendu zieten baimena. ...Irekitzea lortu zuen lehen ikastola “Nuestra Señora de Uxue” izan zela, 1965an. Euskalerriaren adiskideak elkartearen lehen egoitzan, Pozo Blanco kalean. 13 neska-mutiko, bazkideen seme-alabak. Hurrengo ikasturtean 50 ziren, bertzean 125... ...1969/70 ikasturtea izan zuen azkena, 348 haur, 12 andereño, 9 gela, 3 egoitzetan. Gero tirabirak izan ziren, eta bitan banatu zen, San Fermin eta Paz de Ziganda. 1969an sortu ziren Etxarri Aranatz eta Olaztikoa (orain Altsasun). Eta 1970an Lizarra, Tafalla eta Baztangoa.

Gogoratzen “Ez zen ikastola deitzen ahal”. Parrokiaren katekesi baten gisa gauzatu zen: “Centro Parroquial Santiago”. Miserikordian (egungo Zahar-etxea), hutsik zegoen alde batean. “Konpontze lanak ez ziren inoiz akitzen”... 28 haur, 22 familiakoak. Lezon ba omen zegoen Lekarozko andereño bat, Mª Karmen. Hurrengo urtean hasi zen Sokorro, 40 haur, bi talde. Gero Marilu... Legeztatzeko zailtasunak. Beti zerbait falta. Hondarrean, dokumentazio guztiarekin Iruñera, “polizak” (garai hartan administrazioan ordaintzeko erabiltzen zirenak) sobre batean gordeta. “Faltan las pólizas”. Eta sobrea atera, 2000 pezetako polizak. “Hain konten ginen, Belaten geratu ginela tiro batzuk botatzera”.

NAFARROA OINEZ 2015eko BOLETINA

BOLETIN DE NAFARROA OINEZ 2015 Num. 3 ENERO de 2015

OINEZ GAILURRA: mendizale, euskaltzale OINEZ denda: LA TIENDA DE IRUÑA: se cerró el 15 de enero, hasta Semana Santa Iratxe la ha llevado durante un mes: “la gente tiene costumbre de regalar para el Olentzero, junto con juguetes, ropa del Oinez”. Sobre todo se han movido ropa de niño/a y de hombre. Pero ha pasado todo tipo de gente. “Preguntan si el circuito de Oinez será en Elizondo, dónde...” También sobre el significado del lema “Hama bortz, ama bat”

SALIDAS Se han hecho ya unas cuantas. Con mayores o menores ventas, pero lo más importante es que nuestro Oinez llegue a todos los rincones de Nafarroa. Mostrar nuestro logo y nuestro lema, informar a quienes se acerquen a nuestro puesto de venta... Estas son las próximas saludas: mercados de Doneztebe e Ituren, Feria de Tafalla, fiestas pequeñas de Mendigorria, carnavales de Agoitz, Bera, Lantz, Unanu, Altsasu... RECORDAD: si conocéis alguna fiesta, feria, día... especial, en Navarra, mandad un mensaje a: [email protected]

PUNTOS FIJOS DE VENTA Están ya en marcha en la cafetería Amaia de Goizueta, y en Pablonea ostatua de Arantza. Y otro más por comenzar en Montxo ostatua, en Dantxarinea. Se ofrecieron a mostrar prendas del Nafarroa Oinez. Les enviamos una decena de modelos diferentes, en todas las tallas, para que la gente las vea, se las pruebe y haga sus pedidos. Después, remitimos los pedidos por medio de personas del pueblo que viven o trabajan en Baztan. De verdad, una voluntad de ayudar y una labor dignos de agradecerse.

En el monte, estando en forma, dando pasos firmes, y si acompaña el tiempo, se llega lejos. A la meta. A la cumbre. Está a punto de ponerse en marcha de nuevo el proyecto OINEZ GAILURRA. Dar unos últimos toques y se hará la presentación en Iruñea, en la sede de NIE. OINEZ GAILURRA la pensaron y fraguaron en el Nafarroa Oinez del año pasado, en Zangoza. Y tuvo una gran respuesta: de mayo a octubre se apadrinaron más de 200 cumbres y vías de escalada por parte de mendigoizales de toda Euskal Herria -y también de fuera-. En solitario, en pareja, en familia, en grupos de amigos... Este año, además de los cientos de montes y vías de escaladas del año pasado, el proyecto traerá dos nuevos apartados: EN BAZTAN: recorridos en los 15 pueblos del valle. No se presentarán todos a la vez, sino por cuarteles. Para empezar, los de Baztangoiza. EN NAFARROA: patrocinados por una conocida marca de conservas, recorridos en numerosos pueblos de toda Nafarroa. Ligados a hortalizas propias de cada sitio: alcachofa, pocha, espárrago, pimiento... En una palabra, unir la salud y la forma física que disfrutamos al andar por el monte con alimentos saludables. Y sin son de nuestra tierra, mejor. Sobre todo si, de paso, hacemos caminar también a nuestro idioma. Cogiendo aliento, y dándoselo. En la presentación se darán todas las explicaciones y detalles del proyecto. Solo añadir que está colaborando en él Baztango Mendigoizale Taldea. Lo que vendrá de primera, porque aún hay mucho por hacer preparando recorridos, divulgando el proyecto, dinamizándolo... Así que animaos, y animad a unir la montaña, la naturaleza, la salud... y el euskara.

La cima del Saioa fue una de las más apadrinadas el año pasado

NAFARROA OINEZ 2015 | COMISIÓN

DE EKONOMIA-BABESLETZA

“Con buenos proyectos es más fácil buscar patrocinadores” Ha sido imposible reunir a tanto batzordekide en las fotos. Son ya 27 kides, que andan a tope, divididos en cuatro grupos: en los proyectos Oinez Basoa y Oinez Gailurra, en temas de pratrocinio y de economía. Con un coordinador.

1-Tenéis ya casi listo el proyecto Oinez Gailurra. ¿Qué expectativas tenéis, visto el éxito del año pasado? Estamos atando los últimos cabos, haciendo las últimas pruebas en el sitio web… Teniendo en cuenta que el año pasado arrancó en mayo, el reto sería duplicar los resultados. 2-La idea para el Oinez Basoa de este año ya ha sido presentada en NIE, en el Ayuntamiento, entre varios agentes de la zona, y ha tenido muy buena acogida. Queremos incluir dos especies de plantas nuevas, que en Navarra sólo se pueden encontrar en Baztan, y que están en peligro de extinción. Lo han cogido con sorpresa, la gente no las conocía. Nos han dejado dos parcelas en la parte de Gainekola, de Otsondo hacia la vertiente de la costa.

Primero queremos asentar bien el proyecto, moverlo en Baztan, con el sector forestal, en las ikastolas… 5-En general, ¿qué tal recibimiento está teniendo el Nafarroa Oinez 2015? Estamos trabajando según los proyectos e iniciativas, y por ahora muy bien: las cestas de Navidad han funcionado muy bien para el Oinez Gailurra, para el festival de pelota… Pero no hemos hecho más que empezar, tenemos buen trabajo por delante: la tómbola, la revista Oinez, las distintas actividades…

6-Aparte está todo el tema de contabilidad, ingresos y gastos, los pagos… Todo hay que hacerlo administrativamente correcto. Y con un seguimiento de cómo se están haciendo las cosas, que nada se salga de su cauce… 7- No está estudiado el impacto que un Nafarroa Oinez tiene en la zona, pero es considerable. También en lo económico. En Zangoza dicen que el pueblo está muy contento. Que se ha notado en el turismo, la hostelería, en el comercio…

Webgunea Ahí la tenemos ya, digna de verse: http://www.nafarroaoinez.eus Ponedla cuanto antes en “favoritos”, a mano. Dos palabras sobre el dominio .eus; este año aún será de transición, de alguna manera. Y a veces aparecerá “.net”, todavía. Se conecta igual con una terminación o con otra.

TXIKIAK HANDI: página WEB También la tenemos ya en la red: http://www.txikiakhandi.com. Esta también muy bonita, y bien surtida: con videos, fotos... Así como con informaciones sobre cómo van nuestros contactos con Kaxubia. También está el MANIFIESTO, a favor de los “grandes-pequeños” idiomas. Leedlo, y si estáis de acuerdo, FIRMAD.

3-La costumbre llamada “Minditze” también está bastante olvidada, y se quiere recuperar. Salió en una reunión, y casi nadie teníamos noticia de ella. Comenzamos a informarnos con baserritarras, a grabar videos…

Está ya en 18 idiomas, y el año pasado ya tenía 3.646 firmas. ¡A que este año conseguimos 1.000 adhesiones más!

4-La presentación la quieren hacer en febrero. Aquí también están renovando el sitio web. Y se quiere extender a baztandarras que viven fuera.

El sábado 7 de febrero, en el almacén de Zozaia. Tras traer la última remesa de Zangoza, en las comisiones de Material y Hostelería han hecho sus inventarios. Ahora se está haciendo el de Grafismo: carteles, señalizaciones... Ver qué hay, cómo está, qué se puede utilizar, qué no...

Auzolan

Oinez Basoa 2014 El 17 de enero recogimos en Zangoza el último testigo del Nafarroa Oinez. Se plantaron 1.000 arbustos. Y seguirán con su proyecto hasta un total de casi 3.000, en tres parcelas. Nuestro Oinez Basoa lo presentaremos el próximo mes. Y será el último testigo que le pasaremos al Nafarroa Oinez 2016. Coged aire e intentad imaginar dónde estaremos por entonces.

Parece mentira todos los titos e infraestructuras que se necesitan en un Nafarroa Oinez.

Get in touch

Social

© Copyright 2013 - 2024 MYDOKUMENT.COM - All rights reserved.