Orona Ideo: Europan aitzindari den berrikuntzarako hiria

PRENTSA-TXOSTENA ORONA IDEO Orona Ideo: Europan aitzindari den berrikuntzarako hiria Berrikuntzara bideratutako proiektu batek berez izan behar du iza

7 downloads 140 Views 169KB Size

Recommend Stories


Orona Ideo, Hernani EFICIENCIA DE PRINCIPIO A FIN
XABIER BARRUTIETA Orona Ideo, Hernani EFICIENCIA DE PRINCIPIO A FIN Recientemente se ha inaugurado Orona Ideo, un parque tecnológico de primera gene

El Dragón Boletín Den
LPMS-Lincoln Park Middle School Volumen 2 Noviembre, 2011 El Dragón Boletín Den En esta edición: Lo que está pasando en la escuela brilla a un estu

HIRIA ETA Y ciudad. urriak octubre 2013 HIRIA ETA. Y ciudad
HIRIA ETA Y ciudad urriak 14-23 octubre 2013 HIRIA ETA Y ciudad HIRIA ETA Y ciudad Astelehena 14 Lunes 19:30. Bidebarrietako Liburutegia / Bibli

Dinámica ideo-espiritual de la formación estético-pedagógica del docente
Alteridad. Revista de Educación p-ISSN:1390-325X / e-ISSN:1390-8642 DOI: 10.17163/alt.v10n2.2015.05 Vol. 10, No. 2, julio-diciembre 2015, pp. 190-204

Story Transcript

PRENTSA-TXOSTENA ORONA IDEO Orona Ideo: Europan aitzindari den berrikuntzarako hiria Berrikuntzara bideratutako proiektu batek berez izan behar du izaera berritzailea. Orona Ideo berrikuntzarako ekosistema da, sinergiazko jarduera ezberdinak eta garraio bertikalean, iraunkortasunean eta energiaren kudeaketa efizientean teknologia aurreratuena aplikatuko dituen laborategi bat uztartzen dituena espazio berean. Orona Ideo erreferente izango da hala berrikuntzan nola iraunkortasunean, bai bertan garatuko dituzten jarduerengatik eta baita bere arkitekturagatik eta teknologia-elkartegi osoaren ezaugarri den paisaiaren ingurumen-balioagatik ere.

Orona Ideo izendapenarekin hiri-mugikortasun iraunkor eta autoaskitzailerako Europako lehen ikerketa- eta berrikuntza-zentroa eraikitze-prozesuan da Galarretan (Hernanin). Abian da etorkizuneko irisgarritasun- eta mugikortasun-sistemak diseinatzeko baliatuko den eraikin-multzo baten eraikuntza. Horretarako, 70 milioi euroko inbertsio orokorra bideratuko da eta 40.000 m2-ko azalera erabiliko da.

Proiektuaren ildo zuzentzaileak Proiektu estrategiko hau hiru ildo zuzentzaileen bidez ardaztu du ORONAk: • Zero energia-balantzea duten eraikinak: Orona Ideoko eraikinak autoaskitzaileak izango dira, berezko energia sortuko dute, metatzesistemaz hornituko dira eta kontsumo efizientea izango dute. Energia behar bezala kudeatzeko ESCO (Energy Service Company) izeneko konpainia barneratuko da, ingeniaritza, instalazioa, mantenulana eta negozioa batzen dituen proiektu orokorra. Horrez gain, Orona Ideok energia-iturri berriztagarrietatik soilik hartuko du energia eta, horrenbestez, proiektua bera energia iraunkorra kudeatzeko modu berrien ikerketagai izango da.

www.orona-ideo.com 1-8

Eraikinetan ORONAk hiri-mugikortasunaren arloko azken teknologiak ezarriko dira eta igogailu, energia-iturri berriztagarri eta energiaren kudeaketa adimentsuaren arloko kontzeptu berritzaileenak aplikatuko dira. Teknologia-garapen horiek guztiak, era berean, elkartegi osoan aplikatuko dira. Modu horretan, berrikuntzako erreferente bihurtuko da. • Paisaiara egokituko den arkitektura, abangoardiazkoa iraunkortasunari eta ekologiari dagokienez. Arkitekturamultzoa energia kudeatzeko esperimentazio-laborategia izango da eta ikerketa bio-klimatikoaren alorrean egin diren azken aurrerapenen isla. Gainera, erreferente izango da arkitekturaren diseinu iraunkorrean. Horren erakusgarri da Orona Ideoko eraikin guztiek nazioartean ezagunak diren ingurumen arloko ziurtagiri gorenak izango dituztela; esate baterako, LEED eta BREEAM. • Irisgarritasun eta hiri-mugikortasuneko bitarteko ezberdinen uztarketa, energia-efizientzia eta diseinu iraunkorra izango dituena funtsezko oinarri eta, energia-iturri berriztagarriak erabiliko dituena. Multzoaren barnean zein kanpoan erabiliko diren oinezkoentzako igogailu, eskailera mekaniko eta arrapalak, espazioetarako irisgarritasun gorena bermatzeaz gain, energiametatze sistema berritzaileenaz hornituko dira.

www.orona-ideo.com 2-8

Berrikuntzaren ekosistema bat Berrikuntzaren ekosistema bat sortu nahi da, ingurune fisiko berean berrikuntza-sarean inplikatutako eragile guztiak elkartzeko. Enpresak, I+G+b zentroak eta Unibertsitateak. Orona Ideoko jarduera eta berrikuntzako partaide nagusiek sinergiaz egingo dute lan. Orona eic (Elevator Innovation Centre), Mondragon Unibertsitatea eta Ikerlan-IK4 dira ORONAren jarduera teknologikoaren ardatz-eragileak. Gune berrian, gainera, aipatu horiekin batera Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia parkearen hedapenaren ondorioz finkatuko diren berrikuntza arloko enpresak arituko dira. Eredu horrekin sare bidezko berrikuntza bultzatu nahi da eta, era berean, sare horren emaitzak etorkizunarekiko konpromisoa abiapuntutzat hartuta ustiatu nahi dira. Horrela, ingurunean ezagutza eta aberastasuna sortzea da azken helburua.

www.orona-ideo.com 3-8

Esku-hartze eremuak Orona Ideon ORONAren jardueran erreferente diren igogailu eta hirimugikortasun arloak landuko dira, oinarri gisa energia-efizientzia eta diseinu eko-efizientea izanik. Horrez gain, energiaren metatze-sistemari dagokionez berrikuntzak izango dituzten jarduerak garatuko dira, eraikinetan energiaren kudeaketa adimentsua garatzeko asmoz. Orona Ideoko berrikuntza-jardueren eremuak: • • • •

Igogailuak eta hiri-mugikortasuna Iraunkortasuna eta energia-efizientzia Energiaren metatzea eta kudeaketa ESCO (Energy Service Companies)

Kokapena, arkitektura eta hiri-diseinua Hautatutako kokapena Hernaniko Galarreta gunea da, non minutu gutxira dagoen Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkearen hedapena gauzatuko den. Elkartegiaren hedapena 15 hektareakoa izango da eta goi kualifikazioko 1.000 lanpostu sortzea aurreikusi da. Orona Ideoko jarduera gehiena horretarako eraikiko diren 40.000 m2-etan burutuko da. Proiektuan ingurunearen diseinu arretatsua eta hura paisaian txertatzeko ardura nabarmentzen dira. Bertan, arkitektura bioklimatikoa aplikatuz eraikitako eraikinak tartekatuko dira harremanezko hiri-espazioetan zehar. Eraikitako energetikoki efizienteak diren espazio horien artean EcoBoulevard Nagusia azpimarratu behar da. Helburua espazioen sare bidezko ezagutza eta sormena barneratzeko filosofia, elkartegi berria egiteko aintzat hartu dena, aplikatzea da. XXI. mendeko teknologia-elkartegietan erabilera areagotzea dakarten hirierabilerak, irisgarritasun ona eta erabilera horiekin lotutako zerbitzuak txertatu nahi dira. Eraikin korporatibo autonomoak, ingurunearekin zerikusirik ez dutenak, atzean geratu dira. Horien ordez, berrikuntzako espazioak eraikitzen dira, hiri-zati arras erabiliak eredutzat hartuta. Orona Ideo espazioan hiriaren

www.orona-ideo.com 4-8

kontzeptua balioesten da jardueren topagune gisa. Horretarako, kale, plaza eta espazioa libreak diseinatu dira, betiere, paisaia zainduz. •

Orona ZERO da eraikin nagusia, Orona eic (Elevator Innovation Centre) eta ORONA Taldearen egoitza korporatiboa barneratuko duena. Bere irudia diseinatzerakoan Orona markaren ikurra hartu da aintzakotzat, eta arkitekturari so, ORONAren jarduera nagusia den igogailuen sektorea oroitarazten eta iradokitzen du, ikuspegi nagusitik, izan ere, eraikina bera lurzorutik goratzen baita nabarmenki, Orona Ideo osatzen duten eraikin-multzoaren harrera modura.



Orona Fundazioak izaera hibridodun berezko eraikina izango du, non Mondragon Unibertsitateko irakaskuntza erabilerak eta prestakuntza iraunkorra uztartuko diren, hainbat zerbitzu amankomunekin batera.



A3 Eraikina: laborategiak hartzeko instalazio aurreratu bat eta G3A proiektura (energia metatze sistemei buruzkoa) bideratutako ikerketa-eremu bat barneratuko dituena.



Orona galeria: Orona Ideo energiaren laborategia izango da, non energia garbia sortzeko sistemak (arkitekturan barneratuak), eraikinetako metatze-sistemekin eta kontsumo efizienterako sistemekin uztartuko diren. Esperientzia hori erakusteko xedez, plazan bisitarientzako pabilioi bat eta showroom bat ezarriko dira. Azken horretan eraikinetako energiaren kudeaketarako monitorizazioa erakutsiko da, denbora errealean.



EcoBoulevard,

Teknologia-elkartegiaren hedapen berriaren bizkarrezurra osatzen duen parke lineala da. Espazio hori ikur eta erreferentea izango da elkartegi osoarentzat. Haren ezaugarriak dira landaredia eta paisaien zainketa, non oinezkoek izango duten lehentasuna autoen aurrean. EcoBoulevard-ak paisaiaren begiratoki bat izango du. Bertatik Hernani ikusi ahal izango da eta, modu horretan, hiri-erdigunearekiko lotura ahalbidetuko du. Orona Ideoren barnealde osoa oinezko ardatz baten inguruan egituratu da, egun

www.orona-ideo.com 5-8

dagoen biribilgunearen zonaldea eta EcoBoulevard osoa batuko dituena. Pertsonak ORONAko eraikinetatik zehar igaroko dira. Eraikin horiek izango dira plazara jotzeko ate. •

Orona Ideo plaza, uztartze-espazioen barnean egituratuko da. Gainera, hainbat egonleku eroso izango dituen hiri-areto bat izango da, ikertzaile, langile eta ikasleek erabili eta bere sentitu ahal izango dutena, pertsonen arteko harremanak eta ideien trukea sustatzeko helburuz. Halaber, plaza herritarrentzako eremu irekia izango da, EcoBoulevard-arekin batera, hiri izaera duen teknologia-elkartegia osatuko duena.

Eraikinetan ORONAk hiri-mugikortasunaren barnean dituen azken teknologiak ezarriko dira eta igogailu, energia-iturri berriztagarri eta energiaren kudeaketa adimentsuaren arloko kontzeptu berritzaileenak aplikatuko dira. Teknologiagarapen horiek guztiak, era berean, elkartegi osoan aplikatuko dira. Modu horretan, berrikuntzako erreferente bihurtuko da.

Orona Ideo: proiektuko kideak ORONArentzat 2014 urte adierazgarria izango da, izan ere, sorreraren 50. urteurrena beteko da eta Orona Ideo errealitate bihurtuko da. Proiektu estrategiko hori garatzeko, ORONArekin batera Mondragon Unibertsitateak eta Ikerlan IK-4k parte hartzen dute, azkenak zentro teknologiko gisa. Modu horretan, ingurune berean unibertsitateko ezagutzak, berrikuntza-zentroetako ezagutzak eta enpresetako ezagutzak bat egingo dute, prozesuaren amaieran ezagutza hori kudeatu eta guztientzako balio erantsi bilaka dadin.

Orona Ideo: dekalogoa 1. 2. 3. 4.

Lurraldea eta hiri egiturarekin elkarrizketa Berrikuntza era: Unibertsitatea, Enpresa, I+G+b Zentroak Balio Erantsi Gorena duten enpresa teknologikoak Paisaia eta ingurunearekin diseinu sentikorra www.orona-ideo.com 6-8

5. Arkitektura Bioklimatikoa 6. Jardueren fusio-esparruak 7. Ailegaerraztasun eta hiri mugikortasunaren kontzeptu berriak 8. Energia berriztatzaileen iturriak 9. Energiaren kudeaketa adimenduna: ESCO/Smart Grid 10.Orona marka: irudia, Museoa, Concept Showroom

www.orona-ideo.com 7-8

ORONA ORONA lau hamarkada baino gehiagoko esperientzia duen enpresa-multzoa da, Espainian, Frantzian, Portugalen, Erresuma Batuan, Irlandan, Belgikan eta Herbeheretan, Luxenburgon eta Brasilen sakabanatutako 30 enpresaz osatzen dena, non 4.500 pertsonek lan egiten duten. ORONAren jarduera irisgarritasun eta mugikortasunerako produktuen diseinuan, fabrikazioan, mantenu-lanean eta modernizazioan ardazten da, esate baterako, igogailuak, eskailera mekanikoak, arrapalak eta pasabideak. Hori guztiori zerbitzu integrala emanez eta jarduera-segmentu guztiak barneratuz, adibidez, etxebizitzen segmentua, segmentu komertziala, sozio-sanitarioa, ondare historikoarena edota zama handiena. ORONA MONDRAGON KORPORAZIOAren barnean kokatzen da. Korporazio horretako kooperatibetan 85.000 pertsona baino gehiagok lan egiten dute. ORONA etengabe eraldatzen ari den esperientzia kooperatiboa da, globalki integratua, gizarte, energia eta ingurumen arloko erronkekin konprometitua, eko-hiriak egia bihurtzeko eta haren inguruan aberastasuna eta balioa sortzeko berrikuntzaren alde egiten duena.

ORONA zenbakitan: •

Espainia, Frantzia, Portugal, Erresuma Batua, Irlanda, Belgika eta Herbeheretan, Luxenburgon, Norbegian eta Brasilen sakabanatutako 30 enpresaz osatutako enpresa-multzoa. • Europan egiten diren hamar igogailu berritatik bat Orona da. • 100 herrialdetatik gora instalatzen dute Orona produktua. • 200.000 igogailu daude munduan Orona teknologia dutenak. • Liderra Europan igogailu osoak ekoizteko gaitasunean. • Bi ekoizpen-planta Europan. • 4.500 profesional zerbitzuetarako deiera handiarekin. • Igogailuen sektorean Ekodiseinu ziurtagiria – ISO 14006- jaso duen lehen enpresa mundu mailan. • 2012eko salmentak: 569 milioi Euro. • 2012eko inbertsioa: 60 milioi Euro. • 2012eko emaitzak: 83,4 milioi Euro.

www.orona-ideo.com 8-8

Get in touch

Social

© Copyright 2013 - 2024 MYDOKUMENT.COM - All rights reserved.