ANDRA PROIEKTU MUSIKALA

VOCALIA TALDEA ANDRA PROIEKTU MUSIKALA Emakumeek eta emakumeentzat idatzitako musika 1 ANDRA Hamabost urte igaro dira Vocalia Taldean emakumeen abe

3 downloads 50 Views 2MB Size

Recommend Stories

Story Transcript

VOCALIA TALDEA

ANDRA PROIEKTU MUSIKALA Emakumeek eta emakumeentzat idatzitako musika

1 ANDRA Hamabost urte igaro dira Vocalia Taldean emakumeen abesbatzentzat idatziriko musikaz gozatzeari ekin genionetik. Hamabost urte horietan, musika berria enkargatu, grabatu, estreinatu, abestu, eta musika hori geure egin dugu. Abesten daramatzagun urte horietan guztietan, makina bat musika-lan bitxi aurkitu dgu bidean, bai eta elkarrekin izugarri gozatu ere, emakume artean. Talde benetan berezia da gurea, eta betidanik izan dugu helburu jakin bezain zehatza, emakume hutsez osaturiko abesbatzentzat egindako programak interpretatzea, alegia. Gure ibilbidean, zenbait musikagile emakumezkoren lan interesgarria hurbiletik ezagutzeko parada izan dugu, bai eta euretako askorekin aurrez aurre lan egiteko aukera ere. Hori horrela, erronka izugarria izan da guretzat programa hau osatzen duten hamar musika-lanak aukeratzea. Hala ere, egin dugun hautaketa geure egin dugu, eta erabat identifikatzen gara emakume horien musikarekin. Beste arlo askotan bezala, abesbatzei zuzenduriko musika-lanen egileak ere gizonezkoak izan dira, ia esklusiboki. Baina musikaren historian badira zenbait salbuespen bikain: Hildegaard Von Bingen, Barbara Strozzi, Fanny Mendelssohn, Clara Schumann, Alma Mahler, Lili Boulanger… Emakume horiek guztiek kalitate eta aberastasun handiko musika utzi diguten arren, abesbatzei zuzenduriko lanak ez dira horren ugariak. Eta lan horiek emakumez osaturiko abesbatzei mugatuz gero, mendeetan zehar iritsi zaigun musika are murritzagoa da. Zorionez, gauzak asko aldatu dira azken urteetan, eta makina bat dira munduan zehar ahots zurientzat edo emakume-abesbatzentzat idatzi duten eta idazten diharduten emakumezkoak; prestakuntza eta sentsibilitate handikoak, guztiak ere. Emakumezko musikagile horiek estuki lotuta daude abesbatzen munduarekin, bai ibilbideari dagokionez, bai prestakuntzari dagokionez, eta euren musika sentsibilitatez gainezka dago, abeslari gisa berehala antzematen dugun sentsibilitatez, alegia.

VOC A L I A TAL D EA AND RA

Benetako gozamena izan da emakume horien lana aztertzea eta, kasu batzuetan, eurekin zuzenean lankidetzan jardun eta euren ekarpen pertsonalak ezagutzea. Gozamen izugarria izan da, baita ere, musika hau entseguetan ezagutu eta lantzea, orain zuei Andra aurkezteko, hau da, Europan eta Amerikan esanguratsuenetarikoak diren emakume musikagileen lana erakusten duen honako mosaiko txikia. Eva Ugalde donostiarraren ondorengo hitzek laburbiltzen dute esku artean duzun proiektuaren espiritu eta zentzua:

(…) Emakume-soinua duen musika, lehendabiziko letratik azken letrara arte. Emakumeek emakumeentzako egindakoa eta abestutakoa. Emakume orok dugun ispilu antzerako bat, haren aurrean irri egiteko, negar egiteko, eta bizitzari abesteko. (…).

VOC A L I A TAL D EA AND RA

2 ANDRA EGITAR AUA

Eleanor Daley, Canadá 1955

OS JUSTI

Eva Ugalde, Euskadi 1973

SENTI...MIENTO Tráeme la música Aquella noche Espero Has venido

Tone Bianca Dahl, Noruega 1960 REQUIEM De profundis Sanctus Pie Jesu Sarah Quartel, Canadá 1965

SNOW ANGEL I. Prologue II. Creatures of light III. God will give orders IV. Sweet child V. Snow angel

Beatriz Corona, Cuba 1962

AIRE NOCTURNO

Eva Ugalde, Euskadi 1973

TXIMELETAK

Junkal Guerrero, Euskadi 1968

ILARGI DELA ILARGI

Alice Parker, EEUU 1925

DURME, DURME

Gwyneth Walker, EEUU 1947

I THAK YOU GOD

VOC A L I A TAL D EA AND RA

3 ›Ãƒ»çÛþ»Ê ÃçÝ®»ƒ¦®½›ƒ» ›ãƒ ›çÙ›Ä ½ƒÄƒ» OS IUSTI E ½ ›ƒ Ä Ê Ù Dƒ½›ù, KƒÄƒ —ƒ 1955 Musikagile emankorra da Eleanor, melodiak lantzeko dohain berezia duena. Testua eta musika modu sentikorrean uztartzeagatik da ezaguna. Laurogei musika-lan baino gehiago argitaratu ditu, argitaletxe desberdinetan, eta berak egindako musika sarri askotan estreinatu, abestu eta grabatu da Ipar Amerikan, Europan eta Afrikan. Lan ugari egindakoa da Kanadako abeslari eta abesbatzen pianista laguntzaile gisa, eta azken horiek enkargatu eta estreinatu dituzte, gehienbat, bere lanak, festibal eta ekitaldi desberdinetan. Kontzertuari hasiera emateko, berariaz aukeratu dugu egile kanadar honen Os Iusti pieza. Motete xume bezain laburra da, bi minutu ingurukoa; 36. salmoan oinarrituta dago, eta Jainkoaren hitzak erabiltzegatik eta egiaren arrasto suntsiezina uzteagatik justuak diren pertsonen zuhurtzia goraipatzen da bertan. Idazkera bertikal eta irmoko musika-lan honek, gai nagusi bat dauka oinarrian, mezuaren sakontasunaren adierazpide. Gai hori errepikatu egiten da gero, musika modu erromantikoan garatuz. 30 konpas nahikoa ditu Eleanor Daleyk, baliabide harmoniko zein melodiko zabala erakusteko; modu horretara, ahots guztiak elkarren osagarri bilakatzen dira, lerro aberats bezain harrigarria osatuz.

E ½›ƒÄ ÊÙ Dƒ½›ù

VOC A L I A TAL D EA AND RA

SENTIMIENTO Eòƒ U¦ ƒ ½ —› , EçÝ »ƒ — ® 1973 Donostian jaio, eta bertan burutu zituen konposizio eta zuzendaritza ikasketak Eva Ugaldek. Halaber, betidanik izan du harreman estua abesbatzen munduarekin, bai abeslari gisa, bai musikagile gisa. Abesbatzentzako musikan oinarritu du bere lana gehienbat, eta bere obrak mundu guztian zehar abesten dira, Estatu Batuetan batik bat. Funtsean modu tonala erabiltzen badu ere, Eva Ugalderen musikak baditu ukitu bereziak, jazz edota new age kutsukoak.

Eva Ugalderen esanetan: (…) Senti…miento hiru emakumeren arteko harremanaren emaitza da. Nuria Fernandez zuzendariak gaztelerazko testu baten enkargua egin zion Josune Lopez idazleari, eta Nuriak berak egin zidan testu horri musika jartzeko proposamena. Erronka izugarria izan zen niretzat; izan ere, gaztelera ama hizkuntza nuen arren, ez zen hala gertatzen musika-lana konposatzeari dagokionez. Egin izan ditut lanak euskaraz, latinez, ingelesez….baita japoniarrez ere! Baina gazteleraz…erantzukizun handia neukan aurrez aurre. Josunek hizkuntza horren xehetasunak modu bikainean laburbildu zituen haiku antzerako testuetan, perfektuki definitutako azentuen tiraniapean nengoen…ia bi urte! behar izan nituen esanahi sakoneko istorio labur horiei merezi zuten musika jartzeko. Eta azkenean, ur-tanten moduan, lau pieza txiki hauek sortu ziren, erabat desberdinak diren bi estilokoak. Espero eta Aquella noche bi barne-hausnarketa dira. Lehenengoan gaua, berotasuna, hego haizea, lasaitasuna edota ilargia bezalakoak agertzen zaizkigu; bigarrena, berriz, sakonagoa da, ilunagoa, malenkoniaz betea.

Eòƒ U¦ ƒ½—›

Tráeme la música eta Has venido, berriz, musika latindarretik gertuago daude, bolerotik, chachachá-tik edota tangotik hartutako erritmo eta harmoniez osaturik. Normalean zaila egiten zait musika baten egilea gizonezkoa edota emakumezkoa den bereiztea. Senti…miento lanaren kasuan, ordea, gauza nabaria dela uste dut. Emakumesoinua duen musika da, lehendabiziko letratik azken letrara arte. Emakumeek emakumeentzako egindakoa eta abestutakoa. Emakume orok dugun ispilu antzerako bat, haren aurrean irri egiteko, negar egiteko, eta bizitzari abesteko. VOC A L I A TAL D EA AND RA

REQUIEM, TÊ Ä › B® ƒ Ä ‘ ƒ Dƒ «½ , NÊÙò›¦® ƒ 19 60 Tone Bianca Sparre Dahl norvegiarrak Hungarian burutu zituen abeslari eta Kodaly metodoan espezializaturiko piano ikasketak. Eta ondoren, abesbatzen zuzendaritza titulua eskuratu zuen Norvegiako Musika Akademian. Osloko Schola Cantorum abesbatza ospetsua zuzentzen du 2002az geroztik, eta Norvegiako Gazte Abesbatza ospetsuaren zuzendari gonbidatua ere izan zen, 2012-2013 epealdian. Norvegiako Musika Akademiako irakasle izateaz gain, Osloko Waldorf Eskolakoa ere bada Tone, bertako musika departamenduan hain zuzen ere. Ziklo eta festibaletan zuzendari nahiz hizlari gisa jarduten du, bai Norvegian, bai atzerrian, eta The Choir, Singing, Leading, Communicating izeneko liburuaren egilea da.

TÊÄ › B® ƒÄ‘ ƒ

Hau da Réquiem lanari buruz Biancak esan diguna: (...) Liturgiako testu horren inguruan zerbait sortzeko beharrizanak bultzatuta idatzi nuen Requiema. Vocalis neure abesbatzarentzat idatzi nuen, nire hirugarren seme Jonas jaio baino zenbait aste lehenago. Hasiera berriei eskainitako ereserkia da, nolabait esatearren. Heriotzaren pentsamendua abiapuntu gisa islatzea du helburu, jaiotza bera den legez. Semea jaio aurretik, gau batez, haren izena abesten zuten ahots batzuek iratzarrarazi ninduten; ahots benetan altuak, bostun eta laudun bidez osaturiko melodía abesten ziharduten ahotsak. Hain geratu nintzen hunkituta, ezen berehala idatzi nahi izan bainuen doinu hartan oinarrituriko obraren bat. 17 urteko mutikoa da orain Jonas, eta abeslari izan nahi du etorkizunean. Zerikusirik izan ote al zuen Jonasen izena aukeratzeko moduak?... Normalean zaila egiten zait musika baten egilea gizonezkoa edota emakumezkoa den bereiztea. Senti…miento lanaren kasuan, ordea, gauza nabaria dela uste dut. Emakumesoinua duen musika da, lehendabiziko letratik azken letrara arte. Emakumeek emakumeentzako egindakoa eta abestutakoa. Emakume orok dugun ispilu antzerako bat, haren aurrean irri egiteko, negar egiteko, eta bizitzari abesteko. VOC A L I A TAL D EA AND RA

SNOW ANGEL , Sƒ ك « Qçƒ Ù㠛½ , KƒÄƒ —ƒ 1965 Abesbatzen zuzendaria eta irakaslea da Sarah Quartel, eta musika koralarekiko ikuspegi fresko bezain zirraragarria erakutsi du bere lanetan. Mundu guztian zehar abesten dira bere obrak, eta topaketa eta festibal askotan erabiltzen dira, adibide gisa, kantu koralaren arloan egin dituen ekarpen pedagogikoak. Snow Angel bost mugimenduz osaturiko pieza da, mundu zabalean abeslari nahiz entzule ugari hunkitu dituena. 2014. urtean agertoki garrantzitsuetan abestu zen Snow Angel; hala nola, Musika Koralari buruzko Seulgo X. Sinposioan, Chorus America Conference delakoan, eta Estatu Batuetan telebista bidez emandako zenbait kontzertutan. Eta harrez geroztik, musika-lan benetan ezaguna bilakatu da bai Kanadan, bai Estatu Batuetan. Nazioarte mailan zabalduz doan lana da, eta Ingalaterra, Australia, Hego Korea edota Herbeheretako abesbatzek abestu dute dagoeneko. Kantua eta kontakizuna uztartuz, amodioz eta argiz beteriko istorioak garatzen ditu Snow Angel obrak. Berriz jaiotzeak eta gaztetasunak agerian uzten dute zer nolako indarra ematen dion ahotsak arduratuta eta iluntasunean murgilduta dagoen munduari. Mugimenduen arteko kontakizunak Lisa Helps idazlearenak dira, eta hiru aingeru islatzen dituzte: zaharra eta grisa lehendabizikoa, bizitzaren une jakin batean atzera begirada egiten duena. Bigarrena gaztea da, tatuaiaduna, eta bizitzak momentu zailetan duen pisuaz kexu da. Hirugarren aingerua, jolasean dabilen haurtxoa da, eta pozik dago, tristerik dagoen lagunaren aurpegira irria ekartzea lortu duelako.

SƒÙƒ QçƒÙ㠛 ½

VOC A L I A TAL D EA AND RA

AIRE NOCTURNO B›ƒãÙ ® þ CÊÙÊă , ‘ 球 1962 Musikagilea, abesbatzen zuzendaria, moldatzailea eta musika produktorea da Beatriz del Carmen Corona Rodríguez. Musika koralaren alorrean Kubak egun dituen musikagileen artean ospetsuenetarikoa da, bai eta emankorrenetarikoa ere. Abesbatzentzat egindako la neta moldaketei esker, Latindar Amerikak musika koralaren alorrean duen egilerik garrantzitsuena dela esan dezakegu. Aire Nocturno 1990ean konposatutako pieza fin bezain delikatua da, eta Federico Garcia Lorcak malenkoniari eta galdutako maitasunak uzten duen hutsuneari buruz idatziriko olerki ederrean dago oinarritua. Idazkera bertikalari, harmonien gozotasunei eta lerro bakoitzaren berezko naturaltasunari esker, abeslariek testua deklamatu, eta bere egiten dute, partitura askatasun eta malgutasunez interpretatuz.

B›ƒãÙ® þ CÊÙÊ Ä ƒ

TXIMELETAK Eòƒ U¦ƒ ½ — › , ›çÝ »ƒ— ® 1 973 Hau da Tximeletak obrari buruz Eva Ugaldek dioskuna: (…) Musika idazten hasi nintzen garaikoa da Tximeletak. Talde jakin batentzat idatzi nuen: KCK eta bere zuzendari Javier Bustorentzat, alegia. Hau da, gutxi gorabehera, eskaintzan idatzi nuena: KCK koruko neskentzat, nire tximeletentzat. Izan ere, halaxe ginen sasoi hartan: tximeleta zoro taldea, noraezean hegaka, Javiren esanetara. Jakin banekien obra Josu Okiñena pianojotzailearekin estreinatuko zela; beraz, pianoaren zatia bereziki landu nuen. Ni neu ere ez nintzen hura a tempo jotzeko gai, baina seguru nengoen Josuk bikain egingo zuela…eta baita egin ere. Testua Bernardo Atxaga bikainarena da, eta ordurako Itoiz taldeak erabili izan zuen, pop abesti batean: Tximeleta Reggae. Testu bat bere jatorrizko tokitik ateratzen nuen lehendabiziko aldia zen, eta ez nengoen guztiz eroso…baina testuak sortzeko abilezia handiegirik inoiz eduki ez dudanez, beste inoiz ere egin izan ditut halakoak, harrez gero.. Testu ederren kukua naizela esan genezake. Beti pentsatu izan dut Tximeletak izan zela musikagile gisa aurrerantzean etorriko zenaren lehendabiziko urratsa. Zer esanik ez, Javi izan zen urrats hori ematera bultzatu ninduena.

VOC A L I A TAL D EA AND RA

ILARGI DELA ILARGI Jç Ä»ƒ ½ Gç›Ù Ù ›ÙÊ, ›çÝ »ƒ— ® 1968 Andoainen jaio, eta Donostiako Goi Mailako Kontserbatorioan burutu zituen ikasketak. Abesbatzen esparruari dagokionez, Euskal Herriko eta Gipuzkoako Abesbatzen Federazioek antolaturiko ikastaroetan sakondu zuen bere prestaketa. 1995 eta 2007. urteen artean Javi Bustoren zuzendaritzan KCK koroarekin bizitako esperientziak arrasto sakona utzi du bere ibilbidean; halaber, ahots zuriei zuzenduriko lanak estreinatu, grabatu eta landu izan ditu, batik bat. Makina bat urtez izan da Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteko abesbatzaren zuzendaria, eta Gipuzkoako Abesbatzen Elkarteak antolaturiko topaketetan ere sarritan jardun izan du egiteko horretan. Gaur egun, Beasaingo Loinatz abesbatza zuzentzeaz gain, irakasle lanetan dihardu, Donostiako Francisco Escudero Kontserbatorioan. Bere lanetako batzuk Tolosako Nazioarteko Lehiaketan abesteko aukeratu izan dira, eta Euskal Herriko jaialdi eta topaketa desberdinetan ere estreinatu dituzte bere lanak. Hona hemen bere obrari buruz Junkal Guerrerok berak esandakoa: (…) Harmonizazio hori KCK koruko kide Nerea Ugarteri eta haren senar Joakini eskaini nien, euren ezkontza-egunean. Taldeko zuzendari zen heinean, Javi Bustok beti bultzatzen gintuen musika-lan berriak idaztera, eta ezkontza hura arrazoi nahikoa izan zen niretzat idazteari ekiteko. Nerea bera izan zen, gainera, musika idazteko animatu ninduen lehendabiziko pertsonetariko bat, eta Aita Donostiaren kantutegian Ilargia dela Ilargi-ren testu eta doinua aurkitu nituenean, une hartarako ezin hobea litzatekeela iruditu zitzaidan, ezkontzear dauden bi maitemindu islatzen baitira bertan. Kantuaren melodía gozo eta liluragarria da, Nerea bezalaxe, eta ergiz beteriko harmonia inpresionistak etorri zitzaizkidan berehala burura.

Jçđ ƒ½ Gç›Ù Ù ÙÊ

VOC A L I A TAL D EA AND RA

DURME DURME A½ ® ‘ › Pƒ Ù » ›Ù, AE B 1925 Musikagilea, zuzendaria eta irakaslea da Alice Parker, eta bere esanetan, lehenago ikasi zuen abesten, hizketan baino. Hasiera bikaina izan zuen bere karrerak beraz; horren lekuko dira gizakiaren ahotsarentzat musika sortzera bideratu dituen hirurogei urte pasatxoak. Bost urte besterik ez zituela egin zituen lehendabiziko lantxoak, eta institutu sasoian osatu zuen lehendabiziko orkestra-pieza. Julliard School izenekoan egin zituen konposizio eta zuzendaritza ikasketak; bertan hasi zen, hain zuzen ere, gaur egun arteraino iraun duen Robert Shaw zuzendari ospetsuarekin izandako elkarlana. Urte horietan guztietan, genero ugari landu ditu Alice Parkerrek: opera, kantata, eliz musika edota idazle handien olerkiak. Chanticleer edo Vancouver Chamber Singers bezalako talde ospetsuen enkarguak jasotzen ditu, bai eta mundu zabalean dauden beste hainbat abesbatzenak ere.

A½® ‘ › PƒÙ» ›Ù

Durme Durme seaska-kanta benetan ederra da, eta egileak berak egin zuen emakume-abesbatzentzako moldaketa. Testuari dagokionez, ladinoa eta judu-gaztelania jatorrikoa da. Amaren kantu gozoa antzeman daiteke bertan, seme-alaba loak hartu bitartean abesten duena, arrisku orotatik babestuz. Lau ahotsak elkarrekin gurutzatu, eta elkarrekin lotzen dira, melodia nagusia osatuz, hau da, koltxoi harmonikoa sortuz, haurrak lo har dezan.

VOC A L I A TAL D EA AND RA

I THANK YOU GOD Gó ù Ä › ã« Wƒ½ » ›Ù, AE B 1947 AEBetan sarritan entzun daitezke Gwyneth Walker musikagilearen lanak; izan ere, emakume honen lanak gustukoak dira, bai abeslarientzat, bai entzuleentzat, duten energia, izaera dramatiko eta umreagatik. Hartt School of Music eta Brown University-n burutu zituen ikasketak 1982an uko egin zion Oberlin College Conservatory delakoan iraksle izateari, eta buru-belarri ekin zion musika konposatzeari. Azken 30 urteetan Braintree -Vermont- udalerrian bizi izan da, landetxe batean; eta gaur egun, bere jaioterri New Canaan -Connecticut- hirian dihardu musika irakasten, bai eta Sarasota, Florida eta Randolph, Vermont hirietako musika erkidegoetan ere.

Gó ùě ã« Wƒ ½ » › Ù

Musikagile honen bizitzari buruzko iruzkinak irakurriz gero, bi dira erraz azpimarratzeko moduko aldeak: bere hezkuntza-maila bikaina, eta landetxe batean bizitzeko nahia, Holstein arrazako behiez inguratuta, bertan bere musika idatzi ahal izateko. Ingurune inspiratzailea dudarik gabe, bere musikaren kalitate nahiz edertasunari so egiten badiogu. Aukeratu dugun musika-lanari dagokionez, ageri-agerikoa da talde heldu batentzat egokiagoa dela, gazte-abesbatza batentzat baino. Horren adierazle dira, izan ere, muturreko nota altua, do altuaren erabilera, eta ahots-lerroen lirikotasuna. Hogeita bat orrialdeko obra lantzea traba oztopo bezala uler daiteke hasiera batean; baina merezi du ahalegin hori egiteak, eta bertan gorderik dagoen musika bikaina azalarazteak. Pianoaren laguntza bikaina da benetan, eta halako fluxu-efektu etengabea lortzen du, bosnaka taldekatutako noten erabilerari esker. Ahotsei dagokien zatia, berriz, gozoa da, jarraikakoa, eta dramatikotasun handikoa…emakume-opera txiki bat.

VOC A L I A TAL D EA AND RA

4 VOCALIA TALDEA.

E M AKU ME A BES BATZA

2000. urtean hasi zuen bere ibilbidea Vocalia Taldeak, Basilio Astulez zuzendariaren ekimenez. Emakume hutsez osaturiko taldea da Vocalia, eta Euskal Herrian musika arloan diharduten profesional gazteen lanak plazaratzea da taldearen honen helburuetako bat. Erronka nagusien artean: talde finko bezain sendoa osatu nahiz mantentzea, exijentzia eta zailtasunmaila aipagarria dela-eta horren ohikoak ez diren musika-lanak landu ahal izateko. Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroatik datozen 28 bat emakumek osatzen dute gaur egun Vocalia Taldea, abesbatzen munduan esperientzia handiko abeslariak, gehientsuenak. Arrisku handiko programak lantzeaz gain, ekitaldi bakoitza asko zaintzen duen taldea dugu Vocalia. Zentzu horretan, erreferentziazko talde bilakatu da gaur egungo gainerako beste abesbatza askorentzat.

› çÝ »ƒ½ « › ÙÙ® »Ê « ® Ùç Ö Ùʐ ® Ä ãþ® › ム»Ê 2 8 ƒ ›Ý ½ ƒÙ®

Vocalia Taldeak a cappella jarduten du, batik bat, klasikotik abiatuta, musika garaikidera arte, hala bertokoa, nola nazioartekoa. Era berean, XX. eta XXI. mendeetako errepertorioa sakonki ikertzeaz gain, musika arloan egindako sorkuntza berriak ere barne hartzen dituzte euren kontzertuetan, punta-puntako musikagileek egindako ekarpenei esker. Talde berritzailea eta adierazpen artistiko izugarriduna dugu Vocalia Taldea, zalantzarik gabe. Konpromiso horren bidetik, mundu guztiko egileekin elkarlanean jardun, eta hamabiren bat musika-lan enkargatu eta estreinatu ditu Vocalia Taldeak gaur egun arte.

VOC A L I A TAL D EA AND RA

Espainia eta Europako (Italia, Frantzia, Irlanda, Belgika...) ziklo eta festibal ugaritan parte hartzeko gonbitea jaso izan du Vocalia Taldeak. Kontzertuei dagokienez, kalitatea, orijinaltasuna eta berrikuntza aipatu behar dira. Horren berme dira bai berton bai atzerrian behin eta berriz jasotako kritika bikainak. Orkestra, bakarlari eta kultur erakunde askorekin lankidetzan jardun izan du Vocaliak sarri askotan, eta hogei saritik gora jaso dituzte, dagoeneko, nazioarteko lehiaketetan (Tolosa, Arezzo, Cork, Maasmechelen, Torrevieja, Tours…).

òʑ ƒ½® ƒ ヽ— ›ƒ » « ® Ùç C D ¦ كƒãç — ® ãç

Hiru CD grabatu dituzte. Haizeak Dakar izenekoa da azkena, eta Xabier Sarasola musikagilearen lanak biltzen dira bertan. Sarritan partekatu dute agertokia bakarlari, orkestra edota instrumentista ospetsuekin. Pasa den udan Arezzoko (Italia) LXI Abesbatzen Nazioarteko Lehiaketan izan ziren, eta hiru sari garrantzitsu erdietsi zituzten bertan, antzinako musika atalean lehen saria, besteak beste. Oraintsu, Cantonigrós-eko XXXII. Nazioarteko Lehiaketan, beste bi sari eskuratu dituzte, emakumeez osaturiko abesbatzen kategorian nahiz folklore sailean lehendabiziko postuan geratu baitira.

VOC A L I A TAL D EA AND RA

5 BASILIO ASTULEZ.

Zçþ ›Ä—ƒÙ®ƒ

1975ean jaioa da Basilio Astulez. Arte Aderretan lizentziatu zen, Euskal Herriko Unibertsitatean, eta musikari dagokionez, Gasteizen burutu zituen ikasketak. Euskal Herriko Abesbatzen Elkarteak antolatzen dituen Zuzendaritza Ikastaroetan osatu zuen bere prestakuntza, bai eta Espainia nahiz Europan zehar ere, J. Duyick edo J. Busto bezalako maisuen gidaritzapean. 1994 eta 2005 urteen artean, Alegria-Dulantziko Musika Eskolako Kantu irakasle izateaz gain, Aialako (Araba) Aiala Abesbatza emakumeabesbatzaren zuzendaria ere izan zen. 1996. urtean (eta 2004. urtera arte), Gasteizko beste talde baten zuzendaritzaz ere arduratu zen: Alaitz Abesbatza. Talde horrekin, makina bat lehiaketa irabazi zituen, hala estatu mailan, nola nazioartean; aipatzekoa da, esaterako, 2000. urtean erdietsitako Abesbatzen Estatuko Sariketa Nagusia. 1999. urtean Vocalia Taldea sortu zuen, eta azken horrekin ere, makina bat sari lortu ditu nazioarteko sariketa ospetsuetan: Tolosa, Torrevieja, Maasmechelen, Arezzo, Tours, Cork...).

þ çþ › ėƒÙ® ãþƒ ®»ƒÝãƒÙÊ›ãƒ»Ê ®Ùƒ»ƒÝ½›ƒ

Gaur egun, Leioako Udal Musika Eskolako Kantu irakaslea da; bertan sortu ditu, hurrenez hurren, Leioa Kantika Korala (2001. urtean), La Kantoria emakumeen gazte-abesbatza (2005ean) eta SJB abesbatza mistoa (2007an). Abesbatzen eskola gazte honek, 7 eta 20 urte arteko 100 abeslaritik gora barne hartzen ditu, eta sari ugari eskuratu ditu dagoeneko, Espainiako nahiz Europako sariketa desberdinetan (Tolosa, Torrevieja, Gorizzia, Estatuko Sariketa Nagusia...).

VOC A L I A TAL D EA AND RA

Talde horiekin guztiekin, 10 CD grabatu ditu; eta makina bat dira bai Europan bai Amerikan zehar egindako birak, bakarlari, orkestra, zuzendari edota beste talde esanguratsuekin elkarlanean. 2008. urtean, zuzendari onenaren sari berezia jaso zuen Gorizziako C. A. Seguizzi Nazioarteko 47. Lehiaketan (Italia), Leioa Kantika Korala-rekin egindako lanari esker. 2009. urtean, beste behin, zuzendari onenaren saria eskuratu zuen Florilège Vocal de Tours Nazioarteko 38. Lehiaketan (Frantzian), Vocalia Taldea taldearen gidari lanetan, oraingo honetan. 2014. urtean, Seul-en (Hego Korea) ospatutako X. Munduko Sinposiumean parte hartu zuen Leioa Kantika Korala-rekin, Espainiar estatua ordezkatzeko aukeratuak izan ziren-eta.

BƒÝ®½®Ê AÝã罛þ

Gaur egun, Zuzendaritza Ikastaroetako irakasle da Estatu mailako erakunde, unibertsitate edota federazioetan (Euskal Herria, Asturias, Murtzia, Malaga, Alacant...), eta sarritan deitzen diote lehiaketa desberdinetan epaimahaikide izateko, edota ikastaro zein mintegietan irakasle gisa jarduteko (Mexiko, Brasil, Italia, Estonia, 2015. urtean, Brasil edota Hungarian izango da, Pècs-en ospatuko den Europa Cantat jaialdiaren edizio berriaren baitan. Era berean, espainiar estatuko ziklo eta festibal desberdinetan ere izango da.

VOC A L I A TAL D EA AND RA

6 FITXA TEKNIKOA TA LD E K I D E-KO PUR UA Andran, honakoek hartzen duten parte: 25 abeslarik, zuzendariak, instrumentu eta bakarlariek (sopranoa, mezzosopranoa, pianista eta violoncello-jotzailea).

I RAU P E N A Proiektuaren iraupena 60 minutu ingurukoa da, musikari dagokionez. Kontzertuak beraz, 65-70 minutukoa izango da, guztira. Bi zatitan bana daiteke, tartean atsedenaldi labur bat eginez; edota zati bakar batean ere egin daiteke.

ES PA Z I OA Musika-mota kontuan hartuta, kontzertua espazio egokian ematea komeni da (auditorio bat, kapera bat, edota kontzertuetarako areto bereziren bat). Agertokiak 50 metro karratu izan behar ditu gutxienez, bertan 25 abeslariak ezarriko direlarik, zirkulu erdia osatuz (abeslari bakoitzak atril bana izango du); Erakunde kontratugileak, era berean, isats-piano bat ere ahalbideratu beharko du (C3 edo C5).

AU RRE KO NT U E KO NO M IKOA Proiektuari dagokion aurrekontua 2.500 eurokoa da, guztira. Bertan barne hartzen dira: Vocalia Taldea-ri dagokion ordainsaria, kontzertu eguneko abeslarien joan-etorriak, instrumentu-jotzaileen nahiz bakarlarien ordainsariak, bai eta zuzendariarena ere.

Gurekin kontaktuan jartzeko, posta elektronikoa edota telefonoa erabil ditzakezue:

• Basilio Astulez 649 995 428 • Amaia Igartua 636 737 970 • Leire García 645 720 391

[email protected] [email protected] [email protected]

KO N TA KTUA

VOC A L I A TAL D EA AND RA

Get in touch

Social

© Copyright 2013 - 2024 MYDOKUMENT.COM - All rights reserved.