Story Transcript
2012ko martxoak 5
Kaixo lagunok zelan zaudete? Gu Alazne eta Ayra gara eta gaur gure txanda da egunkaria sortzeko. 2008ko apirilak 7 Gaur gure ikastolan bi urtebetetze izan ditugu, baina biak asteburu honetan gertatu dira: Eiderrena larunbatean izan zen eta ilea lisatzeko plantxa batzuk, motxila bat, arropa eta musika entzuteko kasko batzuk oparitu zioten. Eta Alainena igandean izan zen; hiru zapatila pare, erloju bat eta dirua oparitu zioten.
42. zenbakia
Aurkibidea Eskutitza 47. zenbakia 2 Eskutitza 3 Eskutitza 4 Refranes 5 Palabras Curiosas 6 Biography 7
Zorionak!!!
Alazne eta Ayra
Kaixo Perrito, nire panpin maitea: Gogoan dut txikia nintzenean, amak zu ekarri zintuenean. Oso txikia nintzen eta zu ikusi zintudanean, oso pozik jarri nintzen, eta momentu horretatik aurrera, zu nire panpinik gogokoena izan zinen. Gau guztietan zurekin lo egiten nuen, eta oraindik zurekin lo egiten dut. Perrito izena aukeratu nuen oso txikia eta oso polita zarelako, eta dudan panpinik txikiena zarelako. Lo egiteko ordua heltzen denean, nire ohean zurekin eta beste panpin batzuekin lo egiten dut. Batzutan zurekin amesten dut. Gehienetan amets politak dira, baina aldika amets gaiztoak izaten dira. Amets gaiztoak direnean, galtzen zarela amesten dut, edo lapurtzen zaituztela eta batzutan ere etxetik joaten zarela. Baina amets politak direnean, gehienetan zurekin jolasten nagoela edo horrelakoak amesten ditut. Batzutan esnatzen naizenean konturatzen naiz ez zaudela nirekin ohean, eta beldurtu egiten naiz; baina garbigailuan edo ohe azpian zaudela konturatzen naiz. Gehienetan, ohe azpian zaude, gauean lotan nagoenean ohetik botatzen zaitudalako. Eta barkamena eskatzen dizut lotan nagoelako eta ez naizelako konturatzen. Badakit batzutan min handia egiten dizudala, baina nahi gabe egiten dut. Zure kolore beixa asko gustatzen zait, baina ere bai zure belarri eta buztan gorriak. Batzutan gorputz guztitik dauzkazun bihotz gorriak begiratzen ditut, oso politak direlako. Zuk dituzun begi marroi distiratsuak begiratzen ditudanean, udazkena burura etortzen zait. Hala ere, batzutan oso zikin zaude eta amak garbigailuan sartzen zaitu, hurrengo gauean garbi egoteko, eta nirekin lo egin ahal izateko. Ikastolan, oporretan eta nire lagunekin nagoenean asko botatzen zaitut faltan; gehien, oporretan nagoenean. Gogoratzen dut pasa den urtean Sukarrietara zurekin joan nintzenean. Oso pozik nengoen zurekin lo egin ahal izango nuelako. Baina gaueko mahai txikiaren tiradera batean zu ahaztu zintudan. Etxera itzuli nintzenean eta maletan ez zeundela konturatu nintzenean, asko beldurtu nintzen, baina amak Sukarrietara deitu zuen, eta zorionez zu aurkitu eta etxera ekarri zintuzten. Beno, agurtzeko ordua heldu da; muxu asko bidaltzen dizkizut, gaua arte. AGUR !!!!!!!!!!!!!!!
Yelena 2
Kaixo Jessie, Toy Storyko nire panpin polita: Zelan zaude? Orandik gogoratzen dut erosi zintudanean: 2010ko udan izan zen, abuztuan. Londresen nengoen eta “Harrods” izeneko merkataldegira sartu nintzen nire ama, ahizpa eta nire bi lehengusuekin. Eskaileretatik igo eta jostailu dendan sartu nintzen, eta han apal batean ikusi zintudan, kaxa batean sartuta. Egunak pasa ondoren, nire amari eskatu nion zu erostea; azkenean berak esan zidan nire urtebetetzea irailan zenez, erosiko zintuela opari bezala. Londresen azken egunean, goizean, “Harrods”era abiatu ginen eta han ikusi zintudan; apalaren atzean zeunden. Zu erosi eta ordu batzuk geroago, aireportura joan ginen. Etxera ailegatzerakoan, zu eta Woody, Toy Storyko beste panpin batekin, jolastu nuen. Orain kasu handirik ez dizut egiten, eskolaz kanpoko ekintzak eta etxerako lanak egiten zurekin jolastea ahazten zaidalako, barkatu. Nik erosi zintudan Toy Storyko filmako nire pertsonai gogokoena zarelako. Asko gustatzen zait zure arropa eta bizkarrean daukazun lokarria; tira egiten dizudanean, ingelezez hitz egiten duzulako. Nire logelan, goiko apalean zaude, Woodyren alboan, beti lo egin baino lehenago ikusten zaitut. Niretzat zure ileak oso kolore polita dauka, gorria delako eta ilekorda bat daramazulako, hori koloreko begizta txiki batekin lotuta. Gogoratzen dut egun batean kalera eraman zintudala nire lagunak zu ikusteko; denok oso polita zinela esaten zuten, egia esaten zuten. Nire lehengusuak “Buzz Ligthyear” Toy Storyko filmako panpina zeukan eta etxera ekarri zuenean, denbora luzean jolastu genuen, oso ondo pasatu zenuela seguru nago, filmean “Buzz Lightyear” eta zu maiteminduta zaudetelako. Beno, Jessie, agur esan behar dizut; musu asko eta besarkada handi bat, larunbata heltzerakoan zurekin jolastuko dut, hitz ematen dizut
Andrea
3
Kaixo Lagun, txakur maitia: Nola zaude? Ni ondo nago, ikastolan, euskaran saioan. Etxera bueltazen naizenean zurekin jolastuko dut. Gero uhal bat erosiko dizut eta pasiatzera eramango zaitut. Iluntzen denean, etxera bueltatuko gara eta afalduko dugu, zuk zure afaria, eta ez jan nirea! Larunbatean Serantesera joango gara jolastera, bazkaltzera eta oso ondo pasatuko dugu elkarrekin, ez badu euririk egiten! Zure pilota eramango dut berarekin ere jolasteko, asko gustazen zaizulako. Baina lehenengo etxerako lanak egingo ditut. Agian Nerea nire laguna etorriko da bere osabaren txakurrarekin, jolastu dezakezu berarekin eta nik Nerearekin. Gaur ikastolara ailegatu naizenean, elurra egiten hasi da eta ez ziguten uzten parkera joaten, elur asko egiten zuelako eta hotz handia egiten zuelako. Parkera joan beharrean, geletan geratu gara, mahai jolasetara jolasten eta oso dibertigarria izan da niretzat. Otsailaren 17an inauteriak izango dira eta oraindik ezin dizut esan zerez mozorrotuko naizen, baina eguna ailegatzen denean ikusiko nauzu; zu seguru katuz mozorrotuko zaitut. Gustatzen zaizu? Niri bai, baina zuri ziur ezetz. Orain Tamagotxiak modan jarri dira eta nik bat dut, baina nire lagun batek ez du eta uste dut erosiko duela, baina ez nago oso seguru, bere amak ez dio uzten. Gaur ikusi dut zure lagun bat, Yorkshire hori, Laika izenekoa eta bere jabeak esan dit herenegun bere urtebetetzea izan zela eta mendira joan zirela, urtebetetzea ospatzera. Dakizunez, martxoaren 14an zure urtebetetzea izango da eta sorpresa bat egingo dizut, baina ezin dizut kontatu, sorpresa bat delako; leku batera joango gara ospatzera, baina oso ondo portatu behar duzu. Tarta edukiko duzu ere bai, eta berezia izango da, oso polita. Orain etxean zaude aspertuta, baina ni gero joango naiz etxera. Uste dut etxera ailegatzen naizenean aitarekin Zugaztietara joango garela eta ere uste dut elurra egongo dela, zuk beti bezala jango duzu. Gero tripako mina izango duzu eta albaitariak ikusiko zaitu. Baina gero ondo jarriko zara eta zure ohetik altxatuko zara. Beno, gero arte, musu bat. Agur!!!
Nahikari
4
Velar la luna y dormir al sol, no hace pro ni honor . Recomienda el refranero una vida moderada y acorde con las horas del día y la noche. Es costumbre saludable dormir cuando anda la luna en el cielo, y trabajar cuando el sol calienta la tierra. Por eso, el que vela de noche y duerme de día corre el riesgo de enfermar y vivir al contrario que todo el mundo. El refranero dice que no es honorable, porque antiguamente, debido a la falta de iluminación en las calles, se entendía que la noche era, sobre todo, para los ladrones, los maleantes y las gentes de mal vivir.
Uvas y queso saben a beso Hace referencia a estos dos productos que, aunque parezcan distantes y muy distintos, tienen la virtud ser gustosísimos cuando se comen juntos. Por esta razón se dice que saben a beso, porque el beso es el símbolo de lo dulce, suave y agradable.
Obras son amores y no buenas razones Este conocidísimo refrán recuerda que las buenas palabras -las “buenas razones”- no siempre son indicio de buenas acciones. Las palabras deben confirmarse con obras. La sabiduría popular enseña que las palabras se las lleva el viento, y que sólo se puede asegurar cómo es una persona cuando se ven sus acciones, no por lo que dice.
5
Esqueleto Los huesos del cuerpo humano forman el esqueleto. Los antiguos griegos decían skeletós y con esta palabra designaban a las momias o a los restos mortales de una persona. Del griego pasó la palabra al castellano, con la forma que conocemos actualmente: esqueleto. En el cuerpo humano hay nada menos que 208 huesos, algunos tan diminutos como los que forman el oído y otros tan grandes como el fémur.
Pulga La pulga es un insecto saltarín, muy molesto cuando pica; se alimenta de la sangre de otros animales. Se dice que hay personas que han conseguido domar pulgas y durante algún tiempo se vieron farsantes que anunciaban circos con pulgas equilibristas. Los romanos llamaban a este insecto pulex, pero los habitantes de Hispania decían pulica; después pronunciaron pulca y, finalmente, pulga.
Chocolate La palabra chocolate la trajearon los conquistadores españoles de América. Los indios americanos, los aztecas, llamaban al cacao con el nombre de kakawalt, y era considerada una bebida divina que sólo podía tomarse en ceremonias especiales. Sus semillas se utilizaban también a veces como moneda de cambio. El chocolate tuvo mucho éxito en Europa, pero durante algún tiempo estuvo prohibido y hubo quien pensó que era pecado tomarlo. Como su sabor puro era bastante amargo, se mezclaba con azúcar y se aromatizaba con vainilla.
6
His name is Jon Christopher Depp III, he is 42 years old and his birthday is on the 9th June. He was born in Kentucky, USA. In 2003 Johnny Depp played “Capitan Jack Sparrow” in the film “Pirates of the Caribbean”. The film was a fabulous success. In this film Johnny was nominated for an Academy Award for the best actor. Johnny played “Wily Wonka” in the film “Charlie and the chocolate factory” in 2005. In 2006 Johnny Depp took part again in the film “Pirates of the Caribbean: “Deed man’s chest”. Johnny Depp lives in France and in Los Angeles, California. Johnny Depp and actress Vanessa Paradis have two children; “Lily- Rose” and “John”. Daughter Lily-Rose was born on 27th May 1999, and son John was born on 9th April 2002. Johnny Depp has around 13 tattos: “Lily-Rose” (his daughter name) over his heart, “Betty Sue” (his mother name) on his left biceps…
7