INFORMAZIOAN ALFABETATZEN ARAZOETAN OINARRITUTAKO IKASKUNTZAREN BITARTEZ: BIZITZA OSOKO ETENGABEKO IKASKUNTZARAKO BIDEA ERAIKITZEN

Informazioan alfabetatzen PBLren bitartez HUMANITATEAK ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA Arrate Ugalde Izagirre INFORMAZIOAN ALFABETATZEN ARAZOETA

4 downloads 77 Views 344KB Size

Recommend Stories


Ibilian egiten da bidea
Programa Pastoral Febrero 2012 Otsaila Al andar se hace camino / Ibilian egiten da bidea Objetivos para el cuatrienio:2011-2015 Acciones y medios p

ANTONIO ZA VALA ARRANTZALEEN BIZITZA
ANTONIO ZA VALA ARRANTZALEEN BIZITZA """1(, ::JCC?c~ ARRANTZALEEN BIZITZA AUSPOA LlBURUTEGIA (133) EDITORIAL AUSPOA Plaza de Santa Marra, 2 T

Pleno Municipal > Udalaren osoko bilkura
Pleno Municipal > Udalaren osoko bilkura Pleno extaordinario 18 de septiembre Programa y presupuesto de fiestas. Durante este Pleno, al que acudieron

PATXI ONDARRA ERDOZIA: BIZITZA ETA LANAK ( )
PATXI ONDARRA ERDOZIA: BIZITZA ETA LANAK (1925-2005) Sakanako Bakaiku herrian jaio zen 1925eko maiatzaren 19an. Feliziano Ondarra eta Maria Erdozia, b

IRAKURLEAK ERAIKITZEN. Construyendo lectoras y lectores
apirilak 5-6 abril 2016 IRAKURLEAK ERAIKITZEN Construyendo lectoras y lectores IRAKURLEAK eraikitzen III. IRAKURLEAK ERAIKITZEN CONSTRUYENDO LEC

GRUPO TRINI ANGUITA MAITE BENEJAM TERESA FONDEVILLA MARINA TARRUS. Julio 2014 PROYECTO BIZITZA
¿ GRUPO TRINI ANGUITA MAITE BENEJAM TERESA FONDEVILLA MARINA TARRUS Julio 2014 PROYECTO BIZITZA PROYECTO BIZITZA ÍNDICE 1 INTRODUCCIÓN 1 2 VIS

Story Transcript

Informazioan alfabetatzen PBLren bitartez

HUMANITATEAK ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Arrate Ugalde Izagirre

INFORMAZIOAN ALFABETATZEN ARAZOETAN OINARRITUTAKO IKASKUNTZAREN BITARTEZ: BIZITZA OSOKO ETENGABEKO IKASKUNTZARAKO BIDEA ERAIKITZEN

Arrate Ugalde Izagirre

2004ko urtarrila

1

Informazioan alfabetatzen PBLren bitartez

HUMANITATEAK ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Arrate Ugalde Izagirre

AURKIBIDEA

0.- Laburpena

1. or.

1.- Sarrera

2. or.

2.- HUHEZIko Hezkuntza Proiektua (Mendeberri) 3. or. 3.- Prozesu didaktikoa: Arazoetan Oinarritutako Ikaskuntza

8.

or. 3.1.- Arazoetan Oinarritutako Ikaskuntza

8.

or. 3.1.1.- Tutoretza taldeak

11. or.

3.1.2.- Bakarkako lana

14. or.

3.1.3.- PBLri egiten zaizkion kritikak

16. or.

3.2.- Biblioteka eta bibliotekaria Arazoetan Oinarritutako Ikaskuntzan

16. or.

3.2.1.- Biblioteka

17. or.

3.2.2.- Bibliotekaria

18. or.

4.- Informazioan alfabetatzea 20. or. 4.1.- Terminoak argitzen

20. or.

4.2.- Informazioan alfabetizazioa

21. or.

4.2.1.- Goi Mailako Irakaskuntzan informazio sarbide eta erabilerarako gaitasunak 24. or.

2

Informazioan alfabetatzen PBLren bitartez

HUMANITATEAK ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Arrate Ugalde Izagirre

4.3.- Informazioan alfabetatze prozesuan parte hartzen duten agenteak eta prozesua eman ahal izateko bete beharreko

5.-

baldintzak

36. or.

4.3.1.- Fakultateak

37. or.

4.3.2.- Bibliotekariak

38. or.

Arazoetan

Oinarritutako

Ikaskuntza

eta

informazioan

alfabetatzea lotzen

39. or.

6.- Informazioa lortzen eta erabiltzen ikasi: nola ikasi 40. or. 6.1.- Informazioaren sarbide eta erabileraren irakaskuntza unibertsitatean

42. or.

6.1.1.- Informazioan alfabetatzea ikasketa planetan 42. or. 6.1.2.- Informazioan alfabetatzea ikasketa planetik kanpo 44. or. 7.- Proposamena

45. or.

7.1.- Sekuentzializazio proposamena: adibide bat 48. or. 7.1.1.- Lehenengo ikasturtea 48. or. 7.1.2.- Bigarren ikasturtea 7.1.3.- Hirugarren ikasturtea 59. or. 3

54. or.

Informazioan alfabetatzen PBLren bitartez

HUMANITATEAK ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Arrate Ugalde Izagirre

7.1.4.- Hirugarren ikasturtean zehar burutu beharreko proiektua

63. or.

8.- Ondorioak

64. or.

9.- Bibliografia

66. or.

KOADROEN AURKIBIDEA 1. koadroa: informazio gero eta zabalagoa eta teknologia gero eta konplexuagoa erabiltzeko informazio trebeziak 22. or.

4

Informazioan alfabetatzen PBLren bitartez

HUMANITATEAK ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Arrate Ugalde Izagirre

0. LABURPENA Gaur egun etengabe ematen diren aldaketek gizabanakoak bizitza osoan zehar ikasteko (lifelong learning) gai izatea eskatzen dute. Hau posible izan dadin ikasleek ikasten ikasi behar dute. Bizitza osoan zehar modu autonomoan ikasteko, hau da, ikasten ikasi duten ikasleak sortzeko, Mondragon Unibertsitateak Mendeberri proiektua jarri du martxan. Proiektu honek, besteak beste, konpetentzietan oinarritutako curriculuma du bere oinarrian eta zeharkako konpetentzien garapena bilatzen du, adibidez, komunikazio eraginkorra, arazoen ebazpena eta ikasten ikastea. Mendeberri proiektuaren helburuak lortzeko Arazoetan Oinarritutako Ikaskuntza (PBL) erabiltzeko asmoa du Mondragon Unibertsitateak. Arazoetan Oinarritutako metodologiak ikasleak euren ikasketak bukatzerakoan duten jakintza teorikoa praktikan jartzeko gai izan daitezen bilatzen du. Horretarako ikasleak tutoretza talde txikietan egiten dute lan. Talde hauetan elkartzen direnean ikaskuntza prozesuari hasiera emango dioten arazoen inguruan aritzen dira. Tutoretza talde hauetan ikasleek aurkeztutako arazoaren nondik norakoak azaltzen saiatzen dira euren aurrezagutzak erabiliz. Eztabaida honetan sortutako arazo eta galderak, ikaskuntza helburu bihurtzen dira, eta baita hurrengo saio tutoriala heldu bitartean ikasleek egingo duten lan pertsonalaren gida ere. Lan pertsonal hau burutzean, ikasleek esku- artean duten kasua argitzen lagundu ditzaketen baliabideak aurkitu eta erabiltzen dituzte. Lan pertsonal honetan aurkitu eta ikasitakoa, hurrengo saio tutorialean jakinaraziko diete euren ikaskideei, denen artean aurkitutako guztiaren sintesi bat egiten saiatuko dira eta, sakontzen jarraitzea beharrezkoa ikusten badute, hurrengo saiorako egin beharreko lanaren nondik norakoak zehaztuko dituzte. Metodologia honek ikasleak euren ikaste prozesuaren protagonista nagusi bilakatzen ditu. Honetaz gain, informazioa bilatu, aukeratu, erabili eta sortzeko aukera ere eskaintzen die.

5

Informazioan alfabetatzen PBLren bitartez

HUMANITATEAK ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Arrate Ugalde Izagirre

Azken honek lotura zuzena du informazioan alfabetatzearekin, alfabetizazio mota hau informazioa ikaskuntzan, ikerketan edo lanean modu eraginkorrean aurkitu, erabili eta komunikatzeko behar diren konpetentzia, jarrera, ezagutza eta baloreekin lotuta baitago. Horrela, Mendeberri proiektuak zeharkako konpetentziei ematen dien garrantzia kontutan hartuta eta Arazoetan Oinarritutako Ikaskuntzak eskaintzen duen aukera aproposa erabiliz, posible da Mondragon Unibertsitateko HUHEZIko ikasleek informazioan alfabetatuak izatea lortzera bideratutako proposamen bat egitea.

6

Informazioan alfabetatzen PBLren bitartez

HUMANITATEAK ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Arrate Ugalde Izagirre

1.- SARRERA Gure gizartean gero eta azkarrago ematen diren aldaketa ugariak hezkuntza eredu berri bat eskatzen dute. Hezkuntza eredu berri honek ikasleak bizitza guztian zeharreko ikaskuntzarako (lifelong learning) prestatzea izan beharko du ezaugarri nagusienetariko bat. Hau da, hezkuntza eredu honek ikasleek ikasten ikastea eta ikaste- irakaste prozesuan informazioa modu egokian erabiltzea ahalbideratu beharko du. Fosmire eta Macklin- ek (2002) esanetan, ez da bat ere erraza informazioa modu egokian lortu eta erabiltzeko behar diren trebeziak edozein ikaslerentzat oso garrantzitsuak direla sinistaraztea. Ikasle askok edozein informazio interneten aurkitu daitekeela uste dute eta bibliotekak eta beste informazio iturri batzuk alde batera uzten dituzte. Euren ustetan ez dute inongo arazorik informazioa modu zuzenean erabiltzeko baina, errealitatean, euren bilaketak eta kontsultatutako iturriak azalezkoak izaten dira gehienetan. Bestalde, fakultate askok nahastu egiten dituzte alfabetizazio teknologikoa eta informazioan alfabetizazioa eta, hori dela eta, ez dituzte ikasleak laguntzen informazioaren sarbide eta erabilerarako behar dituzten trebeziak garatzen. Mondragon Unibertsitateak Mendeberri proiektua jarri du martxan gure munduan ematen diren egoera berriei aurre egiteko. Lan honetan, lehenik eta behin, Mondragon Unibertsitatearen proiektu honen nondik norakoak azalduko dira, gero Mendeberrik proposatzen duen Arazoetan Oinarritutako Ikaskuntza zertan datzan zehazteko. Jarraian, informazioan alfabetatzea zer den, zein konpetentzia hartzen dituen bere gain eta unibertsitate munduan ze inplikazio dituen azalduko da. Konpetentziei dagokien atal honetan (4.2.1. atala, 24- 36 or.) Estatu Batuetako Association of College and Research Libraries (ACRL/ALA) erakundeak 2000. urtean goi mailako irakaskuntzan informazio sarbide eta erabilerarako trebezien inguruan argitaratutako normaren itzulpena agertzen da. Informazioan alfabetizazioa oso gai berria dela eta euskaraz ez dagoela normalizatuta kontutan harturik, norma hau euskaratu da lan honetan. Garatuko den gaia ondo ulertzeko

7

Informazioan alfabetatzen PBLren bitartez

HUMANITATEAK ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Arrate Ugalde Izagirre

aipatutako norma ezagutzea ezinbestekoa denez eta horrelako informazioa euskaraz egotea hizkuntzaren normalkuntzan aurrerapauso txiki bat izan daitekeelakoan, itzulpen lan hori proiektu honetan barneratzen da. Arazoetan Oinarritutako Ikaskuntza eta informazioan alfabetatzearen arteko lotura argitu eta gero, azken hau unibertsitatean lantzeko dauden modu ohikoenak zeintzuk diren azaltzen da, Mendeberri proiektuaren barnean eta Arazoetan Oinarritutako Ikaskuntza erabiltzen duen Mondragon Unibertsitateko HUHEZIk informazio sarbide eta erabileraren inguruko formazioa emateko proposamen bat luzatuz bukatzeko. 2.- HUHEZIKO HEZKUNTZA PROIEKTUA (Mendeberri) Azken urte hauetan hainbat aldaketa eman dira gure gizartean. Aldaketa hauek ez dute etenik eta gero eta azkarrago gertatzen dira. Hauek bizitzako hainbat esparrutan duten islada argia da, adibidez, teknologian, ekonomian eta gizartean. Horrela, irakaskuntzan ere aurkitzen ditugu aipatutako aldaketek sortzen dituzten ondorioak. Lehenik eta behin, irakaskuntzak etenik gabeko aldaketa azkar hauetara moldatzeko duen beharra aipa dezakegu. Modu honetan, eta konpetentzia teknikoa beharrezkoa izaten jarraitzen duela ahaztu gabe, nahikoa ez dela hartu beharko du kontutan irakaskuntzak. Hori dela eta, harreman sozialekin eta kooperazioarekin zerikusia duten konpetentziak garatzen lagundu beharko die ikasleei. Honetaz gain, momentu bakoitzean behar duten informazioa erabiltzen, hautatzen eta baloratzen ikasi beharko dute ikasleek, informazioaren mugimendu eta gordeketaren inguruan ematen ari den garapen ikaragarriari aurre egin ahal izateko eta jakintzaren gizartean murgiltzeko prestatuta egoteko. Arestian aipatu bezala, aldaketa hauek irakaskuntzan orokorrean eta, guri dagokigun kasuan, hau da, irakaskuntza unibertsitarioan zehazki, berrikuntzak ematea eskatzen dute. Horrela, formazio sistema berriek irakaskuntza bizitza osoan zehar ematen den orokortasun

8

Informazioan alfabetatzen PBLren bitartez

HUMANITATEAK ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Arrate Ugalde Izagirre

bat bezala ulertu behar dute eta, hori dela eta, euren oinarrian honako lau arloak izan beharko dituzte (Delors,1996): -

Ezagutzen ikasi: honek ikasten ikastea suposatzen du. Hau da, ulermenerako, informazioa lortzeko eta hautatzeko mekanismoak jasotzearekin lotuta dago.

-

Egiten ikasi: norberaren ezagutza ingurunean eragiteko erabiltzeko ahalmena suposatzen du. Etengabeko aldaketan dagoen gaur egungo gizartean, norberaren ezagutza testuinguru aldakor horretan era egokian erabiltzearekin lotuta dago.

-

Elkarrekin bizitzen ikasi: besteekin elkarlanean aritzen ikasi. Aniztasuna aberastasun bezala ulertzean datza. Hau da, besteak ezagutu behar dira eta euren tokian jartzeko gai izan, kontutan harturik besteak ezagutzeko derrigorrezkoa dela bakoitzak bere burua ezagutzea.

-

Izaten ikasi: gizabanakoari bere burua ezagutzeko eta erabakiak askatasunez hartzeko tresnak eskaintzean eta bere garapen osoa ahalbideratzean datza.

Lau arlo hauetaz gain, ekiten ere ikasi beharko lukete (“aprender a emprender”) XXI. mendeko ikasleek (“… la dinámica de nuestra época exige que los graduados universitarios que han tenido el privilegio de recibir la mejor educación, en las mejores instalaciones del país- contribuyan a la creación de empleo y al bienestar de los demás”. 1998, 316. or.) Oinarri hauetatik abiatuz, Mondragon Unibertsitateak Mendeberri proiektuaren bidez martxan jarriko duen formazio modelo berriak honako ezaugarri hauek izango ditu (Mondragon Unibertsitatea, 2001): -

Ezagutza ezberdinen arteko konbergentzia eta elkar- harremana, ekintza konpetentzia globalagoen garapena ahalbideratzeko, gure gizarteak arlo ezberdinen inguruko jakintzen transferentzia dinamikoa eta aurrerapen zientifiko eta teknologikoak jaso eta egoera anitzetan erabiltzeko estrategien garapena eskatzen baitu.

-

Ikaskuntza

eta

lanaren

arteko

harremana,

testuinguratutako edukiak jasotzea ahalbideratzeko.

9

errealitate

profesionalean

Informazioan alfabetatzen PBLren bitartez

HUMANITATEAK ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Arrate Ugalde Izagirre

-

Pertsonaren garapen osoa bilatuko du. Hau da, pentsamendua eta ekintza komunitatearen balio estrategikoekin batera integratzeko gai diren pertsonak lortzen saiatuko da.

-

Gizabanakoek komunitatearekiko konpromezua izatea bilatuko du. Horrela, unibertsitatea ikasleengan kolektibitatearen ongizatearen alde eta, ondorioz, gizabanako bakoitzarenaren alde, lan egiteko beharra sortuko du.

-

Malgua izango da. Ikasle, testuinguru eta aldaketa ezberdinei adaptatzeko gai den unibertsitatea izango da.

-

Eskuragarria izango da. Gizarte osoari irekita egongo da eta behar ezberdinei aurre egingo die.

-

Ikaskuntzarako hezkuntza sustatuko du. Horrela, ikasleen autonomia bultzatuko du, ikasle horiek euren bizitza osoan zehar euren formazioa eguneratzeko eta sakontzeko gai izatea bilatuz.

-

Hezkuntza

eleanitza

eskainiko

du,

identitate

kultural

eta

komunikazio

unibertsalaren beharrei aurre egingo diena. -

Teknologia berriek eskaintzen dituzten abantailak bere egunerokoan eta garapenean erabiliko ditu.

-

Ikerkuntza- akzioa, hau da, aurrera egiten eta hobetzen lagunduko duen ikerkuntza sustatuko du.

-

Gizabanako proaktiboak sortzea izango du helburuetariko bat. Horrela, autogestioan eta auto- antolaketan oinarritutako formazioa indartuko du.

Ezaugarri guzti hauek beteko dituen hezkuntza modeloa abian jarriko da Mendeberri proiektuaren bidez, gizarteak dituen eskaerak eta beharrak betetzeko asmoz. Orain arte aipatutako guztiaz gain, hau da, gure gizartean etengabe ematen ari diren aldaketei

erantzuna

emateaz

gain,

Mendeberri

proiektuak

MUko

komunitate

unibertsitarioak proposaturiko eginbeharra betetzea ere badu helburu (Retegi, 2001): “La misión primordial de Mondragon Unibertsitatea es conseguir una formación integral de calidad para sus alumnos mediante una participación activa de los mismos en su

10

Informazioan alfabetatzen PBLren bitartez

HUMANITATEAK ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Arrate Ugalde Izagirre

proceso formativo, que les permita afrontar con garantías de éxito los retos que les plantea la transformación actual del mundo empresarial y del entorno social en general. Esta formación integral incorporará además de los conocimientos técnico- científicos necesarios, capacidades y competencias basadas en la ética del trabajo, la solidaridad, la actitud autogestionadora (proactiva) de su propio destino, que busque un equilibrio entre el desarrollo personal y comunitario y en general los valores derivados del pensamiento cooperativo.”(2001, 15. or.) Horrela, honako modu honetan definitzen da Mendeberri proiektuaren helburu nagusia : “Realizar la Reingeniería del proyecto educativo de Mondragon Unibertsitatea introduciendo en el mismo además de los conocimientos técnicos específicos de las titulaciones, aspectos relacionados con competencias de acción y valores, con el fin de responder a la sociedad en todo aquello que demanda, utilizando todo el potencial de las nuevas tecnologías de la información y la comunicación.” Helburu hau betetzeko hezkuntza proiektua elkarren artean osagarriak diren hiru esparrutan oinarritzen da: konpetentziak, eleaniztasuna eta baloreak. Hiru oinarri hauekin batera, komunikazio eta informazio teknologien erabilera berritzailea ere aipatu behar da. Horrela, hauek izango dira hezkuntza proiektuaren oinarri nagusiak (MU, 2001): -

Konpetentzietan oinarritutako curriculuma. Curriculum hau garatu ahal izateko, lehenik eta behin, titulu bakoitzaren profil profesionala definituko da. Profil honek konpetentzia espezifikoak (konpetentzia tekniko eta metodologikoak) eta zeharkako konpetentziak (partehartze konpetentziak eta konpetentzia pertsonalak) barneratuko ditu. Konpetentzia hauek horrela definituta izatea eta curriculumean agertzea, orain arte landutako konpetentzia kopurua asko zabaltzen du. Hori dela eta, ikasketa bakoitzean garatu beharko liratekeen konpetentzien markoa zehaztutakoan, ikasleei horiek garatzea ahalbideratuko dieten diseinu curricular, metodologia eta errekurtso didaktiko berriak diseinatu eta frogatu beharko dira, hemendik aurrera guzti horien ebaluaketa eginez. Ikasketa guztietan landuko diren

11

Informazioan alfabetatzen PBLren bitartez

HUMANITATEAK ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Arrate Ugalde Izagirre

zeharkako konpetentziak honako hauek izango dira (Mondragon Unibertsitatea, 2000): o Talde lana o Komunikazio eraginkorra o Arazoen ebazpena o Lidergoa o Erabaki hartzea o Ikuspegi orokorra o Ikasten ikastea -

Baloreen garapena. Baloreen garapenaren bidez oinarri bat eskainiko litzateke gizartean ematen diren aldaketak gaur egungo desorekak gainditu eta gizarte justuagoa eraiki ahal izateko balio dezaten. Horrela, Mendeberri proiektuak oinarri kooperatiboa du eta alderdi sozio- etikoa hiru mailetan garatzea espero du: o Edukietan: ikasleei giza zientzietan eta ezagutza humanistikoetan eduki osagarriak eskainiz, eurek euren lan testuinguruan kokatzeko eta euren zentzu propioa emateko gai izan daitezen. o Metodologian: pedagogia kooperatiboa erabiliz formazio osoan zehar. o Unibertsitateko bizitzan: erabakiak hartzerakoan komunitate unibertsitario guztiaren partaidetza sustatuz.

-

Hezkuntza eleanitzaren garapena. Globalizazioak mugikortasuna dakar eta, azken honek, konpetentzia linguistikoaren beharra. Hori dela eta, eta Mondragon Unibertsitateak euskararekin duen konpromezua ahaztu gabe, hezkuntza eleanitza suspertuko da. Horrela, ikasleek hiru hizkuntzatan (euskaraz, gazteleraz eta ingelesez) konpetentzia linguistikoa lortzea bilatuko da. Hau egiteko, hizkuntza edukien bitartez lantzen duten metodologiak (content-based teaching) erabiliko dira.

-

Informazio eta komunikazio teknologia berrien erabilera. Teknologia hauek unibertsitateko kideen arteko komunikazioa ahalbideratzeko, ikaste prozesuaren eta edukientzat euskarri bezala eta ikaste prozesurako laguntza eta errekurtso bezala erabiliko dira.

3.- PROZESU DIDAKTIKOA: ARAZOETAN OINARRITUTAKO IKASKUNTZA

12

Informazioan alfabetatzen PBLren bitartez

HUMANITATEAK ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Arrate Ugalde Izagirre

Aurreko puntuan aurkeztutako Mendeberri Proiektuaren helburuak lortzeko, beste hainbat bitartekariekin batera, Mondragon Unibertsitateak Arazoetan Oinarritutako Ikaskuntza (PBL) erabiltzeko asmoa du. Munduan guztian zehar hainbat dira PBL erabiltzen duten unibertsitateak: besteak beste, McMaster Unibertsitatea Kanadan (Block, 1997), New Mexicoko Unibertsitatea eta Harvard eta Sherbrooke Unibertsitateak Estatu Batuetan (Albanese eta Mitchell, 1993). Dena den, Mondragon Unibertsitateak oinarri bezala hartutakoa eta atal honetan deskribatuko den lan egiteko era Maastricht-eko Unibertsitateak

erabiltzen duen

metodologian (Moust, Bouhuijs eta Schmidt, 2001) oinarritutakoa da. 3.1.- ARAZOETAN OINARRITUTAKO IKASKUNTZA Unibertsitateaz hitz egiterakoan, gutariko askok ehun ikasle baino gehiago ikaragarri handia den ikasgela baten jarrita irudikatzen ditugu. Ikasle guzti hauen aurrean, gelditu gabe hizketan ari den irakasle bat ikusten dugu. Irakasle honek bere jakintza transmititzen du eta, bere aurrean dauden ikasleak, burua paperetik jaso gabe apunteak hartzen dihardute. Horrela, ikasketa unibertsitarioak bukatzerakoan, gerta daiteke, ikasle horiek, dagoeneko profesionalak direnak, euren formazio unibertsitarioan zehar jasotako hainbat eduki praktikan jartzerakoan arazoak izatea. Hau da, ez dira gai teorian ikasitakoa errealitatean era egokian aplikatzeko. Horrelako egoerak ahalik eta gutxien gerta daitezen, unibertsitatean beste modu batean egin behar da lan. Eta Arazoetan Oinarritutako Ikaskuntza deskribatutako egoerei aurre egin nahi dien lan egiteko modu alternatibo bezala defini daiteke. PBLn oinarritutako curriculum baten bitartez lan egiten duten ikasleek tutoretza talde txikietan elkartzen dira ikaskuntza prozesuaren hasiera izango diren arazoen inguruan aritzeko. Tutoretza talde hauetan ikasleek aurkeztutako arazoaren nondik norakoak azaltzen saiatuko dira euren aurrezagutzak erabiliz. Eztabaida honetan sortutako arazo eta galderak, ikaskuntza helburu bihurtuko dira, eta baita hurrengo saio tutoriala heldu bitartean ikasleek egingo duten lan pertsonalaren gida ere. Lan pertsonal hau burutzean,

13

Informazioan alfabetatzen PBLren bitartez

HUMANITATEAK ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Arrate Ugalde Izagirre

ikasleek esku- artean duten kasua argitzen lagundu ditzaketen baliabideak aurkitu eta erabiliko dituzte. Lan pertsonal honetan aurkitu eta ikasitakoa, hurrengo saio tutorialean jakinaraziko diete euren ikaskideei, denen artean aurkitutako guztiaren sintesi bat egiten saiatuko dira eta, sakontzen jarraitzea beharrezkoa ikusten badute, hurrengo saiorako egin behar den lanaren nondik norakoak zehaztuko dituzte. Bi saio tutorialen artean, hau da, ataza konkretu baterako ikaskuntza helburuen ezarpenaren eta azken txostenaren artean, eta ikasleen lana osatzeko helburuarekin, hitzaldiak, saio praktikoak eta jarraipen saioak egoten dira (Mondragon Unibertsitatea, 2003). Hitzaldi eta saio praktikoetan ikasle guztiek hartuko dute parte. Hitzaldiak lantzen ari den arazoaren edukiaren ingurukoak izango dira eta bertan arazo zehatz batekin lotuta dagoen gaia azaldu eta aztertuko da aditu baten hitzaldiaren bitartez. Hitzaldi hauetan ikasleek galderak egiteko aukera ere izango dute. Bestalde, arazoarekin lotutako alderdi praktikoak lantzea ahalbideratuko duten saio praktikoak ere egongo dira. Jarraipen saioei dagokienez, taldearen jarraipena egitea izango dute helburu. Saio hauetan tutoretza saioetan gertatutakoak (gatazkak,...) izango dira mintzagai. Arestian azaldu bezala, ikaskuntza metodologia honen abiapuntua arazo bat da. Lantzeko aurkezten diren arazoak mota ezberdinetakoak eta gai ezberdinen ingurukoak izan daitezke. Dena den, orokorrean, fenomeno baten deskribapena bezala aurkezten dira. Ikasleei euren ikaste prozesua abiatzeko eskaintzen zaizkien arazoak aproposak izan daitezen, zazpi printzipio bete beharko dituzte (Dolmans, Snellen- Balendong, Wolfhagen, Van Der Vleuten, 1997): -

Euren edukiak aproposak izan behar dira ikasleen aurrezagutzetarako.

-

Ikaslea bere elaborazio propioak egitera bultzatzen duten hainbat pista izan behar dituzte.

-

Ahal den neurrian, etorkizun profesionalean erreala izango den testuinguru baten kokatu behar dira.

-

Kontzeptuak testuinguru errealetan aurkeztu behar dira ikasleek jakintza berria aurreko jakintzarekin integratu dezaten errazteko.

14

Informazioan alfabetatzen PBLren bitartez

HUMANITATEAK ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Arrate Ugalde Izagirre

-

Auto- ikasketa estimulatu behar dute.

-

Ikasleentzat interesgarria den gaien ingurukoak izan behar dira, honek irtenbide ezberdinen inguruko euren arteko eztabaida erraztuko baitu.

-

Ikasketen helburu bat edo gehiagorekin lotuta egon behar dira.

Behin arazoa jasota, ikasleek teoria, printzipio eta norma ezberdinen ikuspuntutik analizatu beharko dute fenomenoa eta eskainiko zaizkien beste fenomeno batzuekin harremanak aurkitu. Hau egiteko, arestian aipatu bezala egingo da lan, jarraian azalduko diren zazpi urratsak jarraituz (Moust, Bouhuijs, eta Schmidt, 2001. Schmidt, 1983): 1.- Ezezagunak edo nahasgarriak diren hitzak eta kontzeptuak argitu. Lehenengo pausu honetan testuan ager daitezkeen lexiko arazoak konpondu egiten dira eta taldekide guztiek arazoa eta bere landu beharreko gaia modu berean ulertzen dutela egiaztatzen da. 2.- Arazoa definitu. Ikasle guztiek argi adostu behar dute aurkeztutako zein fenomenok behar duen azalpen bat eta ematen den informazioaren atal ezberdinen artean egon daitezkeen harremanak. 3.- Arazoa aztertu. Urrats honetan, ikasle guztiek, euren aurrezagutzetatik abiatuta, proposaturiko arazoa, irtenbide alternatiboak eta irtenbide hauek aurkitzeko bide posibleen inguruan duten iritzia plazaratzeko aukera izango dute, adibidez, ideia zaparrada baten bidez. Ez da komeni proposamen ezberdinen arteko eztabaida sortzea urrats honetan. Aldiz, proposamen guztiak arbelean jasotzea interesgarria izango litzateke. 4.- Analisiari egindako ekarpenak sailkatu. Aurreko pausuan agertutako ideiak modu kritikoan eztabaidatu eta euren arteko harremanak argitzen dira momentu honetan. Ikasle guztiek harreman hauek argi ikus ditzaten komenigarria litzateke diagrama edo eskema baten antolatzea. Lan honen bidez ikusiko da oraindik ondo ulertzen ez den informazioa zein den eta gaiaren inguruan taldekideek agertzen dituzten kontraesanak eta ikuspuntu ezberdinak. 5.- Ikaste xedeak definitu. Arazoa analizatzerakoan agertutako galderetatik abiatuta definitzen dira ikaste xedeak. Hauek definitzerakoan, taldeak bere ikaskuntza nondik nora joango den definitzen ari da, hauek izango baitira bakarkako lana gidatuko duten xedeak

15

Informazioan alfabetatzen PBLren bitartez

HUMANITATEAK ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Arrate Ugalde Izagirre

eta baita hurrengo saioan eztabaidatuko dena ere. Hori dela eta, oso garrantzitsua da ikaste xede apropos eta konkretuak definitzea. 6.- Bakarkako ikasketa. Bi saio tutorialen artean, ikasleek bakarkako lana burutzen dute. Epe honetan, eta beti taldeak erabakitako ikaste xedeak ahaztu gabe, ikasleek informazio iturri ezberdinak kontsultatu eta gaiaren inguruan informazioa batuko dute. 7.- Informazio berria taldekideekin amankomunean jarri, ebaluatu eta ondorioak atera. Ikasleek bakarkako lanaren bitartez jasotako informazioa amankomunean jarriko dute eta iturri ezberdinetan jasotako informazioen arteko loturak aurkitzen saiatuko dira. Ikasle bakoitzak berak jasotako informazioaren laburpen bat egingo du, honek jakintza berria hobeto ulertzen lagunduko diolarik. Pausu honetan aurreko saioan adostutako ikaste xedeak aproposak izan diren edo ez ebaluatuko da eta, interesgarria ikusten bada, informazio berritik abiatuta hurrengo saioa bitartean landuko diren ikaste xede berriak aukeratuko dira. Azaldutako prozesu honetan ikus daitekeenez, ikasleek euren ikaste prozesuaren inguruko hainbat erabaki hartzen dituzte (arazoa definitzerakoan, ikaste xedeak definitzerakoan,...). Honek ikasleek prozesu horretan duten inplikazioa areagotzea ekartzen du, motibazioa indartuz. Honetaz gain, literaturan aurkitutako informazioa kasu konkretu batean aplikatzeko aukera ere izaten dute ikasleek, ikasitakoa kontestu berrietan aplikatuz. 3.1.1.- TUTORETZA TALDEAK Arestian aipatu bezala, PBLn ikasleek tutoretza taldeetan egiten dute lanaren atal garrantzitsu bat. Tutoretza talde hauetan ikasleek ideiak eta informazioa elkartrukatzen dituzte eta elkarrekin egiten dute lan emandako gai baten inguruan zerbait berria ikasteko helburu amankomunarekin. Modu honetan, ikasleek metodologia kooperatibo baten bidez eramaten dute aurrera euren ikaste prozesua, Mendeberri proiektuaren oinarri den baloreen garapenerako aukerak izanik. Guzti hau dela eta, tutoretza talde hauek ez dira oso handiak izaten. Moust, Bouhuijs eta Schmidten (2001) esanetan, talde txikietan lan egitea guztiz onuragarria da arazoak nola analizatu ikasteko.

16

Informazioan alfabetatzen PBLren bitartez

HUMANITATEAK ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Arrate Ugalde Izagirre

Tutoretza taldeetan kide guztiak eta euren ekarpenak beharrezkoak eta garrantzitsuak direla argi utzi eta gero, talde hauetan ikasle ezberdinek eta tutoreak rol konkretu batzuk betetzen dituztela esan beharra dago (Moust, Bouhuijs eta Schmidt, 2001, Van Til, Van Der Heijden, 2000): -

Solasaldiaren liderra. Paper hau ikasle ezberdinek beteko dute modu txandaka. Lider honen eginbeharrak solasaldia moderatzea, ikasleen arteko interakzioak eta kooperazioa kudeatuz, eta lan giroa sortzea izango dira. Honetaz gain, saioak zazpi urratsen metodologiaren araberako estruktura logikoa jarraitzen duela egiaztatuko du. Modu honetan, saio tutorialaren liderrak saioa modu aproposean eta aberasgarrian gerta dadin ahalbideratzen du.

-

Idazkaria: paper hau betetzeko ere ikasleak txandakatu egingo dira. Tutoretza saioan zehar aipatutako ideia garrantzitsuak idatziz jasoko ditu idazkariak eta ideia horiek laburpen, eskema edo beste edozein antolaketa modu erabilgarrian antolatzen saiatuko da.

-

Talde kidea: talde kideak euren artean komunikatzen dira eta euren ideia, pentsamendu, ikuspuntu eta emozioak konpartitzen dituzte. Komunikazio honen bitartez, gai baten inguruan duten jakintza indibiduala zabaldu egiten dute.

-

Tutorea: tutoretza taldeetan, ikasleez gain, tutore batek ere hartzen du parte. Tutore honen eginbeharrak ikasleen ikaste prozesua estimulatzea eta elkar- lana suspertzea dira. Eginbehar hauek betetzeko tutoreak ikasleen ekintzak behatzen ditu, euren lanaren inguruko galderak egiten dizkie eta lana ondo burutu dezaten laguntza eskaintzen die (Moust, Bouhuijs eta Schmidten, 2001). Adibidez, ikasleen ikaste prozesua estimulatzeko tutoreek ikasleei noizbehinka lantzen ari diren materiala era sakonagoan lantzeko eskatuko die. Edo ikaste prozesua eraginkorragoa izan dadin, tutoreak ikasleek duten pentsatzeko eta lan egiteko era antzemateko gai izango dira. Honetaz gain, tutoretza taldeetan lan kooperatiboa eman dadin tutoreak honako hauek izan behar ditu kontutan (Moust, Bouhuijs eta Schmidten, 2001): taldeko ikasle bakoitzak taldean duen parte hartzea, lan egiteko era metodologikoa den ala ez, tutoretza taldean ematen diren eztabaidetan taldeko ikasle guztiek parte hartzeko aukera izaten duten ala ez, liderrak bere rola nola betetzen duen eta

17

Informazioan alfabetatzen PBLren bitartez

HUMANITATEAK ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Arrate Ugalde Izagirre

gainontzeko talde kideek liderrak bere rola bete dezan ahalbideratzen duten. Tutoreak tutoretza taldearen saioetan landuko diren edukiak eta emango diren prozesuak planifikatu eta ebaluatuko ditu taldearen funtzionamendua ahalik eta eraginkorrena izan dadin. Aipatu beharra dago ere, tutoreek tutoretza taldean nola parte hartu jakiteaz gain, noiz egin behar duten eta noiz ez jakin behar dutela. Talde hauetan tutore lanetan aritzen diren pertsonen profil profesionalaren inguruan eztabaida handia dago, iritzi kontrajarriak baitaude. Albanese eta Mitchell-en (1993) esanetan, aditu diren tutoreak PBL talde txikietan lan egiterakoan, ez adituak baino direktiboagoak izaten dira baina ez adituak baino gehiago laguntzen dituzte ikasleak garrantzitsuak diren edukiak identifikatzen eta prozesuan egiten dituzten akatsak konpontzen. Gaian adituak ez diren tutoreak aldiz, askatasun handiagoa ematen diete ikasleei euren ikaskuntza prozesua antolatzeko, baina bakarkako ikaskuntza prozesu horretan eman daitezkeen zenbait gaizki ulertu argitu gabe gelditzeko aukera gehiago ematen dira mota honetako tutoreekin. Bestalde, Schmidt eta Moust-ek (1995) eginiko ikerketa baten arabera hiru dira tutoreek izan behar dituzten trebeziak. Batetik, lantzen ari den gaiaren inguruko ezagutza minimo bat. Bestetik, ikasleen lanean modu errealean inplikatzeko gogoa. Bukatzeko, ikasleek uler dezaketen hizkuntza erabiltzea. Aipatutako guztia kontutan hartuta, tutore onek ikasleekin komunikatzeko gaitasuna eta arloaren inguruko ezagutza izan behar dutela esan dezakegu. Tutoretza talde txikietan lan egiteak hainbat trebezia garatzeko aukera ematen du. Horrela, adibidez, ikaste xedeak kontsensu bidez erabaki beharrak negoziaketaren nondik norakoak ezagutu eta erabiltzera behartzen ditu ikasleak. Edo, norberak bakarkako lanean jasotako informazioa ikaskideei modu ulergarrian, ahoz eta denbora murritzean jakinarazi beharrak, informazioa estrukturatzera, laburtzera eta irakurritakoa ulertzera behartzen ditu ikasleak. Hauetaz gain, hona hemen tutoretza taldean lan egiteak garatzen laguntzen dituen beste hainbat trebezia:

18

Informazioan alfabetatzen PBLren bitartez

HUMANITATEAK ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Arrate Ugalde Izagirre

-

Arazo bat arazo txikiagoetan zatitzen ikastea.

-

Ideiak modu errazagoan formulatzen ikastea.

-

Zerbait berria ikasterakoan aurrezagutzak erabiltzen ikastea.

-

Komunikazio trebeziak garatzen laguntzea (entzute enpatikoa, feedback egokia,...).

-

Taldean lan egiten ikastea.

-

Erabiltzen den metodologia modu kritikoan analizatzen ikastea.

Guzti hau, erraz lotu daiteke Mendeberri proiektuak dituen oinarrietako batekin: konpetentzien garapenarekin, hain zuzen ere. 3.1.2.- BAKARKAKO LANA Arazoetan oinarritutako metodologia praktikan jartzerakoan ematen diren pausoen artean, ikaste xedeak definitu eta gero, eta hurrengo saio tutoriala bitartean, bakarkako lanari ekiteko momentua da. Lehenengo aldiz Arazoetan Oinarritutako Metodologiaren bitartez ikasten duten ikasleei apur bat gogorra suertatzen zaie metodologia hau. Metodologia honek ikasleak euren ikaste prozesua modu autonomoan antolatzeko (lan pertsonalerako ordutegi propioa antolatu behar dute, ikasketa iturriak aukeratu,...) gai izatea eskatzen du. Horrela lan egiteak “ikasten ikastea” eskatzen du, norberak erabiltzen dituen ikaste estrategiak etengabe ebaluatuz eta hobetuz eta testuinguru berrietara moldatuz. Trebezia hau garatuta izatea oso lagungarria izango da etorkizunean ikasleek euren karrera profesionala hasten dutenean, beraren bitartez ikasleak hainbat arazo konpontzeko gai bihurtzen baitira. Bakarka lan egiterakoan, auto- ikasketarako oso lagungarriak izan daitezkeen honako puntu hauek hartu behar dira kontutan (Moust, Bouhuijs eta Schmidt, 2001):

19

Informazioan alfabetatzen PBLren bitartez

HUMANITATEAK ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Arrate Ugalde Izagirre

-

Ikasteko erabili behar diren baliabide eta iturriak arretaz aukeratu. Eskuartean jauzten den lehenengo gauza irakurtzen hasi beharrean, gomendagarria da lehenago gure ikaste xedeak argitzera eraman gaitzakeen bibliografia,... aukeratzea.

-

Ikasketa prozesua aktiboa izan behar da. Ikasleak ikaste prozesuan inplikatu eta eurek markatutako helburuak lortzeko ahaleginak egin behar dituzte.

-

Ikasketarako erabilitako iturrien bitartez lortutako informazioa norberaren hitzekin laburtu. Honek jasotako informazioa ondo ulertzen den ala ez egiaztatzen, zer ez den ondo ulertu identifikatzen, ideiak antolatzen,... lagundu dezake.

-

Iturri ezberdinak erabili. Honek, informazio baliabide ezberdinak erabiltzeko gai izatea eta hizkuntza ezberdinetan jasota dagoen informazioa ulertu ahal izatea eskatzen du. Honetaz gain, ikasleek erabilitako informazio iturriak ebaluatu ere egin behar dituzte.

-

Ikaste xedeak ez ahaztu. Bakarka lan egiterakoan argi izan behar da momentu oro zein den ikasketaren helburua eta horretan sakondu.

-

Argi apuntatu non dagoen interesgarria den informazioa, iturria berriz erabiltzea beharrezkoa balitz, erraz topatu ahal izateko.

-

Landutako ideia nagusiak idatziz jaso. Informazio ezberdinen arteko harremanak ezartzen saiatu eskema, diagrama,... bidez.

Mendeberri proiektuak bere oinarrian dituen konpetentzien, eleaniztasunaren eta teknologia berrien esparruak eta auto- ikasketarako arestian aipatutako puntuak harreman sendoak dituzte, auto- ikasketarako beharrezkoak diren trebeziak ikasten ikasteko, lan munduan aplikatzeko eta eleaniztasuna eta teknologia berrien ezagutza sustatzeko balio baitute.

3.1.3.- PBLri EGITEN ZAIZKION KRITIKAK Puntu honen hasieran esan bezala, PBLren helburu nagusietariko bat jakintza teorikoa eta praktikoa uztartzea da. Horretarako, testuinguru errealetan kokatutako arazoetatik abiatuta, ikasleek euren jakintza teorikoa eraikitzen dute, beti ere arazo konkretu bati irtenbidea aurkitu nahian, modu honetan, eduki kontzeptualak prozedurazkoekin batera barneratuz.

20

Informazioan alfabetatzen PBLren bitartez

HUMANITATEAK ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Arrate Ugalde Izagirre

Aldiz, irakaskuntza metodo tradizionaletan, ikasleek eduki kontzeptualak modu isolatuan jasotzen jarraitzen dute, prozeduretan arreta gutxi jarriz. Baina, metodologia berritzaile honen emaitzak tradizionalarenak baino hobeak direla baieztatu gabe dago. Colliver-ren (2000) esanetan, PBLren bitartez lan egiten duten ikasleek, era motibagarriagoan eta entretenigarriagoan ikasten dute, baina ezin daiteke esan metodologia honek tradizionalak baino emaitza hobeak ematen dituenik. Bestalde, Henkerrek (1998) hiru arazo nagusi ikusten dizkio PBLri. Bere ustez, metodologia honen bitartez lan egiteak, zaildu egiten die ikasleei irakasle onak identifikatzea. Horretaz gain, PBLk ez ditu irakasleak motibatzen euren jakintza ikasleekin konpartitu dezaten. Bukatzeko, ikasleek metodologia honen bitartez ikasten dutena modu nahiko nahasian ikasi eta gordetzen dute. Dena den, eta hiru arlo hauetan hobekuntzak eman behar direla azpimarratzeaz gain, autore honek, dauden metodologien artean hoberena bezala identifikatzen du PBL.

3.2.- BIBLIOTEKA ETA BIBLIOTEKARIA ARAZOETAN OINARRITUTAKO IKASKUNTZAN Orain arte deskribatutako Arazoetan Oinarritutako Ikaskuntza praktikan jartzerakoan, ikasle eta irakasleen rolak aldatzearekin batera, bibliotekaren eta bibliotekarien papera ere aldatu egiten da. Horrela, PBL erabiliz lan egiten duten unibertsitateetako bibliotekek ezaugarri berezi batzuk izan beharko dituzte eta bertan lan egiten dutenek rol berriak jokatu beharko dituzte.

3.2.1. BIBLIOTEKA Biblioteka batean pentsatzean, orokorrean, liburuz beteta dauden apalategiak sortutako pasiloak dituen egoitza handi eta isil bat irudikatzen dugu. Egoitza honetan, inorekin hitz egin gabe, hau da, bakarka lan egiteko mahiak ere egon daitezke. Honetaz gain, bibliotekan

21

Informazioan alfabetatzen PBLren bitartez

HUMANITATEAK ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Arrate Ugalde Izagirre

dauden liburu eta artikuluak aurkitzea erraztu egin dezakeen ordenadore bat edo beste ikustea ez litzaiguke arraroa irudituko. Baina ohiko biblioteka baten irudi hau ez dator bat Arazoetan Oinarritutako Ikaskuntza aurrera eramaterakoan behar den bibliotekarenarekin, azken kasu honetan biblioteka prozesuko partehartzaile aktiboa bihurtzen baita. Arazoetan Oinarritutako Ikaskuntzaren bitartez ikasten duten ikasleentzat erabilgarria eta probetxugarria izango den bibliotekak bost mota ezberdinetako ezaugarri zehatzak bete behar ditu (Block, 1997): -

Bibliotekaren estruktura fisikoa Arazoetan Oinarritutako Ikaskuntzak sortzen dituen behar bereziei erantzuteko antolatuta egon behar da. Horrela, bibliotekak talde txikietan lan egiteko egoitzak eskaini beharko ditu. Gainera, hainbat informazio iturri ikasleen eskura kokatzeak sortzen dituen espazio beharrak ere asetu beharko ditu. Horretaz gain, eta gaur egun informazioa aurkeztu eta gordetzeko hainbat euskarri ezberdin daudela kontutan harturik, hainbat ordenadore eta ikus- entzumenezko lan- tresna jarri beharko ditu ikasleen eskura.

-

Arazoetan Oinarritutako Metodologia baten bitartez ikasten duten ikasleek egiten duten bibliotekaren erabilerak dituen ezaugarriak kontutan harturik, zerbitzu honen ordutegia zabala izan beharko litzateke. Bestalde, bibliotekak liburuen kontsultaz gain beste baliabide batzuk eskaini beharko lituzke (fotokopiagailuak,...).

-

Curriculumean zehaztutako helburuak lortzea ahalbideratu dezaketen informazio iturriak eskaini beharko ditu. Kontutan hartu beharko da Arazoetan Oinarritutako Metodologia batekin lan egiterakoan, momentu berean hainbat ikasle ezberdin gai berdinaren inguruko bilaketak egiten egongo direla. Honek bibliotekan iturri berdinaren hainbat kopia egotea eskatzen du. Iturri berdinaren kopia ugari egoteaz gain, gai berdinaren inguruko informazio iturri anitzak egotea ere gomendagarria da, ikasleen ikaste estilo ezberdinei erantzun aproposa eskaini ahal izateko.

-

Biblioteka bat Arazoetan Oinarritutako Ikaskuntzaren bitartez ikasten duten ikasleek eta ohiko metodologien bitartez ikasten dutenek konpartitu behar badute, batzuk besteei trabarik ez egiteko behar diren neurriak hartu beharko dira.

22

Informazioan alfabetatzen PBLren bitartez

HUMANITATEAK ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Arrate Ugalde Izagirre

-

Aurreko lau puntutan azaldutakotik, erraz ikusten da AOIrentzat baliagarria izango den biblioteka bat antolatzeak inbertsio garrantzitsua eskatzen duela (iturrien kopia ugariak, ordutegia zabaltzeko langileak,...).

Arazoetan Oinarritutako Ikaskuntzak ikasleak informazio iturri ezberdinak eta anitzak erabiltzera bultzatzen ditu. Maastrichteko Unibertsitateak Arazoetan Oinarritutako Ikaskuntzan ohiko unibertsitate bibliotekaren eskaintza osatzen duen espazio berezi bat sortzea proposatzen du (Universiteit Maastricht, 1999). Espazio honi Study Landscape izena ematen diote. Toki honetan, ikasleek bakarka edo taldean, behar duten informazioa eskura dutela, lan egiteko leku aproposa aurkitzen dute. Study Landscape deritzona, ez da bibliotekan bertan kokatzen baina bibliotekarako sarbide zuzena eskaintzen du. Honetaz gain, giro ezberdineko gelak ere aurki daitezke bertan: kabina indibidualak, hogei pertsonentzat lekua duten gelak, isiltasun osoa, elkarrekin hitz egitea onartzen duten espazioak,... Bukatzeko, sare baten bidez elkarrekin konektatuta dauden ordenadoreak ikasleen eskura jartzen dituen beste espazio bat ere agertzen da toki honetan. 3.2.2.- BIBLIOTEKARIA Ikaste- irakaste prozesua Arazoetan Oinarritutako Metodologia baten bitartez ematen denean, bibliotekarien papera oso garrantzitsua izan daiteke. Horrela, bibliotekariak jokatuko duen rola ezberdina izango da curriculumarekiko duen inplikazioaren arabera. Millerek (2001) Arazoetan Oinarritutako Ikaskuntzan, eta curriculumarekiko izan ditzaketen maila ezberdinak kontutan harturik, bibliotekariek jokatu ditzaketen paperak sei ekintza ezberdinetan banatzen ditu: -

Erreferentzia-mostradorean asistentzia eman: curriculumean integrazio gradu baxuena izango litzateke eta bibliotekariak ohiko metodologietan jokatzen duen paper berdina jokatzean datza. Hau da, bibliotekarien eta ikasleen arteko interakzioak erreferentzia-mostradorean emango lirateke, bibliotekariak ikasleei

23

Informazioan alfabetatzen PBLren bitartez

HUMANITATEAK ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Arrate Ugalde Izagirre

euren ikaskuntza helburuentzat egokiak diren informazio iturriak aukeratzen lagunduz. -

Erreferentzia-mostradorean formazioa eman: kasu honetan, ikasketa planak diseinatzen dituztenek informazioaren erabilera egokia egiteko behar diren trebezien garrantzia onartzen dute. Hori dela eta, ikasketa horien saio batzuk informazioaren inguruko formaziorako erabiltzen dituzte eta saio hauen arduraduna bibliotekaria izaten da. Formazio modu honek baditu abantaila batzuk: bibliotekarien irakasle papera indartzen du, momentu berean ikasle askorengana heltzen da eta ikasle guztiek informazio trebezietan gutxienezko formazio bat jasotzen dutela garantizatzen da. Baina, desabantaila nabaria ere badu. Ikasle taldea oso handia bada, bibliotekariak saio magistrala emateko aukera bakarrik izango du eta ez dago bat ere argi honek izan dezakeen eraginkortasuna.

-

Baliabideen Oinarritutako

antolaketa Ikaskuntza

eta

erabilera:

martxan

baliabideen

jartzerakoan

antolaketak

Arazoetan

bibliotekariek,

lehenengo

momentutik, prozesuan parte hartzea eskatzen du. Modu honetan, metodologia horren bitartez ikasiko duten ikasleen beharrei erantzuteko egin beharreko aldaketa eta berrikuntzak irudikatu eta aurrera eraman ahal izango dituzte. Behin martxan jarri eta gero, ikasleek egiten duten baliabide horien erabilera analizatu beharko dute bibliotekariek, momentu oro ikasleen beharrei erantzun ahalik eta egokiena ematen saiatzeko. -

Unibertsitatearentzat eta ikasleentzat aholkularitza: aholkularitza lan honetan bi ekintza mota ezberdindu daitezke. Batetik, eta arestian aipatu bezala, Arazoetan Oinarritutako Ikaskuntzarako curriculuma planifikatu eta garatzen denean bibliotekariek ikasleek informazioaren erabileraren inguruan garatu beharreko trebezien inguruko aholkularitza eta, hauek garatzeko, liburutegiko langileriak eskaini ahal dituen zerbitzuen inguruko aholkularitza eskaini dezakete. Bestetik, bibliotekariek Arazoetan Oinarritutako Ikaskuntza ematen ari den momentuan unibertsitateari eta ikasleei iturrien, informazioaren erabileraren eta erabili beharreko estrategien inguruko aholkularitza eskaini ahal diete. Aholkularitza hau eta mostradorean ematen dena ez da berdina. Kasu honetan, bibliotekari bakoitza ikasle kopuru mugatu baten aholkularia bilakatzen da. Horrela, denbora luzean eta

24

Informazioan alfabetatzen PBLren bitartez

HUMANITATEAK ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Arrate Ugalde Izagirre

ikasleekin harreman estuagoa izanez, informazioaren trataeraren inguruko formazioa eskaintzeko aukera du. -

Talde baten tutoretza lana: arestian esan bezala, PBL programa batzutan posible da lantzen den gaian aditua ez den pertsona bat talde baten tutore izatea. Hau izango litzateke curriculumean integrazio handiena eskaintzen duen aukera. Dena den, modalitate honen onurak, aholkularitzak eskaintzen dituenekin bat datozela esan daiteke (Miller, 2001).

4.- INFORMAZIOAN ALFABETATZEA Gure gizartean, gero eta informazio gehiago dugu eskura. Honetaz gain, informazioa aurkezteko formatoak ere gero eta ugariagoak dira. Hau dela eta, gero eta garrantzi handiagoa ematen zaio informazioa aurkitu, analizatu, erabili, ebaluatu eta besteei transmititzeko trebeziei, trebezia hauek garatuta dituzten pertsonak etengabeko auto ikaskuntzarako gaituta baitaude. Gaitasun hauek aldaketa azkarrak ezaugarri bezala dituen gizarte eta lan mundu batean modu egokian moldatzea ahalbideratzen du. 4.1.- TERMINOAK ARGITZEN “Information literacy” edo informazioan alfabetatzea askotan nahastu egiten da teknologia berrien edo biblioteken funtzionamendua ezagutu eta erabili ahal izatearekin. Hori dela eta, garrantzitsua da orain arte erabili izan diren termino ezberdinak argitzea. Azalpena behar duten termino horien artean, biblioteka alfabetizazioa aurkitzen da. Biblioteka alfabetizazioaren kontzeptua bere hasieran biblioteketan egiten ziren informazio bilaketetan erabiltzen ziren oinarrizko trebezien ikaskuntza bezala definitzen bazen ere, gaur egun nahiko zaildu da (Bawden, 2002). Horrela, gure egunetan, kontzeptu honek informazioa eman ditzaketen euskarri eta baliabide ezberdinen aukeraketa ere suposatzen du. Honetaz gain, komunikabideetan alfabetizazioa zer den argitzea ere komeni da. Termino hau komunikabideen bidez lortzen den informazioaren ebaluazio kritiko bat egiteko gaitasunarekin lotu daiteke (Bawden, 2002). Aurrerago erraz ikusiko den bezala, termino

25

Informazioan alfabetatzen PBLren bitartez

HUMANITATEAK ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Arrate Ugalde Izagirre

honek lotura zuzena du informazioan alfabetizazioak eskatzen duen trebezietariko batekin, bai lortutako informazioaren eta baita erabilitako iturrien ebaluazioarekin, hain zuzen ere. Alfabetizazio informatikoari dagokionez, ordenadoreak erabiltzeko trebeziarekin lotzen dela esan daiteke (Bawden, 2002). Horrela, kontzeptu honek ordenadoreen hardware eta software-a erabiltzeko trebeziari egiten dio erreferentzia. Bestalde, Informazio teknologietan alfabetizazioa eta alfabetizazio elektronikoa terminoak alfabetizazio informatikoaren nahiko antzekoak dira. Zerbait ezberdintzekotan, azken bi hauek internet eta CD- Rom-ak kontutan hartzen dituztela ezberdindu beharko litzateke (Bawden, 2002). Bukatzeko, alfabetizazio digitala (e- literacy) zer den argitu beharra dago. Gilsterren esanetan (Bawden, 2002) alfabetizazio digitala ordenadorearen bidez aurkezten diren informazio iturriak erabiltzeko eta ulertzeko trebezia izango litzateke. Horrela, autore honek ez du ordenadoreak erabiltzen jakitearekin eta ordenadorearen bidez informazioa lortzearekin bakarrik lotzen kontzeptua, lortutako informazioa modu egokian erabiltzeko trebeziarekin ere lotzen du alfabetizazio mota hau. 4.2.- INFORMAZIOAN ALFABETIZAZIOA Orain arte definitutako alfabetizazio ezberdinak trebezia konkretu baten inguruan sortutakoak dira. Dena den, denbora aurrera joan ahala, beharrezkoa izan da trebezia bati edo biri baino gehiagori erreferentzia egiten dien eta erreferentzia eremu zabalagoa duen alfabetizazio mota batez hitz egitea. Lan honetan zehar aipatu bezala, gaur egun eskura dugun informazio kopurua oso handia da. Horrenbeste informazio izateak informazio zama handiegia (information overload) ekarri dezake (Benito, 2000). Zama handiegi hau informazio kopuru handi batetik behar den ezagutza lortzeko ahalmen eza bezala ulertuko litzateke. Gaitasun falta hau arrazoi ezberdinengatik eman daiteke. Batetik, informazioaren inguruko ezagutzen faltagatik eman daiteke. Bestetik, horrenbeste informazio izateak agobioa sentiarazi dezake. Hirugarrenik,

26

Informazioan alfabetatzen PBLren bitartez

HUMANITATEAK ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Arrate Ugalde Izagirre

posible da informazioa non dagoen ez jakitea. Laugarrenik, informazioaren kokapena ezagututa ere, informazioa nola lortu ez jakitea gerta daiteke. Eta, azkenik, dagoen informazioa ebaluatzeko eta erauzteko ezintasuna. Gazpioren esanetan (Benito, 2000) informazio gehiegikeria honek hiru motatako erabiltzaileak sortu ahal ditu: erabiltzaile pasiboak, informazioa analizatzeko gai ez diren erabiltzaileak eta geldirik dauden erabiltzaileak. Honetaz gain, kontutan hartu behar da informazio asko teknologiaren bidez heltzen zaigula eta hau zailtasun gehigarri bat izan daitekeela.

1. kuadroa. Informazio gero eta zabalagoa eta teknologia gero eta konplexuagoa erabiltzeko informazio trebeziak. Barry, 1999 Guzti honi aurre egin ahal izateko, beharrezkoa da informazio trebezietan trebatzea.

27

Informazioan alfabetatzen PBLren bitartez

HUMANITATEAK ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Arrate Ugalde Izagirre

Horrela, informazioan alfabetizazioak zein informazio behar den, informazio hori nola lortu, aukeratu, erabili eta besteei helarazi jakitea ahalbideratzen duten konpetentzien eta trebezien multzoa hartuko luke bere barnean. Gómez Hernández-en (2000) esanetan, honako hau izango litzateke informazioan alfabetizazioa: “Utilizamos la expresión “alfabetización informacional” para referirnos a las competencias, aptitudes, conocimientos y valores necesarios para acceder, usar y comunicar la información en cualquiera de sus formas, con fines de estudio, investigación o ejercicio profesional. Entendemos la AI como el conocimiento y la capacidad de usar de modo reflexivo e intencional el conjunto de conceptos, procedimientos y actitudes involucrados en el proceso de obtener, evaluar, usar y comunicar la información a través de medios convencionales y electrónicos” (2000, 1. or.). Honetaz gain, autore honek informazioan alfabetizazioa informazioaren gizartean edo gizarte digitalean modu autonomo, kritiko eta erreflexiboan parte hartzeko bide bat bezala ulertzen du. Horrela, Raderek (2002) dio informazioan alfabetizazioak bere baitan hartzen dituela biblioteka alfabetizazioa, komunikabideetan alfabetizazioa, ordenadoreetan alfabetizazioa, interneten alfabetizazioa, ikerketarako alfabetizazioa eta pentsamendu kritikoaren trebeziak. Ildo beretik, Hibberson-ek (2002) informazioan alfabetatuta dagoen pertsona batek honako ezaugarri honek betetzen dituela dio: -

Informazio beharra ulertzen du.

-

Informazio ona erabaki egokiak hartzeko oinarria dela ulertzen du.

-

Informazio beharren araberako galderak sortzen ditu.

-

Informazio iturri potentzialak identifikatzen ditu.

-

Bilaketa estrategia egokiak garatzen ditu.

-

Iturrietara heltzen da, nahiz eta hauek formatu informatikoan edo beste edozein teknologian egon.

28

Informazioan alfabetatzen PBLren bitartez

HUMANITATEAK ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Arrate Ugalde Izagirre

-

Informazioa ebaluatzen du.

-

Informazioa bere erabilpen praktikoaren arabera antolatzen du.

-

Informazio berria bere aurrezagutzekin integratzen du.

-

Informazioa pentsamendu kritikoan eta arazoen ebazpenean erabiltzen du.

4.2.1.- GOI MAILAKO IRAKASKUNTZAN INFORMAZIO SARBIDE ETA ERABILERARAKO GAITASUNAK Orain arte ikusitakoaren arabera, informazioan alfabetizazioak konpetentzia multzo bat suposatzen du. Association of College and Research Libraries (ACRL/ALA) erakundeak 2000. urtean Goi Mailako Irakaskuntzan informazio sarbide eta erabilerarako gaitasunen inguruko norma publikatu zuen. Norma honetan informazio sarbide eta erabilerarako gaitasunak horrela definitzen dira: “Se entiende por aptitudes para el acceso y uso de la información un conjunto de habilidades que exigen a los individuos reconocer cuándo se necesita información y poseer la capacidad de localizar, evaluar y utilizar eficazmente la información requerida” (ACRL/ALA, 2000, 1. or.). Gaitasun hauek bizitza osoan zehar ikaskuntza jarraia eman dadin oinarria osatzen dute. Hurrengo orrietan azaltzen den norma irakurtzea apur bat astuna izan badaiteke ere, goi mailako ikasketak burutzen dituzten ikasleak informazioaren sarbide eta erabileran trebatuta egoteko garatu beharreko konpetentziak zehazten ditu eta, hori dela eta, oso garrantzitsua da bera ezagutzea informazioan alfabetatzeak ikasle unibertsitarioentzat suposatzen duena irudikatzeko. Norma hau

konpetentzia eta azpikonpetentzietan

antolatzen da. Horrela, goi mailako konpetentzia bakoitzari, azpikonpetentzia multzo bat dagokio. Era berean,

azpikonpetentzia bakoitzak bera zehazten duten konpetentzia

konkretuagoekin osatzen da. Sarreran aipatu bezala, jarraian ACRL/ALAk (2000) publikatutako normaren itzulpena dago. Norma horren arabera, informazio sarbidean eta erabileran trebea den pertsona

29

Informazioan alfabetatzen PBLren bitartez

HUMANITATEAK ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Arrate Ugalde Izagirre

batek: 1.- Informazioaren sarbide eta erabileran konpetentea den ikaslea gai da behar duen informazioa zein mota eta mailakoa den determinatzeko. 1.1.Informazioaren sarbide eta erabileran konpetentea den ikaslea gai da bere informazio beharrak definitzeko eta artikulatzeko. 1.1.1. Ikasleak irakasleekin hitz egiten du eta gelan ematen diren eztabaidetan, lan taldeetan eta bitartekari elektronikoen bitartez ematen diren eztabaidetan ikerketa gaiak edo beste edozein informazio behar identifikatzeko gai da. 1.1.2. Tesirako gai bat erredaktatzeko eta informazio beharretan oinarritutako galderak sortzeko gai da. 1.1.3. Gaiarekiko duen hurbiltasuna handitzeko informazio iturri orokorrak arakatu ditzake. 1.1.4. Informazio beharra ikuspegi erabilgarriagoa lortu ahal izateko definitzen edo moldatzen du. 1.1.5. Dagoen informazioa jatorrizko pentsamenduarekin, esperimentazioarekin eta/edo analisiarekin informazio berria sortzeko konbinatu daitekeela antzematen du. 1.2.Informazioaren sarbide eta erabileran konpetentea den ikaslea gai da informazio iturri potentzial tipo eta formatu anitzak identifikatzeko. 1.2.1. Bai modu formalean eta baita informalean ere, informazioa nola sortzen, antolatzen eta zabaltzen den badaki. 1.2.2. Informazioa

diziplinen

inguruan

antolatu

daitekeela

eta

honek

informazioaren sarbidean eragina duela antzematen du. 1.2.3. Formatu anitzen artean eskuratu daitezkeen baliabide potentzial bakoitzak duen balorea eta ezberdintasuna identifikatzeko gai da (adibidez, multimedia, datu baseak, web orriak, datu bilketak, ikusi-entzumenezkoa, liburuak,…).

30

Informazioan alfabetatzen PBLren bitartez

HUMANITATEAK ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Arrate Ugalde Izagirre

1.2.4. Baliabide potentzialen helburua eta publikoa identifikatu dezake (adibidez, estilo

herrikoia

erudituaren

aurka,

gaurkotasuna

historikotasunaren

kontra,…). 1.2.5. Iturri primario eta sekundarioak ezberdintzeko gai da eta euren garrantzia eta erabilera diziplina ezberdinen araberakoa dela daki. 1.2.6. Iturri primarioetan lortutako datuetatik abiatuta, informazio berria sortzea beharrezkoa izan daitekeela antzematen du. 1.3.Informazioaren sarbide eta erabileran konpetentea den ikasleak kontutan hartzen ditu beharrezkoa den informazioa eskuratzeak dituen kostu eta onurak. 1.3.1. Behar den informazioaren eskuragarritasuna zein den zehazten du eta bilaketa prozesua baliabide lokaletatik kanpo zabaltzeko erabakiak hartzen ditu (adibidez, biblioteka arteko mailegua, inguruko beste liburutegi batzuetako baliabideak erabiltzea, irudien lorpena, bideoak, testuak edo soinuak). 1.3.2. Behar duen informazioa batu eta bere testuinguruan ulertu ahal izateko hizkuntza edo trebezia berri baten (adibidez, atzerritar hizkuntza edo arlo zehatz baten inguruko hiztegia) inguruko ezagutzak jasotzeko aukera kontutan hartzen du. 1.3.3. Behar den informazioa lortzeko plangintza orokor bat eta epe errealistak diseinatzen ditu. 1.4.Informazioaren

sarbide

eta

erabileran

konpetentea

den

ikasleak

uneoro

birplanteatzen du behar duen informazioa zer motakoa eta mailakoa den. 1.4.1. Hasierako informazio beharra errebisatzen du galdera(k) argitu, moldatu edo zorrozteko. 1.4.2. Erabakiak hartzeko edo informazio aukeraketa bat egiteko erabili dituen irizpideak deskribatzen ditu. 2.- Informazioaren sarbide eta erabileran konpetentea den ikasleak behar den informazioa modu egoki eta eraginkorrean lortzen du.

31

Informazioan alfabetatzen PBLren bitartez

HUMANITATEAK ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Arrate Ugalde Izagirre

2.1.Ikasleak behar duen informazioa lortzeko ikerketa metodo edo informazioa errekuperatzeko sistema egokienak aukeratzen ditu. 2.1.1. Ikerketa metodo egokiak identifikatzen ditu (laborategian esperimentatu, simulazioa, landa-lana,…). 2.1.2. Ikerketa metodo ezberdinak erabiltzeko aukerak eta bakoitzak ekarri ditzakeen onurak analizatzen ditu. 2.1.3. Informazioaren errekuperatze sistemen estaldura, edukiak eta antolaketa analizatzen ditu. 2.1.4. Aukeratutako ikerketa metodoarentzat edo informazioa errekuperatze sistemarentzat, behar duen informazioa lortzeko jokabide egokiak eta eraginkorrak aukeratzen ditu. 2.2.Informazioaren sarbide eta erabileran konpetentea den ikasleak modu eraginkorrean diseinatutako estrategiak eraiki eta erabiltzen ditu. 2.2.1. Aukeratutako metodoaren araberako ikerketa plangintza bat garatzen du. 2.2.2. Behar duen informaziorako garrantzitsuak diren hitzak, sinonimoak eta hauekin harremana duten terminoak identifikatzen ditu. 2.2.3. Lantzen ari den arloko edo erabiltzen ari den informazioa-errekuperazio sistemaren hiztegi kontrolatua aukeratzen du. 2.2.4. Bilaketa estrategia bat eraikitzen du aukeratutako informazio-errekuperatze sisteman

egokiak

diren

komandoak

erabiliz

(adibidez,

operadore

booleanoak, barne antolatzaileak,…). 2.2.5. Informazio errekuperatzeko sistema ezberdinak erabiltzen ditu bere bilaketan eta komando hizkuntzan, protokolo eta bilaketa parametro anitzak dituzten erabiltzaile interfazeak eta bilaketa motore ezberdinak erabiltzen ditu. 2.2.6. Arloarentzat egokiak diren ikerketa protokoloak erabiltzen ditu bilaketan. 2.3.Informazioaren sarbide eta erabileran konpetentea den ikasleak on-line edo pertsonalki lortzen du informazioa metodo anitzak erabiliz.

32

Informazioan alfabetatzen PBLren bitartez

HUMANITATEAK ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Arrate Ugalde Izagirre

2.3.1. Formatu ezberdinetan dagoen informazioa lortzeko bilaketa sistema ezberdinak erabiltzen ditu. 2.3.2. Biblioteka baten barruan baliabideak non dauden jakiteko edo esplorazio fisiko bat egiteko aukera eskaintzen duten leku espezifikoak identifikatzeko klasifikazio eskema anitzak edo beste motatako sistemak (adibidez, arloak edo aurkibideak) erabiltzen ditu. 2.3.3. Behar duen informazioa lortzeko instituzioak eskaintzen dituen zerbitzu espezializatuak erabiltzen ditu sarean edo pertsonalki (adibidez, biblioteken arteko mailegua eta dokumentuarekiko sarbidea, talde profesionala, ikerketa bulego instituzionalak, baliabide komunitarioak, adituak eta lanean diharduten profesionalak). 2.3.4. Inkestak, eskutitzak, elkarrizketak eta informazio primarioa lortzea ahalbideratzen duten beste ikerketa metodo batzuk erabiltzen ditu. 2.4.Informazioaren sarbide eta erabileran konpetentea den ikaslea, beharrezkoa izanez gero, gai da bere ikerketa metodoa zorrozteko. 2.4.1. Egindako bilaketen emaitzen kantitatea, kalitatea eta garrantzia baloratzen ditu, informazio-errekuperatze sistema edo ikerketa metodo alternatiboak erabili beharko liratekeen erabakitzeko. 2.4.2. Lortutako informazioan egon daitezkeen hutsuneak identifikatzen ditu eta bilaketa-estrategia errebisatu beharko litzatekeen edo ez erabakitzeko gai da. 2.4.3. Beharrezkoa bada, bilaketa errepikatzen du estrategia errebisatu eta gero. 2.5.Informazioaren sarbide eta erabileran konpetentea den ikasleak informazioa eta informazio iturriak ateratzen, erregistratzen eta kudeatzen ditu. 2.5.1. Teknologia anitzen artean behar duen informazioa lortzeko egokiena dena aukeratzen du (adibidez, kopiatu/ itsatsi funtzioak ordenagailu batean, fotokopiagailua, eskanerra, ikus- entzumeneko ekipoa edo instrumentu

33

Informazioan alfabetatzen PBLren bitartez

HUMANITATEAK ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Arrate Ugalde Izagirre

esploratorioak). 2.5.2. Erabiltzen duen informazioa antolatzeko sistema bat sortzeko gai da. 2.5.3. Aipatutako iturri mota ezberdinak bereizten ditu eta baliabide anitzen artean aipu baten elementu eta sintaxi egokiak ulertzen ditu. 2.5.4. Aipu baten dagoen informazio pertinente guztia erregistratzen du etorkizuneko erreferentzietan erabiltzeko. 2.5.5. Teknologia ezberdinak erabiltzen ditu jasota eta antolatuta duen informazioa kudeatzeko. 3.- Informazioaren sarbide eta erabileran konpetentea den ikaslea informazioa eta bere iturriak modu kritikoan ebaluatzen ditu eta aukeratutako informazioa bere aurrezagutza eta balio sistemarekin uztartzen du. 3.1.Informazioaren sarbide eta erabileran konpetentea den ikaslea batutako informazioan agertzen diren ideia nagusiak laburtzeko gai da. 3.1.1. Testua irakurri eta ideia nagusiak aukeratzen ditu. 3.1.2. Kontzeptuak bere hitzekin erredaktatzen ditu eta datu egokiak aukeratzen ditu. 3.1.3. Beranduago testu bat modu egokian osatzerakoan erabiliko duen materiala zehazki identifikatzen du. 3.2.Informazioaren sarbide eta erabileran konpetentea den ikasleak informazio eta informazio iturriak ebaluatzeko hasierako kriterio batzuk definitu eta erabiltzen ditu. 3.2.1. Informazio iturri ezberdinak aztertu eta alderatzen ditu informazioaren sinesgarritasuna, baliagarritasuna, zuzentasuna, autoritatea, aukera eta ikuspuntua ebaluatzeko. 3.2.2. Laguntza argudio eta metodoen estruktura eta logika analizatzen ditu. 3.2.3. Aurriritziak, gezurrak eta manipulazioa antzematen ditu. 3.2.4. Informazioa sortu zeneko testuinguru kulturala, fisikoa edo beste edozein

34

Informazioan alfabetatzen PBLren bitartez

HUMANITATEAK ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Arrate Ugalde Izagirre

motatakoa antzematen du eta horrek informazioarengan izan dezakeen eragina ulertzen du. 3.3.Informazio sarbide eta erabileran konpetentea den ikaslea gai da kontzeptu berriak eraikitzerakoan ideia nagusiak sintetizatzeko. 3.3.1. Kontzeptu ezberdinen artean dagoen lotura antzematen du eta erabilgarriak izan daitezkeen enuntziatu primario berrietan uztartzen ditu, beharrezkoak diren ebidentzien laguntzarekin. 3.3.2. Posible denean, lehen sintesia abstrakzio maila handiago baterantz zabaltzen du informazio gehiago behar dezaketen hipotesi berriak eraikitzeko. 3.3.3. Ideia eta beste fenomeno batzuen arteko interakzioa ikertzeko ordenadore eta beste teknologia batzuk (kalkulu orriak, datu baseak, multimediak eta entzumen eta bideo ekipoak) erabiltzen ditu. 3.4.Informazioaren sarbide eta erabileran konpetentea den ikasleak ezagutza berriak aurrekoekin alderatzen ditu, gehitutako balorea, kontraesanak edo informazioak dituen beste ezaugarri batzuk determinatu nahian. 3.4.1. Informazioa ikerketarako eta informazio beste behar batzuk osatzeko baliagarria den determina dezake. 3.4.2. Informazio batek beste iturri batzuetatik jasotako informazioa egiaztatzen edo gezurtatzen duen jakiteko aurrez aukeratutako kriterioak erabiltzen ditu. 3.4.3. Jasotako informazioan oinarritutako ondorioak ateratzen ditu. 3.4.4. Teoriak egiaztatzen ditu diziplinarentzat egokiak diren teknikak erabiliz (adibidez, simuladoreak, esperimentuak). 3.4.5. Zuzentasun-gradua determinatu dezake datuen iturriak, informazioa biltzeko erabilitako estrategia eta tresnen mugak eta ondorioen balioa dudan jartzen. 3.4.6. Informazio berria aurreko informazio edo ezagutzarekin uztartzen du. 3.4.7. Lantzen ari den gaiaren inguruko ebidentziak eskaintzen dituen informazioa

35

Informazioan alfabetatzen PBLren bitartez

HUMANITATEAK ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Arrate Ugalde Izagirre

aukeratzen du. 3.5.Informazioaren sarbide eta erabileran konpetentea den ikasle batek ezagutza berriak gizabanakoaren balio sistemarengan eragina duela determina dezake eta ezberdintasunak errekontziliatzeko neurri egokiak hartzen ditu. 3.5.1. Dokumentuetan aurkitutako ikuspegi ezberdinak ikertzen ditu. 3.5.2. Aurkitutako ikuspuntuak bereganatzen dituen edo ez determina dezake. 3.6.Informazioaren sarbide eta erabileran konpetentea den ikasleak informazioaren ulerkuntza eta interpretazio egokia beste ikasle batzuekin, adituekin eta lanean ari diren profesionalekin iritziak elkartrukatuz egiaztatzen du. 3.6.1. Gelan eta beste testuinguru batzutan ematen diren eztabaidetan parte hartzen du modu aktiboan. 3.6.2. Lantzen diren gaien inguruko diskurtsoak estimulatzeko klaseko atal bat bezala antolatzen diren komunikazio foro elektronikoetan hartzen du parte (adibidez,

posta

elektronikoa,

buletin

elektronikoak,

tertulia

elektronikoak,…). 3.6.3. Adituen iritzia bilatzen du mekanismo ezberdinen bitartez (adibidez, elkarrizketa, posta elektronikoa, posta zerrendak…). 3.7.Informazioaren sarbide eta erabileran konpetentea den ikaslea gai da galderaren lehen formulazioa errebisatu beharko litzatekeela erabakitzeko. 3.7.1. Lehenengo informazio beharra bete den edo informazio gehiago behar den determina dezake. 3.7.2. Bilaketa estrategia errebisatzen du eta, beharrezkoa bada, kontzeptu berriak gehitzen ditu. 3.7.3. Informazioa errekuperatzeko erabilitako iturriak errebisatzen ditu eta, beharrezkoa bada, beste batzuk gehitzen ditu.

36

Informazioan alfabetatzen PBLren bitartez

HUMANITATEAK ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Arrate Ugalde Izagirre

4.- Informazioaren sarbide eta erabileran konpetentea den ikasleak, bakarka edo talde bateko partaide bezala lan egiterakoan, informazioa helburu zehatz bat lortzeko modu eraginkorrean erabiltzen du. 4.1.Informazioaren sarbide eta erabileran konpetentea den ikasleak aurreko informazioa eta informazio berria erabiltzen ditu produktu edo ekintza partikular baten planifikazio eta sorkuntzan. 4.1.1. Produktu edo ekintzaren helburuak eta formatua oinarritzeko antolatzen du edukia (adibidez, eskemak, borradoreak, diagramak,…). 4.1.2. Aurreko esperientzietatik transferitutako trebeziak eta ezagutza produktu edo ekintzaren planifikazio eta sorkuntzarako artikulatzen ditu. 4.1.3. Informazio berria zaharrarekin uztartzen du, aipuak eta parafrasiak barne, produktu edo ekintzaren helburuak lortzen lagundu dezan. 4.1.4. Testu digitalak, irudiak eta datuak lantzen ditu, beharrezkoa bada, euren kokapen eta formatu originaletik testuinguru berrietara transferituz. 4.2.Informazioaren sarbide eta erabileran konpetentea den ikasleak produktu edo ekintzaren garapen prozesua errebisatzen ditu. 4.2.1. Informazioaren bilaketa, ebaluaketa eta komunikazio prozesuarekin lotuta dauden ekintzen gida edo eguneroko bat eramaten du. 4.2.2. Aurretik izandako lorpen, hutsegite eta estrategia alternatiboen inguruko hausnarketa burutzen du. 4.3.Informazioaren sarbide eta erabileran konpetentea den ikaslea gai da besteei produktua edo ekintza modu eraginkorrean komunikatzeko gai da. 4.3.1. Produktu edo ekintzaren helburua aukeratutako audientziari komunikatzeko egokiena den baliabide edo formatua aukeratzen du. 4.3.2. Produktua edo ekintza sortzerakoan informazio teknologien aplikazio anitzak erabiltzen ditu.

37

Informazioan alfabetatzen PBLren bitartez

HUMANITATEAK ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Arrate Ugalde Izagirre

4.3.3. Diseinu eta komunikazio printzipioak erabiltzen ditu. 4.3.4. Argitasunarekin eta aukeratutako audientziaren helburuari dagokion moduan komunikatzen du. 5.- Informazioaren sarbide eta erabileran konpetentea den ikasleak informazioaren inguruan sortzen diren arazo eta auzi ekonomiko, legal eta sozialetariko asko ulertzen ditu eta informazioa modu etiko eta legalean lortu eta erabiltzen du. 5.1.Informazioaren sarbide eta erabileran konpetentea den ikasleak informazioaren eta informazio-teknologien inguruan sortzen diren auzi ekonomiko, legal eta sozialak ulertzen ditu. 5.1.1. Bai testuinguru inpresoan eta baita elektronikoan ere intimitate, pribazitate eta seguritatearekin harremana duten auziak identifikatzen eta eztabaidatzen ditu. 5.1.2. Informazioaren

sarbide

dohainarekin edo

ordainpeko

sarbidearekin

zerikusia duten auziak identifikatu eta eztabaidatzen ditu. 5.1.3. Zentsura eta adierazpen askatasunarekin harremana duten arazoak identifikatu eta eztabaidatzen ditu. 5.1.4. Jabeko intelektualarekin, erreprodukzio eskubideekin eta autore eskubideak bermatzen

dituen

legediaren

barne

dauden

baliabideen

erabilera

zuzenarekin harremana duten gaiak ulertzen ditu. 5.2.Informazioaren sarbide eta erabileran konpetentea den ikasleak norma eta politika instituzionalen barruan jokatzen du eta informazio baliabideen sarbide eta erabilerarekin harremana duten kortesia arauak betetzen ditu. 5.2.1. Eztabaida elektronikoetan parte hartzen du orokorrean onartuak diren praktikak

erabiliz

(adibidez,

sarearen

bidez

ematen

diren

komunikazioetarako zuzentasun normak erabiltzen ditu). 5.2.2. Informazio baliabideen sarbiderako onartutako klabeak eta bestelako identifikazio erak erabiltzen ditu.

38

Informazioan alfabetatzen PBLren bitartez

HUMANITATEAK ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Arrate Ugalde Izagirre

5.2.3. Informazio baliabideen sarbiderako araudi instituzionala betetzen du. 5.2.4. Informazio baliabideen, tresneriaren, sistemen eta instalazioen osotasuna zaintzen du. 5.2.5. Legalki lortu eta gordetzen ditu testuak, datuak, irudiak eta soinuak. 5.2.6. Plagioa zer den badaki eta ez ditu beste autore batzuen materialak berarenak izango balira bezala aurkezten. 5.2.7. Gizakiekin egiten diren ikerketen inguruan instituzioak dituen politikak ulertzen ditu. 5.3.Informazioaren sarbide eta erabileran konpetentea den ikaslea informazio iturri ezberdinen erabilera onartzen du bere produktu edo ekintza komunikatzerakoan. 5.3.1. Aurkezpen dokumental estilo egokia aukeratzen du eta iturriak modu egokian izendatzen ditu. 5.3.2. Autoreen eskubideak bermatzeko dagoen legediaren menpe dauden materialen erreprodukzio baimenen inguruko informazioa eskaintzen du. Honetaz gain, Barry-k (1999) informazio oinarrizko trebeziei, mundu elektronikoan beste abilezia zehatz batzuk dagozkiola dio. Hau dela eta, informazioaren sarbide eta erabileran alfabetatua dagoen ikasle batek garatu beharko lituzkeen trebeziak modu ezberdin batean antolatzen ditu. Berak informazioaren sarbide eta erabilerarako oinarrizko trebezia batzuk zehazten ditu eta, hortik abiatuta, bere ustetan gaur egungo mundu elektronikoan ondo moldatzeko trebezia horren abilezia osagarriak zeintzuk diren azaltzen du. Horrela: -

Beharren formulazioa eta analisia oinarrizko informazio-trebeziari, mundu elektronikoan honako informazio abileziak dagozkio: o Informazio beharra makinak uler dezakeen moduan adierazi behar da. o Galderak konkretuagoak izan behar dira lortuko den informazioa mugatzeko eta informazio gehiegikeria ekiditeko.

-

Iturri posibleak identifikatzea oinarrizko informazio-trebeziari, honako informazio abilezia hauek dagozkio mundu elektronikoan: o Teknologia sistema ezberdinak dituzten funtzioak ezagutu behar dira

39

Informazioan alfabetatzen PBLren bitartez

HUMANITATEAK ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Arrate Ugalde Izagirre

(zeintzuk diren, nola erabiltzen diren, nola eragingo dioten informazioaren kalitateari). o Interneten kasuan, posible da bilaketa hasi baino lehenago iturri posibleak ez ezagutzea. Horrela bilaketa egin ahala identifikatu beharko dira. o Internet eta posta elektronikoa adituak identifikatzeko eta eurekin komunikatzeko erabil daitezke, kontaktuak handituz. o Kontsulta trebeziak ere beharrezkoak dira informazio teknologiekin ondo moldatzeko. -

Iturri indibidualen bilaketa oinarrizko informazio-trebeziari, honako hauek dagozkio mundu elektronikoan: o Sistema ezberdinak nola lortu daitezkeen eta non kokatuta dauden jakin behar da. o Baliabideak aurkitzeko bilaketa trebeziak eta datu base bibliografikoak modu eraginkorrean erabiltzeko hitz klabeen kodifikazio trebeziak izan behar dira.

-

Iturri aukeraketa eta errefusatzea oinarrizko informazio-trebeziari, mundu elektronikoan informazio abilezia hauek dagozkio: o Beharrak modu zehatzean eta hizkuntza sinplean adierazi behar dira. o Lortutako erregistroak beharrekin lotzeko bilaketa trebezia konplexuak behar dira. o Kontzeptuak itxi edo zabaltzeko trebezia behar da bilaketak hobetzeko. o Bilaketen nondik norakoak eta komunikazio protokoloak ezagutu behar dira. o Emaitzen ebaluaketa oso garrantzitsua da.

-

Iturriei galdeketa oinarrizko informazio-trebeziari, honako informazio abilezi hauek dagozkio mundu elektronikoan: o Interneten ibiltzeko trebezia. o Hipertestuak irakurtzeko trebeziak. Jarraituko den bidearen aukeraketa. Bidean atzera egiteko ahalmena eta noiz bukatu jakitea. o Bilaketan hainbat erregistro lortzerakoan, posible da informazio mugatua bakarrik erabiliz (izenburuak, laburpenak,...) iturriaren erabilgarritasuna baloratu behar izatea.

40

Informazioan alfabetatzen PBLren bitartez

HUMANITATEAK ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Arrate Ugalde Izagirre

-

Informazioaren erregistro eta bilketa oinarrizko informazio-trebeziari, mundu elektronikoan honako trebezia hauek dagozkio: o Erregistroak gordetzeko eta inprimatzeko abilezia. Sistemen arteko informazio itzulpena interfazeak erabiliz. o Bibliografia pertsonal informatizatuak sortu eta mantentzea. o Aldizkariek duten ebaluaketa propioen sistemez gain, publikazioen inguruko kalitate juizio gehiago behar direla.

-

Ekoiztutako lanaren aurkezpen eta komunikazioari, trebezia hauek dagozkio: o Zabalkuntzarako

komunikazio

elektronikoa

erabiltzeko

trebezia

(transferentzia protokoloak, eranskinen kodifikazio eta dekodifikazioa, posta zerrendak,...). o World Wide Web erabili ahal izateko testua hipertestuen hizkuntza estandarrera itzultzea beharrezkoa da. -

Lorpenak ebaluatzeko trebeziari, honako abileziak dagozkio mundu elektronikoan: o Jende gehiagoren erantzuna lortzeko komunikazio elektronikoa erabiltzeko abilezia.

Bi hitzetan esateko, informazioan alfabetatutako pertsona izango da informazio ugari duen ingurugiroan ikasten ikasi duena. Gero eta handiagoa den informazio kopuru hori modu eraginkorrean erabili ahal izateko (ikasten ikasteko), Barry-k (1999) hiru kategorietan bana daitezkeen trebeziak behar direla dio. Lehenik eta behin, informazioa filtratzeko trebezia, behar espezifikoetarantz joz. Bigarrenik, iturri ezberdinak ezagutu eta erabiltzeko gai izan, teknologia berriak barne. Eta, bukatzeko, informazio beharrak teknologia berri horiek uler dezaketen moduan adierazteko trebezia. 4.3.- INFORMAZIOAN ALFABETATZE PROZESUAN PARTE HARTZEN DUTEN AGENTEAK ETA PROZESUA EMAN AHAL IZATEKO BETE BEHARREKO BALDINTZAK Informazioan alfabetatzea gaur egungo gizarte osoari dagokion zerbait bezala uler daiteke. Dena den, lan honen kasuan alfabetatze hau unibertsitate munduan kokatuko da, lan honen azken helburua unibertsitate bateko ikasleak informazioan alfabetatzeko proposamen bat

41

Informazioan alfabetatzen PBLren bitartez

HUMANITATEAK ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Arrate Ugalde Izagirre

luzatzea baita. Unibertsitatean informazioan alfabetatu nahi bada, hau bere curriculumean eta eskainitako programa eta zerbitzuetan isladatu behar da eta unibertsitatea beraren, bibliotekarien eta administrazioaren elkar lana derrigorrezkoa da. Lanaren atal honetan, informazioan alfabetatze prozesuan parte hartuko duten subjektuetako bik, fakultateak eta bibliotekariak, bete beharrekoak azalduko dira. 4.3.1.- FAKULTATEAK Ikasleek euren ikasketak bukatzerakoan informazioan alfabetatuak izatea nahi bada, unibertsitateak informazioan alfabetatzea bere curriculumean uztartu behar du. Hau da, alfabetizazio hau lortzeko prozesua curriculum osoan isladatu behar da. Shapiro eta Hughes-ek (Cunningham eta Lanning, 2002) informazioan alfabetatzea bultzatu nahi duen curriculum bat diseinatzerakoan kontutan hartu beharreko zazpi dimentsio aipatzen dituzte: -

Erremintetan alfabetatzea: ohiko iturriak (paperean inprimatuta daudenak), iturri elektronikoak eta softwarea erabiltzeko trebezia.

-

Baliabideetan alfabetatzea: informazio iturrien forma, formatoa, kokapena eta lortzeko bideak ulertzeko trebezia.

-

Alfabetatze sozio- estrukturala: gizartean informazioa non kokatzen den eta non sortzen den ezagutzea.

-

Ikerketarako alfabetatzea: ikerketa bat aurrera eramateko informazio teknologia berriek eskaintzen dituzten erremintak ulertzeko eta erabiltzeko trebezia.

-

Publikatzeko alfabetatzea: Ikerketa baten emaitzekin testu idatzi edo multimedia bat sortzeko abilezia.

-

Teknologia berrietan alfabetatzea: informazioaren teknologian etengabe ematen diren berrikuntzei adaptatzeko, berrikuntza horiek ulertzeko, ebaluatzeko eta erabiltzeko trebezia.

42

Informazioan alfabetatzen PBLren bitartez

HUMANITATEAK ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Arrate Ugalde Izagirre

-

Alfabetatze kritikoa: informazio teknologiak modu kritikoan ebaluatzeko abilezia.

Autore hauek definitutako zazpi dimentsioak informazioan alfabetatzeko programa bat diseinatzerako orduan kontutan hartu beharreko marko orokorra eraikitzen dute. 4.3.2.- BIBLIOTEKARIAK Gaur egun bibliotekariek orokorrean eta, are gehiago, bere ikasleen artean informazio alfabetizazioa bultzatu nahi duten unibertsitateetako bibliotekariek, euren papera aldatuta ikusi dute. Orain arte, bibliotekariek ikasleak lagundu egin dituzte euren helburuak betetzeko egokiak ziren informazio iturriak bilatzen. Baina, jadanik, hau ez da nahikoa. Momentu honetan, bibliotekariek euren papera hiru helburu ezberdinetara zabalduta ikusten dute (Barry, 1999). Batetik, azken erabiltzaileak prestatu behar dituzte (unibertsitatearen kasuan, ikasle eta irakasleak). Bestetik, irakaslegoari informazioan alfabetizatzaile izateko behar duen formazioa eman. Eta, bukatzeko, erabiltzaileak euren kabuz formatzeko aukera izan dezaten, auto-ikasketa tresnak sortu behar dituzte. Horrela, erabiltzaileen eta hauek behar zuten informazioaren arteko bitarteko izateari utzi diote, erabiltzaileen prestatzaile izateko. Eta honek bibliotekariei ere jakintza mota berriak izatea eskatzen die. Gaur egun, bibliotekariek, ikasleen informazio trebeziak hobetzeko, euren kapazitate didaktikoak garatu behar dituzte (Gómez Hernández, 2000) eta informazio abileziak garatzen laguntzeko sistema bibliotekariak eskaini (Rader, 2000). Baina euren papera ez da horretan bakarrik gelditu behar. Erabiltzaileek garatu beharreko trebeziak ez dira informazio bilatu eta aurkitzera mugatzen, informazioa erabiltzea eta jakinaraztea (komunikatzea) ere hartzen dute bere gain eta bibliotekariek eskaintzen duten formazioak arlo hauek ere garatzen lagundu beharko dute. Bibliotekariek metodologia dokumentalen ezagutza ahalbideratu behar dute eta informazio errekuperazio sistemak erraztu (adibidez, nabegabilitatea erraztuz, web orria on-line

43

Informazioan alfabetatzen PBLren bitartez

HUMANITATEAK ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Arrate Ugalde Izagirre

formazioa

emateko

erraz

erabili

daitekeen

baliabide

pedagogikoa

bihurtuz,...),

erabiltzaileen ezagutzaren eraikuntza prozesuaren ezaugarriak eta beharrak kontutan hartuta (Gómez, 2000). Aipatu beharra dago bibliotekaren papera bibliotekarienarekin batera aldatu egin dela, eta esparru hau pedagogia informazionalaren esparru garrantzitsua bilakatu beharko litzatekeela (Picardo, 2002), bera baita euskarri eta espezialitate ezberdinetako informazio baliabideak gordetzen dituena eta, honek informazioaren alfabetizazioaren lorpenean ardura handia ematen dio. 5.- ARAZOETAN OINARRITUTAKO IKASKUNTZA ETA INFORMAZIOAN ALFABETATZEA LOTZEN Aurreko atalean informazioaren sarbide eta erabilerarako beharrezkoak bezala zehaztutako abilezien lorpena errazteko, hauek curriculumaren helburu, eduki eta estrukturan uztartuta egotea garrantzitsua dela azaldu da. Uztarketa hau ikaslearengan zentratutako metodologietan, Arazoetan Oinarritutako Ikaskuntza barne, modu egokian gertatzen da (ACRL/ALA, 2000). Arazoetan Oinarritutako Metodologia baten bitartez ikasten duten ikasleek, saio magistralak eta oinarrizko testuak bakarrik erabiliz ikasten dutenek baino hausnarketa sakonagoak egiten dituzte ikasgaietan lantzen diren edukien inguruan. Arazoetan Oinarritutako Ikaskuntzari ahalik eta etekin handiena ateratzeko, metodologia honen bitartez ikasten dutenek toki eta formato ezberdinetan agertzen den hainbat informazio iturri bilatu eta erabili behar dituzte, modu honetan euren ikaste prozesuaren inguruko ardura handia euren gain hartzen eta ikasten ikasten. Horrela, Arazoetan Oinarritutako Metodologian, informazioaren sarbide eta erabilerarako beharrezkoak diren trebetasunak ikaskuntza autonomo eraginkor batentzat oinarrizko abilezia bezala ulertzen dira (Oker- Blom, 1998). Oker- Blom-ek (1998) ikerketa ezberdinak analizatu eta gero, Arazoetan Oinarritutako Ikaskuntzaren bitartez ikasten duten ikasleek lan egiterakoan honako ezaugarri eta beharrak izaten dituztela dio:

44

Informazioan alfabetatzen PBLren bitartez

HUMANITATEAK ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Arrate Ugalde Izagirre

-

Ohiko metodologien bitartez ikasten duten ikasleek baino gehiago joaten dira bibliotekara eta, gainera, joaten direnean denbora gehiago ematen dute bertan.

-

Ohiko metodologien bitartez ikasten dutenek baino galdera gehiago eta konplexuagoak luzatzen dizkiete bibliotekako langileei.

-

Ohiko metodologien bitartez ikasten dutenek baino baliabide gehiago eta baliabide anitzagoak erabiltzen dituzte euren ikaste prozesuan zehar.

-

Erreferentzi zerbitzuak eta bilaketa erremintak ohiko metodologiak erabiliz ikasten duten ikasleek baino maizago eta sakontasun handiagoz erabiltzen dituzte.

-

Baliabide guztien erabilera aproposa ahalbideratuko duten informazioaren sarbide eta erabilerarako trebezietan formazio berezia behar dute.

Honetaz gain, autore honek dio informazioaren sarbide eta erabilerarako trebeziak Arazoetan Oinarritutako Ikaskuntzarekin batera landu direnean emaitzak prozesuan inplikatutako guztientzat positiboak izan direla. Block-en (1997) esanetan, irakasle eta bibliotekariek Arazoetan Oinarritutako Ikaskuntza ez lukete azken produktua bezala irudikatu behar, informazioaren erabilera egoki eta eraginkorrerako behar diren trebezien garapenaren abiapuntu bezala baizik. 6.- INFORMAZIO LORTZEN ETA ERABILTZEN IKASI: NOLA IKASI Orain arte ikusi bezala, ikasleek informazioaren erabilerarako beharrezkoak dituzten trebeziak garatzeko formazioa behar-beharrezkoa da gaur egun. Formatu ezberdinetan eskura dagoen informazio kopurua asko handitu da. Honek informazioaren kautotasun, balioa eta sinesgarritasuna etengabe ebaluatzen ibili behar izatea ekarri du. Honetaz gain, eta zientzia arlo ezberdinen garapen azkarra kontutan harturik, gizabanakoei bizitza osoan zehar autoikasketa aurrera eramatera ahalbideratuko dien trebeziak garatu behar izatea (ikasten ikastea) ekarri du. Aldaketa hauek aurrerapen teknologikoen eskutik etorri dira. CRUEk (2000) unibertsitateen inguruan eginiko informean, teknologian emaniko aurrerapen hauek ikaskuntza prozesua ikaslearengan zentratzea ahalbideratzen dutela dio.

45

Informazioan alfabetatzen PBLren bitartez

HUMANITATEAK ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Arrate Ugalde Izagirre

Horrela, informazioan alfabetizazioaz hitz egiterakoan ikaslean zentratutako pedagogia aktiboen (adibidez, Arazoetan Oinarritutako Ikaskuntza) erabilera gero eta zabalagoa (Bernhard, 2002) ezin da ahaztu. Horrela, informazioaren erabileran formazioa izatea garrantzitsua izango da ikasketetan arrakasta izateko. Orain arte gizarte eta hezkuntza munduan emandako aldaketak kontutan izanda, argi dago unibertsitatea ezin dela jakintzaren transmisore hutsa izan, jakintza berria eraikitzeko gai izango diren pertsonen formatzaile baizik. Hona hemen, gai honen inguruan, UNESCOk (1998) Goi Mailako Irakaskuntzaren inguruko bere deklarazio mundialaren 9. artikuluan dioena: “… Las instituciones en educación superior deben formar estudiantes para que se conviertan en ciudadanos bien informados y profundamente motivados, provistos de un sentido crítico y capaces de analizar los problemas de la sociedad, buscar soluciones para los que se planteen a la sociedad, aplicar éstas y asumir responsabilidades sociales. Para alcanzar estos objetivos, puede ser necesario reformular los planes de estudio y utilizar métodos nuevos y adecuados que permitan superar el mero dominio cognitivo de las disciplinas…” Gómez- ek (2000) bi motatako justifikazioak erabiltzen ditu informazioan alfabetatzeak unibertsitate munduan duen garrantzia azpimarratzeko. Batetik, arrazoi pedagogikoak azaltzen ditu. Horrela, unibertsitateak ikasleei eskaini behar dizkien oinarrizko gaitasun, trebezia eta jarrera ikertzaileak garatzeko modu bakarra ikasleak informazioaren sarbide eta erabileran formatzea dela dio. Bestetik, arrazoi teknologiko-dokumentalak hartzen ditu kontutan. Arrazoi teknologiko hauen artean dokumentazio zientifikoaren ugaritzea, zientzien aldaketa azkarra eta ezagutza arlo berrien mediatizazio teknologikoa aipatzen ditu. 6.1. INFORMAZIOAREN SARBIDE ETA ERABILERAREN IRAKASKUNTZA UNIBERTSITATEAN

46

Informazioan alfabetatzen PBLren bitartez

HUMANITATEAK ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Arrate Ugalde Izagirre

Arestian aipatu bezala, informazioan alfabetizazioa lortzeko modurik eraginkorrena, alfabetizazio honek eskatzen dituen abilezien garapena ikasketetan zehar lantzen diren arlo ezberdinetan uztartzea izango litzateke. Baina, askotan, unibertsitateetako bibliotekak formazio ez-reglatua ematen dute bakarrik, biblioteketako erabiltzaileek aukeratu dezaketen zerbitzu bat izaten da formazio hau. Honetaz gain, bi hauen arteko aukera anitzak ere badaude. Hau da, arloetan uztartu beharrean, ikasketa planean informazioaren sarbide eta erabileran formazio espezifikoa ahalbideratzen duten ikasgaiak eskaintzea. Kasu ezberdin guzti hauetan bibliotekarien rola aldatu egingo litzateke. Rola aldatzerakoan, profesional hauen profila ere aldatzen da eta bibliotekariek irakaskuntza eta harremanetarako abileziak, inprimatutako datu baseen eta datu base elektronikoen ezagutza, oinarrizko teknologia eta sareen inguruko trebeziak eta arlo ezberdinetako informazio iturrien inguruko formazioa behar izango dute (Rader, 2000). 6.1.1.- INFORMAZIOAN ALFABETATZEA IKASKETA PLANETAN Honako modu ezberdinetan eman daiteke informazioan alfabetizazioa ikasketa planetan: 1.- Ikasketa planean agertzen diren ikasgaietan uztartzen den eduki bezala: informazioaren sarbide eta erabilera ahalbideratzen duten trebeziak edozein ikasgai menperatzeko beharrezkoak dira. Hau dela eta, abilezi hauek abilezi metodologikoak eta zeharkakoak direla esan daiteke. Horregatik informazioan alfabetizazioa bere ezagutza eta erabilera ikasgai ezberdinetan ahalbideratuko luketen metodo didaktikoen bitartez ematea izango litzateke egokiena (Gómez, 2000). Hau guztiz aberasgarria litzateke, informazioaren sarbide eta erabilerarekin zerikusia duten konpetentziak ikaskuntza testuinguru erreal baten garatuko bailirateke eta honek ikasleen motibazioan modu positiboan eragingo luke.

47

Informazioan alfabetatzen PBLren bitartez

HUMANITATEAK ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Arrate Ugalde Izagirre

2.- Ikasketa planetan dokumentazioan zentratzen diren aukerako ikasgaiak eskainiz: aukera honek ez du ahalbideratzen unibertsitatean ikasi duten ikasle guztiek informazioan alfabetizazioarekin nolabaiteko harremana izatea. Ikasgai hauek aukerakoak edo aukera askekoak bezala eskaintzeak interesa duten ikasleek informazioaren sarbide eta erabileran nolabaiteko formazioa jasotzea ahalbideratzen dute baina beste hainbat ikaslek euren ikasketak gai honekin inongo harremanik izan gabe bukatzea ere ahalbideratzen du. 3.- Informazioan alfabetatzearekin zer ikusia duten aukera askeko ikasgaiak eta kurtsoak eskainiz: aukera askeko ikasgaiek askatasuna ematen diote ikasleari bere curriculum propioa diseinatzeko. Honekin batera, zuzenean bere ikasketekin lotuta ez dauden arloak lantzea ahalbideratzen dute. Informazioan alfabetatzen lagundu dezaketen kurtsoak aukera askeko kredituak betetzeko balio badute, posible da kurtso hauetara joaten den ikasle kopurua handitzea eta baita joaten direnen interesa areagotzea ere. 4.- Lan akademikoak eta ikasketa bukaerako proiektuak informazioan alfabetatzeko eskaintzen duten aukera erabiliz: bakarkako lan hauek ikasleek euren ikasketa unibertsitarioak bukatzeko, euren aurrerapausoak antzemateko, informazioa biltzen eta ikertzen ikasteko eta ikasitakoa ikerketarako arazo berri batera transferitzen ikasteko balio dute (Gómez, 2000). Lan hauek modu ezberdinetan planteatu daitezke: ikasgai baten edo elkarlotuta dauden ikasgai batzuetako eduki bezala, ikasketak bukatzean egin beharreko Ikasketa Bukaerako Proiektu bezala edo derrigorrezko lan gehigarri bezala (adibidez, ingeniaritzan).

6.1.2.- INFORMAZIOAN ALFABETATZEA IKASKETA PLANETIK KANPO Aurretik aipatu bezala, unibertsitateetako bibliotekek gero eta inplikazio handiagoa izan dute erabiltzaileen formazioan. Urteetan zehar formazio hau biblioteka, honek eskaintzen zituen zerbitzuak eta bilaketak burutzeko zeuden errekurtsoak ezagutaraztearekin lotu da.

48

Informazioan alfabetatzen PBLren bitartez

HUMANITATEAK ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Arrate Ugalde Izagirre

Gaur egun, formazio honek dimentsio askoz ere zabalagoa du, bibliotekak ikaslearen ikaskuntza prozesuan parte hartze eta ardura handiagoa baitu. Gizarteak erabiltzaileen formazioaren inguruan egiten dizkion hezkuntza eskaerei erantzun egokia eman ahal izateko, unibertsitateko irakasleek, gestoreek eta bibliotekariek unibertsitateko bibliotekak duen funtzio hezitzailea ulertu eta barneratu dezaten lortu behar da eta, hortik abiatuta, informazioaren sarbide eta erabilera egokia egiteko beharrezkoak diren trebezien irakaskuntzarekin agente guztien konpromisoa lortu. Alfabetizazio informazionalak bibliotekaren zereginen artean protagonismo handiagoa lortzeko Gómez-ek (2000) bide ezberdinak proposatzen ditu: -

Zerbitzu hau modu esplizituan erabiltzaileen eskubideak zehazteko balioko duen dokumentu batean erregistratu.

-

Bibliotekako langileriaren antolaketa sisteman zerbitzu hau eskainiko duen departamentu bat sortu.

-

Bibliotekaren plangintza estrategikoaren barnean helburu honi garrantzi handia eman.

-

Erabiltzaileen formaziorako erabiltzen diren tresnen ebaluazioa.

Honekin batera, autore honek unibertsitateetako bibliotekak erabiltzaileen formaziorako erabiltzen dituzten formulak ere zehazten ditu: -

Formazio programa eta kurtsoak. Erabiltzaileei irakasteko modurik ohikoenak gidatutako bisitak eta sarrera eta sakontze kurtsoak izan dira. Kurtso hauen helburu nagusia baliabide dokumentalen, liburutegiaren eta bilaketa estrategien ezagutza eta erabilera suspertzea izan da. Kurtso hauek formatzaileen esposizioen, bilaketa praktiken, elkarrizketaren eta prozeduren inguruko zalantzen argiketaren bitartez eraman dira aurrera gehienetan.

-

Ikaskuntzari eta irakaskuntzari laguntza eta orientazio programak. Kasu honetan, bibliotekak ikaskuntza metodologiaren inguruko orientazio orokorrak emango lituzke, adibidez, baliabide eta zerbitzu didaktikoen biblioteka digitalak sortuz.

49

Informazioan alfabetatzen PBLren bitartez

HUMANITATEAK ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Arrate Ugalde Izagirre

-

Liburutegi digitala formazio dokumentala aurrera eramateko erabiltzea. Formazio hau sarearen bidez edo CD- Rom-ak erabiliz eman daiteke. Formazioa emateko baliabide hauek honako zerbitzuak eskaini ditzake: bibliotekak eskaintzen dituen zerbitzuen aurkezpen orokorra, sarritan egiten diren galderen eta hauen erantzunen zerrenda, informazioa bilatzeko erabili daitezkeen aukera ezberdinen azalpena eta liburutegi ezberdinetara bisita birtuala egiteko aukera.

Bai ikasketa planaren barne eta baita handik kanpo informazioaren sarbide eta erabileraren inguruan ematen den formazioa erabiltzailearen beharrei egokitutakoa izango da. Horrela, formazio hau modu ezberdinetan emango da (Rader, 2000): -

modu pertsonalean.

-

modu interaktiboan, on-line.

-

bitartekari inpresoak erabiliz.

-

ikaskuntza elektronikoaren bitartez.

7.- PROPOSAMENA Bosgarren atalean aipatu bezala, Arazoetan Oinarritutako Metodologiaren bitartez ikasten duten ikasleek formazio baliabide guztien erabilera aproposa ahalbideratuko duten informazioaren sarbide eta erabilerarako trebezietan formazio berezia behar dute. Formazio hau modu ezberdinetan eman daitekeela eta zeintzuk diren modu erabilienak deskribatu eta gero, Mondragon Unibertsitatearen testuingurura moldatu daitekeen proposamen bat egitea da lan honetan emango den hurrengo pausua. Lanean zehar azaldutakoetatik abiatuz, zera hartu da kontutan proposamena burutzeko orduan: -

Mondragon

Unibertsitateko

HUHEZIn

metodologia jarri behar dela martxan.

50

Oinarritutako

Ikaskuntza

deituriko

Informazioan alfabetatzen PBLren bitartez

HUMANITATEAK ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Arrate Ugalde Izagirre

-

Bertara ikastera doazen ikasle gehienek ezer gutxi jakingo dutela metodologia honen inguruan. Seguru aski, unibertsitateak berak matrikulazio kanpainan zehar emandako informazioa izango da ikasle berriek izango dutena.

-

Honetaz gain, ikasle hauek informazioaren sarbide eta erabileraren inguruko formazio gutxi edo inolako formazioa ez dutela izango.

-

Arazoetan Oinarritutako Metodologiaren bitartez burutuko dituzten ikasketetan arrakasta izateko informazioan alfabetizazioa garrantzitsua dela.

Guzti honetaz gain, ezin dugu ahaztu, Arazoetan Oinarritutako Ikaskuntza eta informazioan alfabetizazioa Mendeberri proiektuaren barnean hartzen dutela zentzua Mondragon Unibertsitatearen kasuan. Lan honen bigarren atalean aipatu bezala, zeharkako konpetentziak paper garrantzitsua jokatzen dute Mendeberri proiektuan. Proiektu honek ikasketak burutu bitartean garatzeko aukeratutako zeharkako konpetentzien artean hiru dira informazio alfabetizazioarekin lotura zuzena dutenak: arazoen ebazpena, komunikazio eraginkorra eta ikasten ikastea, hain zuzen ere. Arazoen ebazpenari dagokionez, PBLrekin guztiz lotuta dagoela esan daiteke. Eta, esan bezala, PBLren bitartez ikasten duten ikasleek euren ikasketak burutzeko informazioren sarbide eta erabileraren inguruko formazioa behar dute. Hori dela eta, ikasleen ikasketa prozesua ahalik eta arrakastatsuena izan dadin eta planteatzen zaizkien arazoak ahalik eta ondoen konpon ditzaten, informazioan alfabetatu beharko dira. Komunikazio eraginkorrak ere lotura zuzena du informazioaren sarbide eta erabilerarekin. Konpetentzia honek lortu nahi den informazioa zein den zehazteko gaitasunarekin, jasotako informazioak dioena azaltzeko, nahi den mezua transmititzeko eta jasotako informaziotik abiatuta ezagutza berria eraiki eta transmititzeko gai izatearekin dago lotuta. Gaitasun hauek ACRL/ALAk (2000) goi mailako irakaskuntzan informazio sarbide eta erabilerarako proposatzen dituen hainbat gaitasunekin bat datoz. Mendeberri proiektuak ikaskuntzarako hezkuntza (ikasten ikastea) sustatzea ere du helburu. Honek ikasleak euren bizitza osoan zehar euren formazioa eguneratzeko eta

51

Informazioan alfabetatzen PBLren bitartez

HUMANITATEAK ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Arrate Ugalde Izagirre

sakontzeko gai izateko formatuko direla esan nahi du. Gaur egun etengabe ematen diren aldaketetara moldatu ahal izateko derrigorrezko konpetentzia da hau. Ikasleek euren bizitza osoan zehar modu autonomoan formatzen jarrai dezaten, oso garrantzitsua da informazio sarbide eta erabileraren inguruko trebeziak garatzea. Horrela, lan honetan egingo den proposamenak honako ezaugarri nagusiak izango ditu: -

Arazoetan Oinarritutako Ikaskuntzaren bitartez ekingo zaio informazioan alfabetatzeari. Modu honetan, ikasleak ikasteko erabiliko duten metodologia berriarekin lehen kontaktu bat izateko aukera izango dute, informazioaren sarbide eta erabileraren inguruko formazioaren lehenengo urratsak ematearekin batera.

-

Informazioan alfabetizazioa curriculumean uztartuko da. Mendeberri proiektuak (Mondragon Unibertsitatea, 2000) zeharkako konpetentziak curriculumaren bitartez garatuko direla dio. Horretarako bi estrategia mota erabiliko dira. Batetik, ikasgai guztietan zeharkako konpetentzien garapenari zuzendutako irizpide orokor batzuk erabiliko

dira.

Bestetik,

zeharkako

konpetentzien

lanketa

sistematikoari

zuzendutako programa bereziak. -

Formazioa derrigorrezkoa izango dira ikasle guztientzat. Informazio sarbide eta erabilerarako beharrezkoak diren trebeziak bai euren ikasketetarako eta baita euren bizitza laboralean ere oso garrantzitsuak izango direla kontutan harturik, ikasle guztiak jaso beharko dute formazio hau.

Guzti hau kontutan izanda, ikasleak euren ikasketak bukatzean informazioan alfabetatuak egon daitezen honako hau proposatzen da: -

Ikasturte bakoitzeko gaitasun batzuk aukeratuko dira. Ikasturte horretan zehar horiek landuko dira ikasgai guztietan.

-

Ikasturte hasieran kurtso horretan landuko diren gaitasunei sarrera emango zaie arazo baten bidez. Arazo hori lantzeko aste bete eta bi aste bitarteko denbora erabiliko da. Denbora honetan ikasleek informazio sarbide eta erabileraren inguruko gaitasun batzuk garatzen hasteko oinarria jasoko dute.

52

Informazioan alfabetatzen PBLren bitartez

HUMANITATEAK ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Arrate Ugalde Izagirre

-

Hortik aurrera, ikasturte osoan zehar landuko diren ikasgaietan trebezia horiek garatuko

dira.

Irakasleek

arazoak

diseinatzerakoan

eta

ikasleen

lanak

ebaluatzerakoan kontutan hartuko dituzte ikasturteari dagozkion trebezia horiek. -

Magisteritza ikasketatako hirugarren mailan burutzen den proiektua izango ikasleek ikasketetan zehar garatutako konpetentzia guztiak praktikan jartzeko momentua. Horrela, ikasketen azken kurtsoan zehar egingo den proiektu hau guztiz baliagarria izango da ikasleek bai aurreko bi urteetan zehar landutako konpetentziak eta baita hirugarren kurtsoan garatzen lantzen egongo direnak bereganatu dituzten ala ez ebaluatzeko.

7.1.- SEKUENTZIALIZAZIO PROPOSAMENA: adibide bat Hona hemen aurreko proposamena irudikatzea erraztuko duen adibide bat. Arestian aipatu bezala, proposamen honek hiru ikasturte eta azken ikasturtean zehar burutuko den proiektua hartuko ditu bere baitan. Jarraian, kurtso bakoitzean informazioan alfabetizazioa lortzeko landu ahal diren konpetentziak (ACRL/ALA, 2000) eta azpikonpetentziak (ACRL/ALA, 2000) zehaztuko dira. Konpetentzia eta azpikonpetentzia hauek kurtso batean lantzeak, ez dakar hurrengo kurtsoan alde batera uztea, aurretik landutakoei, berriak gehituko zaizkiola baizik. Honetaz gain, ikasleek konpetentzia hauek gara ditzaten erabil daitezkeen zenbait estrategia ere azalduko dira. 7.1.1.- LEHENENGO IKASTURTEA Unibertsitatean hasteak itxaropen, ilusio eta abarrekin batera, beldurrak, barne-herstura,... ere sortzen ditu ikasleengan. Ikasleek institutuan lan egiteko era alde batera utzi eta euren burua aritzeko modu ezberdin baten aurrean aurkituko dutela badakite ere, ez dute oso garbi izaten zein izango den lanerako modu berria. Hori dela eta, interesgarria izan daiteke ikasleei euren adaptazio prozesuan nolabaiteko laguntza eskaintzea. Honetaz gain, irakasle ikasketak burutzeko Mondragon Unibertsitatea aukeratzen duten ikasleek lan egiteko oso modu konkretu batekin egingo dute topo: Arazoetan Oinarritutako Ikaskuntzarekin, metodologia horren bitartez ikasten duten bitartean, informazioaren

53

Informazioan alfabetatzen PBLren bitartez

HUMANITATEAK ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Arrate Ugalde Izagirre

sarbide eta erabilerarako hainbat trebezia garatuko dituztelarik. Trebezia hauek garatzea oso garrantzitsua izango da ikasle hauentzat, lan honetan zehar azaldu bezala, metodologia honen bitartez burutzen diren ikasketetan arrakasta izateko, informazioaren sarbide eta erabileran nolabaiteko formazio izatea derrigorrezkoa baita. Guzti hau kontutan hartuta, ikasketak hastean oso aproposa litzateke ikasleek bai metodologiarekiko eta baita informazio sarbide eta erabilerarekiko hurbilpen bat izatea. Kurtso honetako lehenengo arazoa diseinatzerakoan ikasleen arazo erreala kontutan hartzea proposatzen da. Arazo horren konponketarako unibertsitateak gainontzeko ikasgaiak lantzeko erabiliko duen prozesu bera erabiliko da ikasleek aurrean duten metodologia berria ezagutzen has daitezen. Honetaz gain, arazo hau ikasleek unibertsitateak eskaintzen dituen informazio zerbitzuekin (biblioteka, ordenadoreak,...) eta baita bilaketak egiteko tresna eta modu ezberdinekin lehen kontaktua izan dezaten balio izango du. Behin modulu hori bukatuta, ohiko arazoei emango zaie sarrera. Kurtso honetako arazoak diseinatzerakoan, honako hauek hartu beharko lirateke kontutan: -

Modulu bakoitzari dagokion txostenean, ikasleei bibliografia emango zaie. Hau da, ikasturte

honetan

ikasleek

euren

lana

burutzeko

behar

izango

duten

dokumentazioaren erreferentzia izango dute. Dena den, ez zaizkie dokumentuak fotokopien, posta elektronikoaren,... bidez eskura emango. Modu honetan informazio zerbitzuak erabili eta proposaturiko informazio iturriak bilatu beharko dituzte. -

Ikasleei landutako dokumentu bakoitzak eskaintzen dituen ideia nagusiak zeintzuk diren antzeman eta euren hitzekin berridaztera bultzatzen dituzten lanak eskatuko zaizkie.

-

Bibliografiaren trataera egokia bultzatuko da. Horrela, ikasturtean zehar entregatu beharreko lan guztiak ebaluatzerakoan garrantzi handia izango du bibliografia ondo zehaztea, aipuak argi eta garbi azaltzea,... Honekin, bibliografia bera ondo idazteko

54

Informazioan alfabetatzen PBLren bitartez

HUMANITATEAK ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Arrate Ugalde Izagirre

gai izateaz gain, ikasleengan autore eskubideekiko errespetua eta plagioaren aurkako jarrera sortzea ere bilatuko da. Hona hemen, ikasturte honetan landu daitezkeen konpetentzia eta azpikonpetentziak: 1.- Informazioaren sarbide eta erabileran konpetentea den ikaslea gai da behar duen informazioa zein mota eta mailakoa den determinatzeko. -

Informazioaren sarbide eta erabileran konpetentea den ikaslea gai da bere informazio beharrak definitzeko eta artikulatzeko. o Ikasleak irakasleekin hitz egiten du eta gelan ematen diren eztabaidetan, lan taldeetan eta bitartekari elektronikoen bitartez ematen diren eztabaidetan ikerketa gaiak edo beste edozein informazio behar identifikatzeko gai da. o Tesirako

proiektu

bat

erredaktatzeko

eta

informazio

beharretan

oinarritutako galderak sortzeko gai da. -

Informazioaren sarbide eta erabileran konpetentea den ikaslea gai da informazio iturri potentzial tipo eta formatu anitzak identifikatzeko. o Bai modu formalean eta baita informalean ere, informazioa nola sortzen, antolatzen eta zabaltzen den badaki. o Iturri primario eta sekundarioak ezberdintzeko gai da eta euren garrantzia eta erabilera diziplina ezberdinen araberakoa dela daki.

2.- Informazioaren sarbide eta erabileran konpetentea den ikasleak behar den informazioa modu egokian eta eraginkorrean lortzen du. -

Ikasleak behar duen informazioa lortzeko ikerketa metodo edo informazioa errekuperatzeko sistema egokienak aukeratzen ditu. o Informazioaren errekuperatze-sistemen estaldura, edukiak eta antolaketa analizatzen ditu.

-

Informazioaren sarbide eta erabileran konpetentea den ikasleak on-line edo

55

Informazioan alfabetatzen PBLren bitartez

HUMANITATEAK ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Arrate Ugalde Izagirre

pertsonalki lortzen du informazioa metodo anitzak erabiliz. o Formatu ezberdinetan dagoen informazioa lortzeko bilaketa-sistema ezberdinak erabiltzen ditu. o Biblioteka baten barruan baliabideak non dauden jakiteko edo esplorazio fisiko bat egiteko aukera eskaintzen duten leku espezifikoak identifikatzeko klasifikazio eskema anitzak edo beste motatako sistemak (adibidez, arloak edo aurkibideak) erabiltzen ditu. -

Informazioaren sarbide eta erabileran konpetentea den ikasleak informazioa eta informazio iturriak ateratzen, erregistratzen eta kudeatzen ditu. o Erabiltzen duen informazioa antolatzeko sistema bat sortzeko gai da. o Aipatutako iturri mota ezberdinak bereizten ditu eta baliabide anitzen artean aipu baten elementu eta sintaxi egokiak ulertzen ditu. o Aipu baten dagoen informazio pertinente guztia erregistratzen du etorkizuneko erreferentzietan erabiltzeko.

3.- Informazioaren sarbide eta erabileran konpetentea den ikaslea informazioa eta bere iturriak modu kritikoan ebaluatzen ditu eta aukeratutako informazioa bere aurrezagutza eta balio sistemarekin uztartzen du. -

Informazioaren sarbide eta erabileran konpetentea den ikaslea batutako informazioan agertzen diren ideia nagusiak laburtzeko gai da. o Testua irakurri eta ideia nagusiak aukeratzen ditu. o Kontzeptuak bere hitzekin erredaktatzen ditu eta datu egokiak aukeratzen ditu. o Beranduago testu bat modu egokian osatzerakoan erabiliko duen materiala zehazki identifikatzen du.

-

Informazioaren sarbide eta erabileran konpetentea den ikasleak informazioaren ulerkuntza eta interpretazio egokia beste ikasle batzuekin, adituekin eta lanean ari diren profesionalekin iritziak elkartrukatuz egiaztatzen du. o Gelan eta beste testuinguru batzutan ematen diren eztabaidetan modu

56

Informazioan alfabetatzen PBLren bitartez

HUMANITATEAK ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Arrate Ugalde Izagirre

aktiboan hartzen du parte. o Lantzen diren gaien inguruko diskurtsoak estimulatzeko klaseko atal bat bezala antolatzen diren komunikazio foro elektronikoetan hartzen du parte (adibidez,

posta

elektronikoa,

buletin

elektronikoak,

tertulia

elektronikoak,…). 4.- Informazioaren sarbide eta erabileran konpetentea den ikasleak, bakarka edo talde bateko partaide bezala lan egiterakoan, informazioa helburu zehatz bat lortzeko modu eraginkorrean erabiltzen du. -

Informazioaren sarbide eta erabileran konpetentea den ikasleak aurreko informazioa eta informazio berria erabiltzen ditu produktu edo ekintza partikular baten planifikazio eta sorkuntzan. o Produktu edo ekintzaren helburuak eta formatua oinarritzeko antolatzen du edukia (adibidez, eskemak, borradoreak, diagramak,…).

-

Informazioaren sarbide eta erabileran konpetentea den ikasleak produktu edo ekintzaren garapen prozesua errebisatzen ditu. o Informazioaren bilaketa, ebaluaketa eta komunikazio prozesuarekin lotuta dauden ekintzen gida edo eguneroko bat eramaten du. o Aurretik izandako lorpen, hutsegite eta estrategia alternatiboen inguruko hausnarketa burutzen du.

-

Informazioaren sarbide eta erabileran konpetentea den ikaslea gai da besteei produktu edo ekintza modu eraginkorrean komunikatzeko. o Produktu edo ekintzaren helburua aukeratutako audientziari komunikatzeko egokiena den baliabide edo formatua aukeratzen du. o Produktua edo ekintza sortzerakoan informazio teknologien aplikazio anitzak erabiltzen ditu. o Argitasunarekin eta aukeratutako audientziaren helburuari dagokion moduan komunikatzen du.

57

Informazioan alfabetatzen PBLren bitartez

HUMANITATEAK ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Arrate Ugalde Izagirre

5.- Informazioaren sarbide eta erabileran konpetentea den ikasleak informazioaren inguruan sortzen diren arazo eta auzi ekonomiko, legal eta sozialetariko asko ulertzen ditu eta informazioa modu etiko eta legalean lortu eta erabiltzen du. -

Informazioaren sarbide eta erabileran konpetentea den ikasleak informazioaren eta informazio teknologien inguruan sortzen diren auzi ekonomiko, legal eta sozialak ulertzen ditu. o Bai testuinguru inpresoan eta baita elektronikoan ere intimitate, pribazitate eta seguritatearekin harremana duten auziak identifikatzen eta eztabaidatzen ditu. o Jabeko intelektualarekin, erreprodukzio eskubideekin eta autore eskubideak bermatzen

dituen

legediaren

barne

dauden

baliabideen

erabilera

zuzenarekin harremana duten gaiak ulertzen ditu. -

Informazioaren sarbide eta erabileran konpetentea den ikasleak norma eta politika instituzionalen barruan jokatzen du eta informazio baliabideen sarbide eta erabilerarekin harremana duten kortesia arauak betetzen ditu. o Eztabaida elektronikoetan parte hartzen du orokorrean onartuak diren praktikak

erabiliz

(adibidez,

sarearen

bidez

ematen

diren

komunikazioetarako zuzentasun normak erabiltzen ditu). o Informazio baliabideen sarbiderako onartutako klabeak eta bestelako identifikazio erak erabiltzen ditu. o Informazio baliabideen sarbiderako araudi instituzionala betetzen du. o Informazio baliabideen, tresneriaren, sistemen eta instalazioen osotasuna zaintzen du. o Legalki lortu eta gordetzen ditu testuak, datuak, irudiak eta soinuak. o Plagioa zer den badaki eta ez ditu beste autore batzuen materialak berarenak izango balira bezala aurkezten. o Gizakiekin egiten diren ikerketen inguruan instituzioak dituen politikak ulertzen ditu. -

Informazioaren sarbide eta erabileran konpetentea den ikaslea informazio iturri

58

Informazioan alfabetatzen PBLren bitartez

HUMANITATEAK ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Arrate Ugalde Izagirre

ezberdinen erabilera onartzen du bere produktu edo ekintza komunikatzerakoan. o Aurkezpen dokumental estilo egokia aukeratzen du eta iturriak modu egokian izendatzen ditu. o Autoreen eskubideak bermatzeko dagoen legediaren menpe dauden materialen erreprodukzio baimenen inguruko informazioa eskaintzen du. 7.1.2.- BIGARREN IKASTURTEA Bigarren maila hasterakoan, ikasleek informazioan alfabetatzearekin zerikusia duen beste arazo bati egin beharko diote aurre. Oraingoan arazoa ikasleek bilatzaile espezializatuak erabil dezaten diseinatuta egon daiteke. Lehenengo ikasturtean ikasleek ikasi zuten bibliografia konkretu bat emanda behar zituzten dokumentuak aurkitzen. Oraingo honetan, eta behin bilatzaile orokorrak ondo erabiltzen jakinda eta, kurtso honetako lehenengo moduluan, bilatzaile espezializatuekiko hurbilpen bat eginda, ikasleek lantzen ari diren gaiaren inguruko hitz klabeak ezagututa behar duten dokumentazioa bilatzeko gai izan beharko dira. Horrela, ikasturte honetan landuko diren arazoak diseinatzerakoan, kontutan hartuko da modulu bakoitzaren hasieran banatzen den txostenean bibliografia zehaztu beharrean, hitz klabeak zehaztu behar direla. Honetaz gain, ikasleei ikasturte honetan zehar proposatuko zaizkien lanak iturri ezberdinetatik jasotako ideia nagusien arteko uztarketa egitera bultzatzea izango litzateke aproposena. Lehenengo mailan dokumentu bakarrean zentratu badira ere, momentu honetan aurrera pausu bat emateko prest egon beharko lirateke. Bukatzeko, esan, ikasleek egindako bilaketak emandako emaitzen inguruan hausnartzen hasi beharko liratekeela, bilaketa prozesuaren inguruko ebaluaketa burutuz. Hona hemen, ikasturte honetan landu daitezkeen konpetentzia eta azpikonpetentziak: 1.- Informazioaren sarbide eta erabileran konpetentea den ikaslea gai da behar duen informazioa zein mota eta mailakoa den determinatzeko.

59

Informazioan alfabetatzen PBLren bitartez

HUMANITATEAK ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Arrate Ugalde Izagirre

-

Informazioaren sarbide eta erabileran konpetentea den ikaslea gai da bere informazio beharrak definitzeko eta artikulatzeko. o Gaiarekiko duen hurbiltasuna handitzeko informazio iturri orokorrak arakatu ditzake.

-

Informazioaren sarbide eta erabileran konpetentea den ikaslea gai da informazio iturri potentzial tipo eta formatu anitzak identifikatzeko. o Informazioa

diziplinen

inguruan

antolatuko

daitekeela

eta

honek

informazioaren sarbidean eragina duela antzematen du. o Formatu anitzen artean eskuratu daitezkeen baliabide potentzial bakoitzak duen balorea eta ezberdintasuna identifikatzeko gai da (adibidez, multimedia, datu baseak, web orriak, datu bilketak, ikusi-entzumenezkoa, liburuak,…). o Baliabide potentzialen helburua eta publikoa identifikatu dezake (adibidez, estilo

herrikoia

erudituaren

aurka,

gaurkotasuna

historikotasunaren

kontra,…). -

Informazioaren sarbide eta erabileran konpetentea den ikasleak kontutan hartzen ditu beharrezkoa den informazioa eskuratzeak dituen kostu eta onurak. o Behar duen informazioa batu eta bere testuinguruan ulertu ahal izateko hizkuntza edo trebezia berri baten (adibidez, atzerritar hizkuntza edo arlo zehatz baten inguruko hiztegia) inguruko ezagutzak jasotzeko aukera kontutan hartzen du.

2.- Informazioaren sarbide eta erabileran konpetentea den ikasleak behar den informazioa modu egokian eta eraginkorrean lortzen du. -

Ikasleak behar duen informazioa lortzeko ikerketa metodo edo informazioa errekuperatzeko sistema egokienak aukeratzen ditu. o Ikerketa metodo egokiak identifikatzen ditu (laborategian esperimentatu, simulazioa, landa-lana,…).

60

Informazioan alfabetatzen PBLren bitartez

HUMANITATEAK ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Arrate Ugalde Izagirre

o Ikerketa metodo ezberdinak erabiltzeko aukerak eta bakoitzak ekarri ditzakeen onurak analizatzen ditu. -

Informazioaren sarbide eta erabileran konpetentea den ikasleak modu eraginkorrean diseinatutako estrategiak eraiki eta erabiltzen ditu. o Aukeratutako metodoaren araberako ikerketa plangintza bat garatzen du. o Bilaketa estrategia bat eraikitzen du aukeratutako informazio-errekuperatze sisteman

egokiak

diren

komandoak

erabiliz

(adibidez,

operadore

booleanoak, barne antolatzaileak,…). o Informazioa errekuperatzeko sistema ezberdinak erabiltzen ditu bere bilaketan eta komando hizkuntzan, protokolo eta bilaketa parametro anitzak dituzten erabiltzaile interfazeak eta bilaketa motore ezberdinak erabiltzen ditu. -

Informazioaren sarbide eta erabileran konpetentea den ikasleak on-line edo pertsonalki lortzen du informazioa metodo anitzak erabiliz. o Behar duen informazioa lortzeko instituzioak eskaintzen dituen zerbitzu espezializatuak erabiltzen ditu sarean edo pertsonalki (adibidez, biblioteken arteko mailegua eta dokumentuarekiko sarbidea, talde profesionala, ikerketa bulego instituzionalak, baliabide komunitarioak, adituak eta lanean diharduten profesionalak).

-

Informazioaren sarbide eta erabileran konpetentea den ikaslea, beharrezkoa izanez gero, gai da bere ikerketa metodoa zorrozteko. o Egindako bilaketen emaitzen kantitatea, kalitatea eta garrantzia baloratzen ditu, informazio errekuperatze sistema edo ikerketa metodo alternatiboak erabili beharko liratekeen erabakitzeko. o Lortutako informazioan egon daitezkeen hutsuneak identifikatzen ditu eta bilaketa estrategia errebisatu beharko litzatekeen edo ez erabakitzeko gai da. o Beharrezkoa bada, bilaketa errepikatzen du estrategia errebisatu eta gero.

61

Informazioan alfabetatzen PBLren bitartez

HUMANITATEAK ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Arrate Ugalde Izagirre

-

Informazioaren sarbide eta erabileran konpetentea den ikasleak informazioa eta informazio iturriak ateratzen, erregistratzen eta kudeatzen ditu. o Teknologia anitzen artean behar duen informazioa lortzeko egokiena dena aukeratzen du (adibidez, kopiatu/itsatsi funtzioak ordenagailu batean, fotokopiagailua, eskanerra, ikusi-entzumeneko ekipoa edo instrumentu esploratorioak). o Teknologia ezberdinak erabiltzen ditu jasota eta antolatuta duen informazioa kudeatzeko.

3.- Informazioaren sarbide eta erabileran konpetentea den ikaslea informazioa eta bere iturriak modu kritikoan ebaluatzen ditu eta aukeratutako informazioa bere aurrezagutza eta balio sistemarekin uztartzen du. -

Informazioaren sarbide eta erabileran konpetentea den ikasleak informazio eta informazio iturriak ebaluatzeko hasierako kriterio batzuk definitu eta erabiltzen ditu. o Informazio iturri ezberdinak aztertu eta alderatzen ditu informazioaren sinesgarritasuna, baliagarritasuna, zuzentasuna, autoritatea, aukera eta ikuspuntua ebaluatzeko. o Laguntza argudio eta metodoen estruktura eta logika analizatzen ditu. o Aurriritziak, gezurrak eta manipulazioa antzematen ditu.

-

Informazio sarbide eta erabileran konpetentea den ikaslea kontzeptu berriak eraikitzerakoan ideia nagusiak sintetizatzeko gai da. o Kontzeptu ezberdinen artean dagoen lotura antzematen du eta erabilgarriak izan daitezkeen enuntziatu primario berrietan uztartzen ditu, beharrezkoak diren ebidentzien laguntzarekin.

-

Informazioaren sarbide eta erabileran konpetentea den ikasleak ezagutza berriak aurrekoekin alderatzen ditu, gehitutako balorea, kontraesanak edo informazioak dituen beste ezaugarri batzuk determinatu nahian. o Informazioa ikerketarako eta informazio beste behar batzuk osatzeko

62

Informazioan alfabetatzen PBLren bitartez

HUMANITATEAK ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Arrate Ugalde Izagirre

baliagarria den determina dezake. o Informazio batek beste iturri batzuetatik jasotako informazioa egiaztatzen edo gezurtatzen duen jakiteko aurrez aukeratutako kriterioak erabiltzen ditu. o Lantzen ari den gaiaren inguruko ebidentziak eskaintzen dituen informazioa aukeratzen du. -

Informazioaren sarbide eta erabileran konpetentea den ikasle batek ezagutza berriak gizabanakoaren balio sistemarengan eragina duela determina dezake eta ezberdintasunak errekontziliatzeko neurri egokiak hartzen ditu. o Dokumentuetan aurkitutako ikuspegi ezberdinak ikertzen ditu

-

Informazioaren sarbide eta erabileran konpetentea den ikasleak informazioaren ulerkuntza eta interpretazio egokia beste ikasle batzuekin, adituekin eta lanean ari diren profesionalekin iritziak elkartrukatuz egiaztatzen du. o Adituen iritzia bilatzen du mekanismo ezberdinen bitartez (adibidez, elkarrizketa, posta elektronikoa, posta-zerrendak…).

-

Informazioaren sarbide eta erabileran konpetentea den ikaslea gai da galderaren lehen formulazioa errebisatu beharko litzatekeela erabakitzeko. o Lehenengo informazio beharra bete den edo informazio gehiago behar den determina dezake. o Bilaketa-estrategia errebisatzen du eta, beharrezkoa bada, kontzeptu berriak gehitzen ditu. o Informazioa errekuperatzeko erabilitako iturriak errebisatzen ditu eta, beharrezkoa bada, beste batzuk gehitzen ditu.

4.- Informazioaren sarbide eta erabileran konpetentea den ikasleak, bakarka edo talde bateko partaide bezala lan egiterakoan, informazioa helburu zehatz bat lortzeko modu eraginkorrean erabiltzen du. -

Informazioaren sarbide eta erabileran konpetentea den ikasleak aurreko informazioa eta informazio berria erabiltzen ditu produktu edo ekintza partikular baten planifikazio eta sorkuntzan.

63

Informazioan alfabetatzen PBLren bitartez

HUMANITATEAK ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Arrate Ugalde Izagirre

o Testu digitalak, irudiak eta datuak lantzen ditu, beharrezkoa bada, euren kokapen eta formatu originaletik testuinguru berrietara transferituz. 5.- Informazioaren sarbide eta erabileran konpetentea den ikasleak informazioaren inguruan sortzen diren arazo eta auzi ekonomiko, legal eta sozialetariko asko ulertzen ditu eta informazioa modu etiko eta legalean lortu eta erabiltzen du. -

Informazioaren sarbide eta erabileran konpetentea den ikasleak informazioaren eta informazio teknologien inguruan sortzen diren auzi ekonomiko, legal eta sozialak ulertzen ditu. o Informazioaren

sarbide

dohainarekin edo

ordainpeko

sarbidearekin

zerikusia duten auziak identifikatu eta eztabaidatzen ditu. o Zentsura eta adierazpen askatasunarekin harremana duten arazoak identifikatu eta eztabaidatzen ditu. 7.1.3.- HIRUGARREN IKASTURTEA Ikasturte honetan zehar egin beharreko proiektua burutu ahal izateko behar izango dituzten trebeziak garatu beharko dituzte ikasleek hirugarren ikasturtean. Hori dela eta, kurtso hasieran landuko den eta informazioan alfabetatzeari zuzenduta egongo den lehenengo arazoa ikerketa metodo ezberdinen inguruan eta ezagutza berriak aurkezteko modu eta formato ezberdinen inguruan antola daiteke. Hortik aurrera, eta ikasturteari dagozkion ohiko moduluak diseinatzerakoan, honako hauek kontutan hartzea komeniko litzateke: -

Modulu bakoitzaren hasieran ikasleei banatuko zaien txostenean ez da arazoak konpontzeko erabili beharko dituzten dokumentuen bibliografiarik agertuko. Honetaz gain, gaiari dagozkion hitz klabeak ere ez zaizkie emango ikasleei. Modu honetan, ikasleek duten informazioa erabili beharko dute gaia kokatzeko eta behar duten dokumentazioaren bilaketa egiteko.

64

Informazioan alfabetatzen PBLren bitartez

HUMANITATEAK ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Arrate Ugalde Izagirre

-

Ikasleei proposatuko zaizkien lanak euren aurrezagutzak eta orain lantzen dituzten testuetan agertzen diren ideia nagusiak uztartzera bultzatuko dituzte ikasleak. Gainera, ezagutza guzti hori abiapuntu hartuta, ikasleak euren hipotesiak eta jakintza berria sortzeko bidean jartzea bilatuko da.

-

Ikasleei jakintza berri hori testuinguru ezberdinetan aurkezteko aukera eskainiko zaie. Honek ikasleek euren aurkezpenetan formatu eta estilo ezberdinak erabiltzea ahalbideratuko du, beti ere duten hartzaileetara egokitutako baliabide eta hizkuntza erabiliz.

Hona hemen, ikasturte honetan landu daitezkeen konpetentzia eta azpikonpetentziak: 1.- Informazioaren sarbide eta erabileran konpetentea den ikaslea gai da behar duen informazioa zein mota eta mailakoa den determinatzeko. -

Informazioaren sarbide eta erabileran konpetentea den ikaslea gai da bere informazio beharrak definitzeko eta artikulatzeko. o Informazio beharra ikuspegi erabilgarriagoa lortu ahal izateko definitzen edo moldatzen du. o Informazio beharra zein den erakusten duten hitz eta kontzeptu klabeak identifikatzeko gai da. o Dagoen informazioa jatorrizko pentsamenduarekin, esperimentazioarekin eta/ edo analisiarekin informazio berria sortzeko konbinatu daitekeela antzematen du.

-

Informazioaren sarbide eta erabileran konpetentea den ikaslea gai da informazio iturri potentzial tipo eta formatu anitzak identifikatzeko. o Iturri primarioetan lortutako datuetatik abiatuta, informazio berria sortzea beharrezkoa izan daitekeela antzematen du.

-

Informazioaren sarbide eta erabileran konpetentea den ikasleak kontutan hartzen ditu beharrezkoa den informazioa eskuratzeak dituen kostu eta onurak.

65

Informazioan alfabetatzen PBLren bitartez

HUMANITATEAK ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Arrate Ugalde Izagirre

o Behar den informazioaren eskuragarritasuna zein den zehazten du eta bilaketa prozesua baliabide lokaletatik kanpo zabaltzeko erabakiak hartzen ditu (adibidez, biblioteka arteko mailegua, inguruko beste liburutegi batzuetako baliabideak erabiltzea, irudien lorpena, bideoak, testuak edo soinuak). o Behar den informazioa lortzeko plangintza orokor bat eta epe errealistak diseinatzen ditu. -

Informazioaren

sarbide

eta

erabileran

konpetentea

den

ikasleak

uneoro

birplanteatzen du behar duen informazioa zer motakoa eta mailakoa den. o Hasierako informazio beharra errebisatzen du galdera(k) argitu, moldatu edo zorrozteko. o Erabakiak hartzeko edo informazio aukeraketa bat egiteko erabili dituen irizpideak deskribatzen ditu. 2.- Informazioaren sarbide eta erabileran konpetentea den ikasleak behar den informazioa modu egokian eta eraginkorrean lortzen du. -

Ikasleak behar duen informazioa lortzeko ikerketa metodo edo informazioa errekuperatzeko sistema egokienak aukeratzen ditu. o Aukeratutako ikerketa metodoarentzat edo informazioa errekuperatze sistemarentzat behar duen informazioa lortzeko jokabide egokiak eta eraginkorrak aukeratzen ditu.

-

Informazioaren sarbide eta erabileran konpetentea den ikasleak modu eraginkorrean diseinatutako estrategiak eraiki eta erabiltzen ditu. o Behar duen informaziorako garrantzitsuak diren hitzak, sinonimoak eta hauekin harremana duten terminoak identifikatzen ditu. o Lantzen ari den arloko edo erabiltzen ari den informazioa-errekuperazio sistemaren hiztegi kontrolatua aukeratzen du. o Arloarentzat egokiak diren ikerketa protokoloak erabiltzen ditu bilaketan.

66

Informazioan alfabetatzen PBLren bitartez

HUMANITATEAK ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Arrate Ugalde Izagirre

-

Informazioaren sarbide eta erabileran konpetentea den ikasleak on-line edo pertsonalki lortzen du informazioa metodo anitzak erabiliz. o Inkestak, eskutitzak, elkarrizketak eta informazio primarioa lortzea ahalbideratzen duten beste ikerketa metodo batzuk erabiltzen ditu.

3.- Informazioaren sarbide eta erabileran konpetentea den ikaslea informazioa eta bere iturriak modu kritikoan ebaluatzen ditu eta aukeratutako informazioa bere aurrezagutza eta balio sistemarekin uztartzen du. -

Informazioaren sarbide eta erabileran konpetentea den ikasleak informazio eta informazio iturriak ebaluatzeko hasierako kriterio batzuk definitu eta erabiltzen ditu. o Informazioa sortu zeneko testuinguru kulturala, fisikoa edo beste edozein motatakoa antzematen du eta horrek informazioarengan izan dezakeen eragina ulertzen du.

-

Informazio sarbide eta erabileran konpetentea den ikaslea gai da kontzeptu berriak eraikitzerakoan ideia nagusiak sintetizatzeko. o Posible denean, lehen sintesia abstrakzio maila handiago baterantz zabaltzen du informazio gehiago behar dezaketen hipotesi berriak eraikitzeko. o Ideia eta beste fenomeno batzuen arteko interakzioa ikertzeko ordenadore eta beste teknologia batzuk (kalkulu orriak, datu baseak, multimediak eta entzumen eta bideo ekipoak) erabiltzen ditu.

-

Informazioaren sarbide eta erabileran konpetentea den ikasleak ezagutza berriak aurrekoekin alderatzen ditu, gehitutako balorea, kontraesanak edo informazioak dituen beste ezaugarri batzuk determinatu nahian. o Jasotako informazioan oinarritutako ondorioak ateratzen ditu. o Teoriak egiaztatzen ditu diziplinarentzat egokiak diren teknikak erabiliz (adibidez, simuladoreak, esperimentuak). o Zuzentasun-gradua determinatu dezake datuen iturriak, informazioa

67

Informazioan alfabetatzen PBLren bitartez

HUMANITATEAK ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Arrate Ugalde Izagirre

biltzeko erabilitako estrategia eta tresnen mugak eta ondorioen balioa dudan jartzen. o Informazio berria aurreko informazio edo ezagutzarekin uztartzen du. -

Informazioaren sarbide eta erabileran konpetentea den ikasle batek ezagutza berriak gizabanakoaren balio sistemarengan eragina duela determina dezake eta ezberdintasunak errekontziliatzeko neurri egokiak hartzen ditu. o Aurkitutako ikuspuntuak bereganatzen dituen edo ez determina dezake.

4.- Informazioaren sarbide eta erabileran konpetentea den ikasleak , bakarka edo talde bateko partaide bezala lan egiterakoan, informazioa helburu zehatz bat lortzeko modu eraginkorrean erabiltzen du. -

Informazioaren sarbide eta erabileran konpetentea den ikasleak aurreko informazioa eta informazio berria erabiltzen ditu produktu edo ekintza partikular baten planifikazio eta sorkuntzan. o Aurreko esperientzietatik transferitutako trebeziak eta ezagutza produktu edo ekintzaren planifikazio eta sorkuntzarako artikulatzen ditu. o Informazio berria zaharrarekin uztartzen du, aipuak eta parafrasiak barne, produktu edo ekintzaren helburuak lortzen lagundu dezan.

7.1.4.-

HIRUGARREN

IKASTURTEAN

ZEHAR

BURUTU

BEHARREKO

PROIEKTUA Ikasketa unibertsitarioen azken kurtsoan egin beharreko proiektuak aukera emango die ikasleei informazio alfabetizazioaren inguruan garatutako trebezia guztiak erabiltzeko. Lan hau burutzean ikasleek gaia definitu, gaiari dagozkion informazioa iturri ezberdinetan bilatu, formatu ezberdinetan dagoen informazioa erabili, jasotako informazioak bere lanerako duen balioa ebaluatu, lortutako informaziotik abiatuta ezagutza berria sortu eta ezagutza berri hori komunikatu egin beharko dute. Hori dela eta, ikasleek euren ikasketetan zehar informazio sarbide eta erabileran lortutako konpetentzien ebaluaketa orokor bat egiteko oso une egokia izan daiteke.

68

Informazioan alfabetatzen PBLren bitartez

HUMANITATEAK ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Arrate Ugalde Izagirre

Egokia izango litzateke ere, informazio alfabetizazioaren inguruko trebezien erabilera egokiak balio konkretu bat izatea proiektuaren notan, %20 adibidez. 8.- ONDORIOAK Gaur egungo gizartean ematen diren aldaketa anitzek eta azkarrek derrigortu egiten dute unibertsitatea bizitza osoan zehar modu autonomoan ikasteko gai izango diren pertsonak heztera. Ikasten ikasteko informazioren sarbide eta erabilerak duen garrantzia ikusirik, ikasketa unibertsitarioak burutzen diren bitartean informazioan alfabetizazioak berarekin dakarren konpetentziak garatzeko plangintza baten beharra agerian gelditzen da. Plangintza honetan proposatuko diren ekintzak ikasle guztiengana heltzearen garrantzia ere nabaria da. Horregatik, guztiz gomendagarria litzateke, batetik, informazio sarbide eta erabileraren inguruan prestatzen diren formazio saioak derrigorrezkoak izatea ikasle guztientzat eta, bestetik, ikasketetan zehar lantzen diren ohiko arloetan uztartzea, hauekin batera testuinguru erreal batean landuak izan daitezen. Bide hau jarraituz, eta Mendeberri proiektuaren barnean kokatzen den Arazoetan Oinarritutako Ikaskuntzak eskaintzen duen aukera ezin hobeaz baliatuz, oso interesgarria izango litzateke ikasleen informazio alfabetizazioa ahalbideratuko lukeen curriculumean uztartutako plangintza bat martxan jartzea. Plangintza horren inplementazioak bidea irekiko lioke ikerketa bide berri bati: lau urtetan zehar burutuko litzatekeen inplementazio prozesuaren ebaluaketari, hain zuzen ere. Ebaluazio prozesu honek plangintzak izango lituzkeen onurak, hutsuneak eta emaitzak ezagutzea ahalbideratuko luke hobekuntzarako proposamenen sorrera ahalbideratuz. Honetaz gain, eta lan honek Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultatea oinarri bezala hartu duela kontutan harturik, posiblea litzateke beste proiektu proposamen bat ere luzatzea. Fakultate honetan formatuko diren hainbat profesional irakasleak izango direla kontutan harturik, oso interesgarria izango litzateke gaurko ikasleek informazio sarbide eta erabileraren inguruan jasotzen duten ezagutza etorkizunean euren ikasleei transmititzeko gai izatea. Hau da, HUHEZItik irten eta Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan lanean

69

Informazioan alfabetatzen PBLren bitartez

HUMANITATEAK ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Arrate Ugalde Izagirre

hasten direnean, euren ikasleak informazioan alfabetatzen hasteko gai izatea. Horregatik, aurrera pausu hau emateko bide ezberdinak aztertuko lituzkeen proiektu bat burutzea ondo legoke. Honetaz gain, eta informazio alfabetizazioaren gaia euskaraz normalizatuta ez dagoela kontutan harturik, proiektu honen barnean ACRL/ALAk (2000) Goi Mailako Irakaskuntzan informazio sarbide eta erabileraren inguruan argitaratutako normaren itzulpenak normalizazio bide horretan pausu txiki bat suposatu dezake. Itzulpen honek euskal gizartean gai honen sozializaziorako balio dezake, adibidez, norma Euskal Herriko bibliotekarien web orrian jarriz. Bukatzeko, esan, informazio alfabetizazioa ikasketetan zehar landuko diren ikasgai ezberdinetan uztartu ahal izateko bibliotekarien rola aldatu behar dela eta baita unibertsitateko irakasleen eta bibliotekarien arteko koordinazioa suspertu ere.

70

Informazioan alfabetatzen PBLren bitartez

HUMANITATEAK ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Arrate Ugalde Izagirre

9.- BIBLIOGRAFIA ACRL/ ALA (2000). Normas sobre aptitudes para el acceso y uso de la información en la educación superior (itzulpena: Boletín de la asociación andaluza de bibliotecarios, nº 60). http://www.aab.es [kontsulta: 2003. urteko uztailan] Albanese, M.A., Mitchell, S. (1993). Problem- based Learning: a review of literature on its outcomes and implementation issues. Academic medicine, Vol. 68, Nº 1, 52- 81 Barry, C.A. (1999). Las habilidades de información en un mundo electrónico: la formación investigadora de los estudiantes de doctorado. Anales de documentación, nº 2, 237- 258 Bawden, D. (2002). Revisión de los conceptos de alfabetización informacional y alfabetización digital. Anales de la documentación, nº 5, 361-408 Benito Morales, F. (2000). Nuevas necesidades, nuevas habilidades. Fundamentos de la alfabetización en información. In Gómez Hernández, J.A. (coordinador). Estrategias y modelos para usar la información, Murcia: KR editorial Bernhard, P (2002). La formación en el uso de la información: una ventaja en la enseñanza superior. Situación actual. Anales de la documentación, nº 5, 409-435 Block, K.J. (1997). Problem- Based Learning in Medical Education: Issues for Health Sciences Libraries and Librarians. Http://edfu.lis.uiuc.edu/review/5/block.html [kontsulta: 2003. urteko ekainan] Bloom, B., Deyrup, M. (2003). Information literacy across the wired university. Reference Services Review, Vol. 31, nº 3, 237-247 Colliver, J.A. (2000). Effectiveness of Problem- based Learning curricula: research and theory, Academic Medicine, Vol. 75, Nº 3, 259- 266

71

Informazioan alfabetatzen PBLren bitartez

HUMANITATEAK ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Arrate Ugalde Izagirre

CRUE (2000). Informe Universidad 2000. http://www.crue.upm.es/informeuniv2000.htm [Kontsulta: 2003. urteko ekaina] Cunningham, T.H., Lanning, S. (2002). New frontier trail guides: faculty- librarian collaboration on information literacy, Reference Services Review, vol. 30, nº 4, 343- 348 Delors, J. (1996). La educación encierra un tesoro. Madrid: Santillana UNESCO Dolmans, D.H.J.M., Snellen- Balendong, H, Wolfhagen, I.H.A.P., Van Der Vleuten, C.P.M. (1997). Seven principles of effective case design for a problem- based curriculum. Medical Teacher, Vol. 19, No.3, 185-189 Fosmire, M., Macklin, A. (2002). Riding the active learning wave: Problem- Based Learning as a catalyst for creating faculty- librarian instructional partnerships. http://www.istl.org/02-spring/article2.html [Kontsulta: 2004. urteko urtarrilean] Gómez, Hernández, J.A. (2000). La alfabetización informacional y la biblioteca universitaria. Organización de programas para enseñar el uso de la información. In Gómez Hernández, J.A. (coordinador). Estrategias y modelos para enseñar a usar la información, Murcia: KR editorial Gómez

Hernández,

informacional”

J.A.

(2000).

Prácticas

en

y

experiencias

universidades

de

“alfabetización españolas.

http://168.143.67.65/congreso/ponencias/ponencia-50.pdf [kontsulta: 2003ko irailan] Hemker, H.C. (1998). Critical perceptions on Problem- based Learning, Advances in Health Sciences Education, 3, 71-76 Hibberson, R.A. (2002). Information literacy and library support in distributed learning at Royal Roads University. Canada: UMI ProQuest Digital Dissertations (Tesi doktorala)

72

Informazioan alfabetatzen PBLren bitartez

HUMANITATEAK ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Arrate Ugalde Izagirre

Mayor Zaragoza, F. (1998). La Universidad del siglo XXI en la perspectiva de la UNESCO. J. Porta y M. Lladonosa (cords.). La Universidad en el cambio siglo. Madrid: Alianza Editorial, S.A. y Fundación 700 Aniversario de la Universidad de Lleida Miller, J.M. (2001). A Framework for the Multiple Roles of Librarians in Problem- Based Learning. Medical Reference Services Quarterly, Vol. 20, 23-30 Mondragon Unibertsitatea (2000). Competencias transversales. C PT2: escenarios curriculares y niveles de competencia, Mondragon, documento no publicado Mondragón Unibertsitatea (2001). La educación en el nuevo milenio, Documento no publicado Mondragon Unibertsitatea (2003). Arazoetan Oinaritutako Irakaskuntza. Irakaslearen Gidaliburua. Argitaratu gabeko dokumentua Moust, J., Bouhuijs, P. Eta Schmidt, H. (2001). Problem- based learning: a student guide. The Netherlands: Wolters- Noordhoff Groningen Oker- Blom, T. (1998). Integración de las Destrezas de Acceso y Uso de la Información en los

Planes

de

Estudio

Basados

en

Problemas.

Ámsterdam:

Iflanet

http://www.ifla.org/IV/ifla64/142-112s.htm [Kontsulta: 2003. urteko ekainan] Picardo Joao, Oscar (2002). Pedagogía informacional: enseñar a aprender en la sociedad del

conocimiento.

http://www.uoc.edu/web/esp/art/uoc/picardo0602/opicardo0602.html

[kontsulta: 2003. urteko azaroa] Rader, H.B. (2000). Alfabetización informacional en el entorno del servicio de referencia: preparándonos para el futuro. Anales de la documentación, nº 3, 209-216

73

Informazioan alfabetatzen PBLren bitartez

HUMANITATEAK ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Arrate Ugalde Izagirre

Rader, H.B. (2002). Integrating Information Literacy into the Academic Curriculum. The role

of

the

Academic

Library.

http://www.crepuq.qc.ca/Colloques/bibliotheque/scb_anniversaire/hannelore_rader.pdf [kontsulta: 2003. urteko uztaila] Retegi, J. (2001). La educación en el nuevo milenio- Gipuzkoa 2020. Mondragón, documento no publicado Schmidt, H. G. (1983). Problem- based learning: rationale and description. Medical Education, 17, 11-16 Schmidt, H.G., Moust, J.H.C. (1995). What makes a tutor effective? A structuralequations modeling approach to learning in Problem- based Curricula. Academic Medicine, Vol. 70, Nº 8, 708- 714 UNESCO (1998). Declaración mundial sobre la Educación Superior en el siglo XXI: Visión y acción y Marco de acción prioritaria para el cambio y el desarrollo de la educación superior. http://www.unesco.org/education/educprog/wche/declaration_spa.htm [kontsulta: 2003. urteko urrian] Universiteit Maastricht (1999). Study Landscape: a student library for problem- based learning. http://www.ub.unimaas.nl/actueel/studielandschaplezing.htm [kontsulta: 2003. urteko ekaina] Van Til, C., Van Der Heijden, F. (2000). PBL Study Skills. An overview. Department of Educational Development and Research. The Netherlands: Universiteit Maastricht Informazioan

alfabetizazio

programak

martxan

jarri

unibertsitateen inguruan informazio gehiago nahi izanez gero: http://www.cas.usf.edu/lis/il/academic.html

74

dituzten

hainbat

Informazioan alfabetatzen PBLren bitartez

HUMANITATEAK ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Arrate Ugalde Izagirre

http://library.queensu.ca/webmed/medcourse.html http://www.deakin.edu.au/library/reschsk.html http://www.ucalgary.ca/library/ILG/ http://www.library.yorku.ca/ScottReference/faculty/ http://www.library.otago.ac.nz/services/tandl.html http://www.cas.usf.edu/lis/il/ http://dizzy.library.arizona.edu/infolit/DESCRIPT.HTM http://www.louisville.edu/infoliteracy/ http://www.fiu.edu/~library/ili/ http://tilt.lib.utsystem.edu/ http://libweb.uoregon.edu/instruct/

75

Get in touch

Social

© Copyright 2013 - 2024 MYDOKUMENT.COM - All rights reserved.